inprimatu
Anchiņako denporan
Izenburua:
Anchiņako denporan
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
, 490-493
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
455-458

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Anchiņako denporan

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Lenengoa, oletako bidari bat.

 

 Gaur eldu jaku gau bat, aiņ otz eta tristea,

 Odei pillo arreak dabiltzaz batuten,

 Gorde dau Illargiak arpegi zurbildua,

 Zeruan izarcho bat ez da agertuten.

 

 Len erdi entzuten zan aiseen durundua,

 Oiz aldetik orra, orra non datorren,

 Troketan jausten diran ur minduak ez dira

 ĄAiene! ta aiene! chilioz isilltzen.

 

 Illen zelai-ko zugatz orriak ikaraka

 Aiserik bere baga daukazanagana,

 Ontz bat uluka joian, zerren bere azpian

 Gizonen bat lurpetu ei eben bein bada.

 

 Gaņera ikusi dot Anbotoruntza egan

 Joiala azurruts bat koraņa bategaz,

 Eta desagertu jat oņeztu bat legeche,

 Norbaiti ekitera uste dot goguaz.

 

 Beintzat chakur auziak, Achin baņo gorago

 Chabola baten ziran estu ta larriak

 Duda bagarik esan nai ebela uste dot,

 Nausia ill jakola, aren intziriak.

 

 Aise putzak chistuka, pago erramatzarrak

 Baibenka darabillez ausi agiņean,

 Soņu orreek entzunaz otso bat topau neban

 Lotan ta korrozaka baten adarpean.

 

 Bidariak ezin lei biderik billatu gaur,

 Zerren ta zeru ta lurrik echakon agiri

 Bildur ikaraz dabil, lokatz ala arritzan,

 Egingo ete daben ankea ipiņi.

 

 Bardin sartzen da nartzan, bidetik aldendurik,

 Bardin zelayan bere labandurik jausi,

 Erreken murmullon entzun gura leukela,

 Nun daian jakite arren dabil barregarri.

 

 Tope egin ez daian mugarritzarren baten

 Eta bertan ez dedin ill otzik geratu,

 Gura leuke odeyak, burrukan egiņagaz,

 Oņeztuak baleyez sarri sarri sortu.

 

 Mamu bildurgarriak ara ona dabiltzaz,

 Arreak, zurbillak ta zuri eta baltzak,

 Gaba gabekoentzat, gizonentzat eguna,

 Niretzako ez dira illunezko gauza.

 

 Oraiņ ulu triste bat, oraiņ isilltasuna,

 Oraiņ sunbil bategaz bildurtuten nintzan,

 Illak obietatik urtenik dabilltzala,

 Gabetan uste dot nik deslaituen gisan.

 

 Nekez emen eldu naz, benta onetara gaur,

 Gabau edola bere bertan egitera,

 Errukitu zakidaz zerren galdurik nator

 Ostatu onetako ugazaba jauna.

 

 Bigarrena, Acharte-ko eizari bat.

 

 Goyetan aiseak indartsu ebiltzan,

 Euria jausten zan geratu baga,

 Mendi-megopea Acharzen ebillan

 Batetik bestera egan jiraka.

 

 Bere ots eskergak, trumoien antzera,

 Bildur ta ikaraz bat eben jarten,

 Ach arrien batzuk jausiko ete ziran

 Neu beiņik bein asko nintzan izutzen.

 

 Urakan gogorrak mendi goyetatik

 Beor eta beyak bota dauz beera,

 Eurien euriaz, otzak kikildurik,

 Gaisoak joiazan achpeietara.

 

 Errekak sendaro bitza dariela,

 Doaz zezenduta amorraturik,

 Ez da azartuko saltoz iragoten

 Arriskurik baga ni lako zarrik.

 

 Acharten dagoan chabolacho atan,

 Eizariak gara sustoz esnatu,

 Aise putz zorrotzak zerren irrizkitu

 Guztiak zituzan laster askatu.

