inprimatu
Antonio Okendo Umant Donostiarraren alabantzak
Izenburua:
Antonio Okendo Umant Donostiarraren alabantzak
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1880
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
Orrialdea:
147-151

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Antonio Okendo Umant Donostiarraren alabantzak

 

Arrese Beitia, Felipe

 

 Kantauritarrak asko dira ospetsuak,

 Gerrarietan berriz inor ez lakuak,

 Naiz dala liorreko, zeiñ ichasokuak,

 Guztirik izan dira biotz andikuak,

 Etsayak ichiteko beti birrinduak.

 

 ¿Nun aurkitu leiteke beste bat bardiñik

 Antonio Okendo zarian lakorik?

 Kondairak aztertuko dituguz alperrik,

 Ez da anchiñako ta aiñ gichi gaurkorik,

 Bigarren Okendorik billau leitekenik.

 

 Milla bosteun ta iru-rogeita amazazpi

 Garren urtian ziñan mundura etorri,

 Zure izen ta otsa euskeldun danari,

 Biotzian sartuta nai neuskio ichi,

 Alaban zagiezan umant andiori.

 

 Amasei urte bete noz jatzuzan zuri

 Erregerentzat ziñan sartu serbitzari,

 Zure doyak aiñ laster egin eben argi,

 Erriak zoraturik zinduzan ikusi,

 Ziñalako beretzat seme ondragarri.

 

 Denpora gichi barru jadichi zenduan

 Ibiltia armadan ichaso barruan,

 Gaztia izan arpen oraindik munduan,

 Ogeita zazpi urte zeunkan inguruan

 Korsario bat goitu zenduan beinguan.

 

 Mallak igoaz laster zinoiazan gora,

 Olandarrai biziro egiñagaz gerra,

 Zeintzuk etorri ziran gure kosta aldera

 Al ebezan ontziak erre ta galtzera,

 Ez bazenduz zuk arin bialdu atzera.

 

 ¿Ene euskeldun anayak zelan nikez esan

 Okendoren jazarrak nor eta nun ziran?

 Eundik gora zirala dago kondairetan,

 Arritzeko ezpada, ain burruka askotan

 Ontzi bat galdu baga urten zan danetan,

 

 Baña oraindik gero egin zituzan bi,

 Lengo danen artian diranak azkarri,

 ¿Entzun bagarik nori burura etorri?

 Ondra bi, baña andiok, zor jakoz berar

 Antonio Okendo Donostiarrari.

 

 Milla seireun ogeita amaikako urtean

 Estu ziran plaza bi Brasil-go partian,

 Eskuadra etsai bat ebilkuen jiran,

 Erri areek bildurrez alan bizi ziran,

 Antonio Okendok nasaitu artian.

 

 Etsaiaren buru zan Adrian Hanspater,

 Okendo juakola jakitun zan laster,

 Amasei ontzigaz an jako aurkestuten,

 Berak beste ainbeste orduan dauz artzen,

 Ontzidi bardiñagaz burruketa arren.

 

 Gure Kapitanari dua jo artian,

 Artzen dan trabesera brankiaz azpian,

 Nai nok esango eban au an ikustian,

 Izango zala nausi burrukan Adrian,

 Baldin urten baleutsa alan azkenian.

 

 ¿Zer uste dok Adrian, Olandar arrua

 Okendo ichitia alan lotsatua?

 Ichok, ichok puzkaten, ez dok ain mamua,

 Eldu dok eguna ta badatok ordua,

 Ikusiko doguna gaur nor dan goitua.

 

 Zortziretan abiau ta laurak artian

 Espatia Okendok erabillan goian,

 Saiatu zan bakocha al eban bestian,

 Bazan estutasuna, bazan larria an,

 Zeiñ urtengo ete zan nausi azkenian.

 

 Urik etzan agiri, ezpada odola,

 Ichasua aiñ gorri iñoz egon ez da,

 Ikaragarria da an bota zan illa,

 Guriak seireun urta, ya areek bi milla,

 ¡Milla aingerua! ez da desbardin chikiña

 

 Azkenez bere orra, zer jaken gertatu,

 Gure tiro-tako bat jaken bada sartu

 Santa Barbaratik, ta ontziak sua artu,

 Beraz naste aun ziran.soldau asko ondatu

 Adrian bere guraz itota geratu.

