inprimatu
Bizi da ama euskera
Izenburua:
Bizi da ama euskera
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1880
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
Orrialdea:
22-24

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Bizi da ama euskera

 

Arrese Beitia, Felipe

 

 Iru gaubela Amari eginaz

 Menguan arbolapian,

 Neure begiak liortu ezin da

 Bere buruko zapian;

 Jaunak es baleust gorde bizia

 Ainbeste miņen erdian,

 Bakezko lotan arimian ta

 Gorputza neukan obian.

 

 Eguzki ederrak ikuste ez arren

 Negargarrian aurrian,

 Odei illun bat ipini eban

 Arpegiaren aurrian;

 Baltzez jantzirik agertu oi zan

 Damuz goissian goissian,

 Gorde illargia, lotsaz izarrak

 Gabaz azaltzen etziran.

 

 Ni gisajo au, Amari munka

 Bekoki ta begietan,

 Sur, espai, okotz, matralla biaņ,

 Esku eta oņ otzetan;

 Erdeldun askok ikusi arren

 Estura samin orretan,

 Ezer ez utsa bazan legeche

 Aurrera euren bidietan.

 

 Irugarrengo gau erdirako

 Eztarri au zarratu zan,

 Begiak agor, pultsuak geldi,

 Osta-osta bizi nintzan;

 Gizon argitsu bizi eder bat

 Nun dakustan zeruetan,

 Zuriz jantzita odei gain baten

 Lauburugaz eskuetan.

 

 Ule luze ta bizar urdinez

 Agura itzaltsu bat zan,

 Odei gaņian puzkaten geldi

 Ikusi neyan egon zan;

 Asi zanian baņa beruntza

 Ez dakit nola ez zelan,

 Onastarri bat baņo lenago

 Jausten jat albuan bertan.

 

 Justuri batez alako otsik

 Ez dau ez iņoz atera;

 Mendiak dar-dar, aitzak, lokaka

 Euskel-erria ikan;

 Arri bat legez ni otz ta gogor

 Iya zentzun asko baga,

 Ots gozo batek bertan diņost

 Jaunak gorde zagizala.

 

 Bakia zugaz, baita anayakaz

 Natortza iragartera,

 Tubal aita naz, zerutik nator

 Amacho osatutera,

 Atsegin eta pozez beterik

 Zerotar danak batera,

 Kantetan dabe: izketa artian

 Garbiena da Euskera.

 

 Omen artian baņa nituzan

 Entzun nik zure negarrak,

 Aitu nituzan zeruraņoko

 Zure dei eta deadarrak;

 Beian ichirik illargia ta

 Eguskia zein izarrak,

 Oraindik gora igoten eben

 Amodio orren sugarrak.

 

 Baņa nasaitu, atseden zaite,

 Seme maitea, ez da ill, Ama.

 Ume gaiztuen atsekabiak

 lieissotu dabe orrela;

 Orain guztiak negar dabe egin

 Ezaguturik okerra,

 Ill dalakuan beti betiko,

 Euskera Ama Laztana.

 

 Negar dabe egin Bizkayak eta

 Araba ta Gipuzkoak,

 Negar dabe egin Naparrak eta

 Euskeldun Franziakuak;

 Oraiņ arteko uts egitiak

 Daukazuez parkatuak,

 Baldin bazare aurrera izaten

 Anayok alkar artuak.

 

 Ause esanda, putz egin, eutsan

 Ama geisuari aotik,

 Eta bertati gazte bat legez

 Oņen gaņera zan zutik;

 Eta dirautsa: Ama jatsi naz

 Zeruetatik zugaitik,

 Seme leyal au ill ziņala ta

 Neukalako otsez lurretik.

 

 Biziko zara baņa zu emen,

 Munduak diraun arte,

 onetara etorri ziņan.

 Neugaz orain lau milla urte,

 Etsai gaistuak gerra miņ asko

 Ta zauri egin deutsue,

 Baņa oraindik Ama bizkorrik

 Ikusi biar zaitue.

 

 Agur zerura banua; eta

 Geyago etzan ikusi,

 Ama bakarrik neuri begira

 Eta ni barriz berari,

 Zabal-zabalik bere besuak

 Eustazan laster ezarri,

 Sotil ta umill entzun neutsazan

 Berba samurrok berari.

 

 Pasiņo latza irago dot; ay!

 Juan diran egunetan;

 Neure arimau neukan ala ez

 Ez dakit gorputz onetan;

 Indar barri ta bizi bizi bat

 Biotzian dot sometan,

 Odol gaztia darabildala

 Uste dot neure zaņetan.

 

 Seme guztiai esan eyezu

 Bizirik nazala eman,

 Ta datozela char eta onak

 Danak ikusi nagien;

 Mundua mundu arbolapian

 Bizirik euki naizuen,

 Berbeta gozo eder onetan

 Sayatu danok egiten.

 

 Egia da bai ume-zurtz gagoz

 Foru baga lotsarian,

 Baņa emongo arbola onek dau:.

 Orriak udabarrian;

 Negu gogor ta ekach andiak

 Artu gaitue erdian,

 Ainbeste gachez ez gara egon

 Lenago Euskel-errian.

 

 Baņa begira, neure semia,

 Arbola oni an goyan,

 Nun anchinako Lauburu zarra

 Zelan daukan agirian;

 Esan egizu lotsarik baga

 Ta arrokeria andian,

 Beste gauzarik ez dala adorau

 Sekula Euskel-errian.

 

 Zuaz, barriro dirautsut eta

 Neure bedeinkaziņuaz,

 Zuaz, anayak argitutera

 Emen ikusi dozunaz;

 Baņa ez arren geyago nastu

 Erdeldunen oiturakaz,

 Neugaz bakarrik biziko zare

 Munduan atseginakaz.

 

 Irakatsiok entzun neutsazan

 Malkuak gorde ezinik,

 Aldendu nintzan, esku-oņetan

 Laztan gozoz mun egiņik,

 Neure erriari iragartera,

 Ez dala ez ill Amarik,

 Eta anayok gaitiala izan

 Euskeldun garbi bakarrik.

 

 Neure anayok; bat izan beti

 Euskeldun siniskeretan,

 Bat izan geure uste, erechi,

 Gogo eta asmuetan;

 Fede bizi bat baldin badogu

 Biotz eta arimetan,

 Bakez oraindik biziko gara

 Mendi, ach eta ibarretan.

 


inprimatu