inprimatu
Arratiar baten Cuba'ko amesa
Izenburua:
Arratiar baten Cuba'ko amesa
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
14

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arratiar baten Cuba'ko amesa

 

Arrese, Beitia

 

 Egun danetan oi dan legetxe

 illunkerea zan eldu

 ta eguzkia mendi ostean

 egin zan atzo estaldu.

 Mantu loratsu urdin bat gabak

 eban zeruan zabaldu;

 gure tronpetak lotarakoa

 jo ta zirean ixildu.

 

 Milla soldado gitxienetik

 gengozan zelai batean,

 oso nekauta asazkau nairik

 danok etzunda lurrean.

 Batzuk bildurrez areriorik

 ete ebillen urrean.

 ĄArri bat legez ni barriz lotan

 nengoan bedar artean!

 

 Gorputza loak arturik neukan,

 burua bear egiten,

 Makastui'n neure etxean uste

 neban nintzala aurkitzen.

 Banenbillala uste neban nik

 lengo ardiak zainduten,

 soņu joteko barriz marmitak

 tanbor eustala serbitzen.

 

 Uste neban banekutsazala

 lengo atx eta mendiak

 eta poztuten nintzan gizenik

 ikusitean ardiak.

 Alegeretzen ninduen oso

 irrintza baten burdiak

 gora ta bera ebiltzalako

 iratan zoli guztiak.

 

 Uda goyena zan ta geunkazan

 galantak arto-soloak,

 eurai begira aita ta ama

 egozan kokolotuak;

 loteriatzat euken gerratik

 ni etortea gaixoak.

 ĄO!, baņa laster amesa bota

 eragin eustan sustoak!

 

 Esne esnetan neragoyola

 alako ames dontsuan,

 dianearen soņu garratza

 sarturik biotz-barruan,

 damuz gomutau eragin eustan

 ĄCuban ni zelan nengoen!...

 eta ez gure ardiak zaintzne

 Altungo larra gozuan!

 


inprimatu