inprimatu
Arbola bat
Izenburua:
Arbola bat
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
(Zat.)
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
34.zk.
Orrialdea:
12

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arbola bat

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 ARBOLA bat zan Paradisoan

 jaunak apropos jarria,

 Mundu guztiak artu egion

 Lotsa ta itzal andia,

 Bere azpian bizitea zan

 Aita Adanen gloria,

 Andik kanpora zer topau eban

 żEzpada negargarria?

 

 Arbola santu aren azpian

 Bizi zan, Zeruan legez,

 Eukazalako atsegin danak

 Eta nekerik baperez:

 ˇAy begiratu baleutsa beti

 Lotsa on eta itzalez!

 Mundua etzan gaur aurkituko

 Onenbeste atsekabez.

 

 Arbola bat zan Bizkayan bere,

 Neure anaya laztanak

 Zeińen azpian, pozez beterik

 Egoten ziran asabak,

 Kerizpe zabal artan jarririk

 Eginda euren Batzarrak,

 Buztarri baga, nasai ta libre,

 Bizi ziran bizkaitarrak.

 

 Bere azpian umildu ziran

 Errege Gaztelakoak,

 Eta lekurik ez eben izan

 Sekula barriz moroak;

 Atzera gura badogu izan

 Libre len gińan lakoak,

 Itxi daiguzan erdaldunentzat

 Erdaldun diran kontuak.

 

 Aztu daiguzan geure artean

 Izan diran aserreak,

 Izan gaitean anaya eta

 Euskaldun zintzo garbiak:

 Betor guraso zarren fedea,

 Betoz asaben legean,

 Bere negarrak leortu daizan

 Ni jayo nintzan Erriak.

 

 ˇO neure Erri maite maitea!

 Zakustaz triste negarrez,

 Zure alabak euren buruak

 Baltzez estaldu dituez,

 Trentza mardoak tiraka atera

 Ta sutara bota dabez,

 Gaur euskaldunak dirala orretz

 Ezin ezagutu leikez.

 

 Ixildu ziran neskatxen kantak,

 Mututu artzaiń-txistuak,

 Zelai zabal ta jolas-lekuak

 Gaur dira basamortuak:

 Arroak beera itxasoruntza

 Doiazan errekatxoak,

 Gau eta egun txilioz dagoz:

 ˇAy gara Gaztelakoak!

 

 Bakarrik danust pozgarritxo bat,

 Euskaldun amen fedea,

 Benturaz onek bigundu leike

 Jaungoikozko aserrea,

 Eta zerutik jatsi barriro

 Galdu zan libertadea,

 Mundua mundu bizi dakigun

 Gernikako Arbolea.

 


inprimatu