inprimatu
Bitoriako abadegeyen ikastegi barriari, agur bat. Don Francisco Sanz de Fru
Izenburua:
Bitoriako abadegeyen ikastegi barriari, agur bat. Don Francisco Sanz de Fru
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
339-342

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Bitoriako abadegeyen ikastegi barriari, agur bat. Don Francisco Sanz de Frutos, bertako erretore jaunari

 

Arrese Beitia, Felipe

 

 Arbola batek mendean artzen eban Erri bat,

 Gizaldiluze asko askotan gaur artean,

 Arbola orrek, Eguzki sutsu naiz ekachetik

 Gorde oi eban giroz Erri au orri pean.

 

 Bere beso bat eltzen zan Ipar ichas ertzera,

 Egoi aldetik Ebroko ibai andiraņo,

 Eguzkiaren urteeratik Bidasoako

 Erreka zabal mugagarria joteraņo.

 

 Bere kerizpe gozoko iru aizta maiteak,

 Dira odolez sarri gorritu zireanak,

 Euren fedea nastu bagarik zaindute arren

 Beti jagiten zirealako gora danak.

 

 Bere azpian gordetan ziran mendi eskergak,

 Bere azpian Anboto, Aitzgorri ta Gorbeya,

 Bere azpian Gipuzkoa ta Bizkaiko ibarrak

 Baita Araba menditsua ta bai zelaya.

 

 Irurok dabe gaur arte egin beti ta beti,

 Erri bat fedez kristiņau eta apartea,

 Iruroi kendu arren lege zar Euskerazkoa,

 Ez dabe galdu, ez ta galduko sinistea.

 

 Irurok dabe gaur bere egiten bazter onetan,

 Derichakona ondraz Erri bat Euskalduna,

 Irurok dauke Eleis-barruti katoliko bat,

 Irurok Artzaiņ eta Buru bat mitraduna.

 

 Irurok dauke euren Obispo argitsuaren

 Agindupean Ikastegi bat gaur barria,

 Bitoriako urian leku gorenengoan,

 Araba zelai urriņetatik agiria.

 

 ĄO! egun dontsu gomutagarri benetakoa!

 On Sebastian Herrero jauna zana etorri,

 Milla zortzireun irurogeita amazazpiko

 Zezeillaren bedratzian zan jazo ori.

 

 Bitoriako kaleetan zaiņ, ari begira

 Bazan zalduna naiko aurkitzen artuteko,

 Ongi-etorri chera abegi agur argiak,

 Euskal-Eleisa Burujaunari egiteko.

 

 Ozta ezautu eban guztiak maitetasuna,

 Guraso samur bati legeche izan eutsan,

 Duda bagarik Ikastegi au egite arren,

 Artzaiņ aiņ ona Euskal Errira etorrizan.

 

 Jatorriz zaldun chit noblea da, baita Obispo

 Espaņatarren gloria bere ez chikia,

 Eleisearen Prinzipe argi, arimen Artzain,

 Jagola zintzo, arduratsu, zur ta zolia.

 

 ĄO! Eche santu, O Ikastegi agirikorra!

 On Sebastian argitsuaren gar bizia,

 On Mariano-k sutuagotu egiņ zaituan,

 Zara zuzi bat erraņuz bete ta josia.

 

 ĄZeinbat alditan Araba zelai urriņetatik!

 Gomutau zaitut zachakuzala zu, eguna,

 Zachakuzala Euskal-Erriko gau illtzallea,

 Gure illunpe astunak galtzen dituzuna.

 

 Zabalduagaz argi-erramok goi orretatik,

 Uri, orri, zeiņ baserrira naiz chabolara,

 Errama orrek deuskuelako erakarriten,

 Ebanjelio zerukoaren su ta garra.

 

 Jaurtigidazu gaur niri bere chimistacho bat

 Kantau daizudan zuri dagotzun ondra ona,

 Kantau daizudan zu zareala Euskal-Errian,

 Erne zarean Arech Arbola ezillkorra.

 

 Kantau daizudan, zu zareala Arech bat aiņ zaill,

 Ez gizaldiak, ez ta ekachak galtzekoa,

 Kantau daizudan, infernutarrak esetsi arren,

 Zutik eukiko orche dozuna goi burua.

 

 Kantau daizudan, udan legeche baita neguan,

 Guri emongo deuskuzuzala zuk frutuak,

 Kantau daizudan, zere semeak ardi izanik

 Otsoak, jarten dituezala bildostuak.

 

 Kantau daizudan, zure semeak dakustazala,

 Ugarituaz zorionean aiņ modutan,

 Kantau daizudan zeruko izar biziak legez,

 Argi dagien Euskal-Erriko eleisetan.

 

 Kantau daizudan zuk argiturik euren bitartez

 Goazala gu Zeruko bide bedarrean,

 Ez ezkerrera, ez eskumara okertu baga,

 Erdi erditik bertara zuzen jo artean.

 

 Kantau daizudan, onak obetzen dituezala,

 Zelan arteztu adierazo baita dongai,

 Kantau daizudan zelan bakea emoten deutsen,

 Jesukristogaz len arerio zireanai.

 

 Kantau daizudan poza deutsela baita emoten,

 Errukarriai premiņadun ta ezkukiai,

 Baita eskintzen zeru zabalen jaubetasuna,

 Jaungoikoaren serbitzari on diran danai.

 

 Kantau daizudan, zelan Jesus-ek Apostoluai,

 Baita eutsela inoz egiten dei, argia,

 Eta zugandik bear dabela artu abade,

 Izango diran mutill gazteak ikasia.

 

 Kantau daizudan; erlijiņorik zurea legez,

 Bat bere ez dala bere semerik, gartuteko,

 Ez jakitunik len oraiņ eta gerora bere,

 Bardintzekorik gizarteari ...

 

 Igarla batek agaitik ...

 jakitun onak dirala bada argituten,

 Glori andi bat, baita gozauko dabeela beti,

 Erakusla on izan ziranak erriaren.

 

 Errazoiagaz agurtzen zaitut ertegi eder,

 Egia utsik erakutsiten deuskuzuna,

 Agurtzen zaitut Ąo! zuzi barri isiotua!

 Argitu daizun inguruko lur euskalduna.

 

 Agurtzen zaitut, Euskal-Erriko Eleisearen,

 Metarri sendo eta Arbola errimea

 Agur, Zeruak bota daizula bere iņotza,

 Egin daiguzun euskaldun danoi kerizpea.

 

 Gure Arbola igartu zanak legeche gora,

 Jaso eizu jazo, Lauburuagaz banderea,

 Agur, euskaldun zorionaren Landara barri,

 Prudenzio ta Iņazioren eskolea.

 

 Santu bi oneek emon beizue zeruetatik,

 Sendotasuna, indarra eta laguntzea,

 Izan zaitezan euren Erriko ostarku eder,

 Izan zaitezan egun obeen seņalea.

 

 Triskau daizuzan gure gaņeko odei astunok,

 Infernuaren illuntasun, gau, itzaltsua,

 Ipiņiagaz Erri onetan laņo bagako,

 Jesukristoren egun eder ta gozotsua.

 


inprimatu