inprimatu
Bizi bedi A. Larramendi-ren izena. (Amalauduna)
Izenburua:
Bizi bedi A. Larramendi-ren izena. (Amalauduna)
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
71

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bizi bedi A. Larramendi-ren izena. (Amalauduna)

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Nola ontziak ez duen uzten uren gañean,

 Lorratzik nondik joan dan iñork igarteko,

 Ala arranoak airetan egan dabillenean

 Ez du markatzen non igaro zan ikusteko;

 Siñalerikan lagatu gabe lengo astean,

 Aitu zan oso Igaz, sekulan ez biztzeko;

 Baña illaz bat, Aurten zan jayo bere antzean,

 Arrastorikan utzi gaberik bukatzeko.

 

 Jayo denakiñ au; baña ez da beti gertatzen,

 Umantik illten ¿menturaz iñork du ikusi?

 Beren oñatzik ¿non ikusi da noiz ezkutatzen,

 Beren egintzak argiz ez dira beti bizi?

 ¡O! Larramendi umant bat nola zeran benetan,

 Zure izena ¿zetiek lezake ill erazi?

 


inprimatu