 

 Danok asi arren bedar ta orbelez

 Zarratu gurarik arrapataka,

 Charko bat sarturik uste uste baga,

 Bear izan dogu urten karraka.

 

 Illinti igarrak euki arren surtan,

 Bat batean zeatz deuskuz antatau,

 Bijar ezingo dan ara eltzen danak

 Eurakaz sugarrik samur barriztau.

 

 Artzain gisajoak achera igo dan,

 Berak an dakian koben batera,

 Gabau joan arte beraren barruan,

 Aldaben modura atsedetera.

 

 Nire lagunchoak artzaiņari deutse

 Jarraitu atzetik toki atara,

 Ez nebalako nik arei jarraitzerik

 Bentaria nator Urkiolara.

 

 Irugarrena, Zaibegi-ko ikazkiņ bat.

 

 Mendietatik aiseak beeraturik sakonera,

 Ikazkiņai loak artzen ez euskuen ichiten,

 Alako baten tantai bat ondotik ausi dabe ta,

 Gure chabolea joaz ondoan jaku jausten.

 

 Ordu erdi tertzioan chabolatik ni urtenik

 Pago zugatz arro baten gorde bear izan naz,

 Gau guztia iragoko bertanche poz pozik neban,

 Galduko nintzan bildurra euki ezpaneu otzaz.

 

 Zaibegiko tontorrean laņoz erdi estaldurik,

 Illargia agertzean arpegi motelagaz,

 Gauza charrik uste baga, bideari ekitera

 Damutuagaitik gero gisajo au asi naz.

 

 Ekachen iragarlea zala laster ezautu dot,

 Oņeztu, trumoi, trujuak, laster dira abiau,

 Arnasaz bete ezinik ito bear ninduala,

 Aldi baten erabili bisutsak dongaro nau.

 

 Zeru goyan eralgiten ziran odeizko armadak,

 Or emen zituezala bitarteak jareiten,

 Euretatik begi oneei pozgarritzat nozian bein

 Izarcho bat edo beste eutsen erakutsiten.

 

 Espiritu ekachgiņa ikusi dot aiņ asarre,

 Belea baņo baltzago aiņ illun, aiņ itzaltsu,

 Illargi motela zelan mendi ostetik agertu,

 Ikatzezko kapeagaz bereala dan batu.

 

 Onagiņo igotea, bizia salbeta arren,

 Gura neban bentazaiņa gaur al neban moduan,

 Emen nozu errukarri, ill ez nadin otzen otzaz,

 Errezki artuko nozu zure benta barruan.

 

 Laugarrena, Mandazaiņ bat.

 

 Amaitu ziran ekachak danak,

 Ez datoz, atzera geiago,

 Garbitu zerualdea da ta,

 Indriskak, zirean irago.

 Izarrak, argi dira ikusten,

 Ez dira, len lako erdi illak,

 Zeruak, ondo bizirik daukaz

 Beraren begi biribillak.

 Odeyak, eurakaz bat aiseak,

 Emendik badoaz igeska,

 An goyan, orain Iratargiak,

 Barreka arpegia dauka.

 Errekak asi dira makaltzen,

 Arbolak dagoz aiņ geldirik,

 Bakean, zerua eta lurra,

 Dakustaz adiskideturik.

 Gaba len ezaiņa bazan bere,

 ĄAy oraiņ! guztiz da ederra,

 Askotan, mandazaiņentzako au,

 Eguna bera baņo obe da.

 Mamurik ez da iņon agiri,

 Ontz danak jarri dira lotan,

 Gautarrak eta sorgin guztiak,

 Ostendu ziran zuloetan.

 Zerua, ara zeiņ ederra dan,

 Mendiak, orra Illargitan,

 Zutinik, orra achak dotore,

 Soldadu zaintzalleen gisan.

 Zeintzuek, isillik egon arren,

 Arre nik badot dei egiten,

 Mandazaiņ balira legez eurak,

 Bertatik, arre dabe esaten.