 

 Nai izan baleu onek umildu burua

 Okendok laster eutsan emongo eskua,

 Baña jarte ez arren alan lotsatua,

 ¡O! zer gach charra dan izatia arrua!

 Etsi ta bota eban uretan burua.

 

 Beste ontzidi dana igesika dua,

 Ikusi ebanian burua galdua,

 Euren bandera bere guriak artua,

 Orra, bada Adrian betiko goitua

 Eta Okendo barriz oso goratua.

 

 Baña beste garaitz bat inor ez lakua

 Kantauko dodana da danen gañekua,

 Milla seireun ogeita emeretzikua,

 Noz ichi eban dana oso karatua,

 Olandarren armada bildurgarrizkua.

 

 Antonio guria Kadiz-en urten da,

 Paises-Bajos-etan laguntzera dua,

 Olandarrai barriro kontra egitera

 Eta eldu zanian Dunas ingurura

 Duakoz amazazpi ontzi ekitera.

 

 Une artan Okendok artu eben soilla,

 Lagunak zabaldurik ebiltzazan bada,

 Danai gogor eginik, nun arerioa;

 Ontzi bat an galduta, oso lotsatua,

 Arratsalde erdian igesi badua.

 

 Okendoren adore ta biotz andia,

 Nor baitek esango dan zan zorakeria,

 ¿Baña zer zan besterik aren egarria

 Ezpada goitutia olandar etsaia,

 Kristau katolikuen gerrari bizia?

 

 Ogei ta bat ontzicho dau bere indarra,

 Eunda amalaugaz laster duako Olandarra

 Gure bakocharentzat bost trago bada,

 ¿Zeñek esango leuke bertan beriala

 Ez ebela goituko armada ain chikarra?

 

 Ondocho zeben bere etsayak pagadu

 Beinik bein ongi ontzi euskueran goitu,

 Bat ondatu ta beste batzuk preso artu;

 Eta gañerakuak giran eskumatu;

 Kapitanaz Okendo soillik zan geratu,

 

 Orduan bai daukala Olandarrak poza,

 Usterik laster zala Okendo goituta,

 ¡O! mundu bat osua arritzeko gauza!

 Eskuadra danari egiteko kontra.

 Antoniok oraindik badauka biotza.

 

 Dunas-era guazen, bildurrez betia,

 Batek, nai ezpadogu, dinotsa, galtzia,

 Nun erantzuten deutsa, etsayak atzia.

 Iñoz ez dau jadichi niri ikustia,

 ¿Ta zelan leiteke gaur ondran loitutia?

 

 Ez bildurtu mutillak, biziak galduten,

 Lagun biotzkatuai otska jake asten,

 Geure fede santo ta Erriko ondriaren,

 Bi biar bada bere danok ill gaitezen

 "Santiago ta eurai", mutillak zaill emen.

 

 Alperrik jarten dabe an inguratua,

 Alperrik etsaya da eskoadra altsua,

 Kapitanaz bakarrik Okendo gaisua,

 Aurkitu arren, dau ak biotz ain sendua.

 Beragaz balen legez eskuadra osua.

 

 Ogei ontzi ia ur oso ondaturik,

 Etsai burua iges dua epel epelik,

 Kapitana guria zapaldu bagarik,

 Galdu ez zedin bera oso bildurturik,

 Antonio ichita gloriaz beterik.

 

 Estado-Unidos-etan laster aurkestu zan,

 Barriak jakin arte jentia estu an,

 Olandarren buruak min autortu eban,

 Okendo Kapitana realaz beguan ,

 Ez ebala goituko ez inok munduan.

 

 Orra berba gichitan etsayen omena,

 Iñok emon leyonik da au andiena,

 Jaso daigun guk bere erritar aiñ ona,

 Dalako gaur onaren alde ebillena,

 Antonio Okendo gerrari zaillena.

 

 Gloria gaur Okendo gerrari andia,

 Donostiaren ondra, umant eregia

 Gloria Kantauritar izar ain argia,

 Kristiñau zintzo eta fededun bizia,

 Munduak ta zeruak beizue saria.

 


inprimatu