inprimatu
Ama gozoa, aditu itzazu
Izenburua:
Ama gozoa, aditu itzazu
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskalerriaren alde.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
216-219

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ama gozoa, aditu itzazu

 

 

 I

 

 ESTRIBILLO

 

 Ama gozoa, aditu itzatzu

 Gure deadar tristeak;

 Bekatariak bagara ere

 Gerade zure semeak.

 

 ESTROFAS

 

 Izar eder bat etorri zaku

 Iziartikan Deba'ra,

 Miñez daudenak sendatutzeko

 Bere parerik ez dana.

 

 Peneen artean ozta geunden

 Jatxi artean izarra;

 Jatxi ezkero, agertu izan deu

 Ondo laster bere garra (1).

 

 Nere kristauak, asi zaitezte,

 Zeron animak garbitzen;

 Ama Birjiña Iziar'koak

 Asi zaizaten aditzen.

 

 (1) El texto de Aldazabal en su Breve historia añade aquí la siguiente  estrofa, que no figura entre las publicadas por la Revista Euskal- Erria:

 

 Gure bizitzak tristerik zeuzkan

 Penak, miñak ta pobrezak;

 Baña Izar au jatxi ezkero

 Etorri zaizku ondasunak.

 

 Birjiña Ama bekatarien

 Bitarteko izan ziate,

 Gu zuk defenditzen bagaituzu

 Beti izango gera libre.

 

 Zu gure aldetik jarri ezkero

 Jesus maitea biguntzea,

 Berealatik sentituko da

 Osasuna etorritzen.

 

 Gure bekatu ta kulpa andiak

 Merezi zuten onela;

 Baña ala ere akorda zaite

 Zarala guztien Ama.

 

 Damu ta miñez guztiok gaude

 Izan geralako gaizto;

 Gogo firme bat artu izan degu

 Bizitzak mudatutzeko.

 

 Ama maitea, begira ezazu,

 Zero kofradeen artera;

 Zure graziak andiak dira,

 Galdu giñaden bestela.

 

 II

 

 ESTRIBILLO

 

 Birjiña Iziar'koa

 Izar ederra munduan,

 Ama maitea gugatik

 Erregu ezazu zeruan.

 

 ESTROFAS

 

 1.-

 

 Zu eskojidu zinduan

 Jaungoikoak amatzat,

 Zori onean guretzat

 Diña arkitu zinduan;

 Bestela lotu ginduan

 Luziferren bekatuan.

 

 2.-

 

 Munduko peligroetan

 Sarturik arkitzen dana

 Etorten bada zugana

 Garbi eta bear dan moduan

 Bestela ezin debana

 Alkanzatzen den orduan.

 

 3.-

 

 Itxasoko tormentetan

 Zu zera argi izarra,

 Onzi guztiak amarra

 Portuan eman artean,

 Eskatzen dizutenean

 Gizonak seme moduan.

 

 4.-

 

 Asko ezkonduk penatu

 Es dakardelako aurrik,

 Esperanza ere galdurik,

 Izateko suzesiorik,

 Zugandikan lograturik

 Gozatu dabe frutua.

 

 5.-

 

 Frutua logratu aen,

 Zenbait arkitutzen dira,

 Alimentu faltaz billa,

 Zeñek azi aldaikeen;

 Zu bada oen guztien

 Beti zaude sokorruan.

 

 6.-

 

 Emakumeak erditzen

 Eldutzen dian zorian,

 Kanpoan eta errian

 Asko ditugu ikusten,

 Ondo dirala libratzen

 Zure izenaren kostuan.

 

 7.-

 

 Erri modu guztietan

 Zu zera alibioa;

 Argatik debozioa

 Zatzu artu kanpoetan

 Osasunaen pozetan,

 Etorzen zaizun moduan

 

 8.-

 

 Moroen kate andiak

 Urratu izan dituzu,

 Baita libratu dituzu

 Askoen presoindegiak;

 Daude oen agiriak,

 Zerori zauden lekuan.

 


inprimatu