 ĄAi baņa! neu eta bai manduok,

 Arkitu baten charto gara,

 Ez neban bizirik urtetea,

 Sinisten Garaitorren bada.

 Gerreak baņa zelan atzetik,

 Seguru, dakarren bakea,

 Denporak, modo berean dakar,

 Charretik, onaren tandea.

 Bildurrak,iņoz baņo geiago,

 Irago zelan gaur ni naben,

 Lo puzkat, egitea nai neuke,

 Ostatu zaiņa orain emen.

 

 Bostgarrena, Altun-go artzaiņ bat.

 

 Egia da bai gaba puzka bat dala argitu,

 Baņa alanbere ez da zerua oso garbitu,

 Odeizko belak Iratargiak daukaz oinpean,

 Keiak legeche igo dabeenak Gorbeya aldean,

 Baita izarrak apurka apurka doaz estaltzen,

 Zeru zabala geldi geldiro ezkutatutzen;

 Mendi, achak ta izarrak dagoz oraiņ ichusi,

 Illuntasunak iya guztiak dituz iruntsi.

 Ollarrak zelan ots egin daben Ŧbadoa gabaŧ

 Iratzarri naz lo nengoana bere kantara,

 Eta chabolan illda egoan sua dot biztu,

 Autsen azpian obipeturik zana aurkitu.

 Eizari batzuk an ichi dodaz jana prestetan,

 Egunerako geli trontzuak surtan erretan;

 Chakurrak bere gelditu dira an jolasean

 Estu egozan urten gurarik eizen atzean,

 Baņa oraindik nire ustean luze da gaba,

 Ez dot sinisten urtenik dala izar goistarra,

 Bada ezpada agaitik nator Urkiolara,

 Kamaņan egon gura ez neban gois arte ala,

 Ekachak baldin asten badira lengo ganoran,

 Ezin leiteke busti bagarik egon chabolan.

 

 Seigarrena, Ostalaria.

 

 ŋZer deusku guri eguraldia

 Bildurgarria,

 Izanagaitik kanpuan,

 Ona badogu barruan?

 ŋZer deusku guri, gura badabe,

 Naiz ezpadabe,

 Jausi edurtza andiak,

 Bardin edarraz euriak?

 ŋZer deusku barriz orain aiseak,

 Chistu tristeak,

 jo arren eta landarak,

 Triskauagaitik dandanak?

 ŋZer deuskun dinot, baldin bagagoz,

 Ogiz naiz ardaoz,

 Gertaurik urdai ta babaz,

 Sesin, arto ta gaztaņaz?...

 Jausi beitekez ekach indriskak,

 Edur zurizkak,

 Andi naiz piskak,

 Mamuak bebiltz aidean,

 Gura badabe lurrean,

 Eurak nai daben aidean.

 Dantzau begie atso sorgiņak,

 Chimur ziztriņak,

 Akelarreko zelayan,

 Gau lenean zeiņ amayan,

 Eurak nai daben garayan.

 Dantzau guk bere bagendu gura,

 Aren modura,

 Echean bada chistua,

 Ederra chilibitua,

 Obea danbolinchua.

 Baita alboka entzungarria,

 Zoli zolia,

 Polit chikia,

 Adarcho bigaz egiņa,

 Joten nebana anchiņa,

 Nintzan sasoian artzaiņa.

 Mari zuk egin bizkor taluak,

 Ez mordolluak,

 Ta bai meechuak,

 Ostriaren antzekoak,

 Arincho erretakoak,

 Esnetan ondo itorik,

 Jan dagiezan gozorik,

 Arrotzok pozez beterik.

 Ik bitartian jo tuntunchua,

 Chomin gaisua,

 Peruk chistua,

 Praiskok alboka zolia,

 Juanak atanbor barria,

 Chilibitu chikia nik,

 Jolas aldi bat egiņik,

 Emendik puska batera,

 Goazen guztiok oera,

 Lo apur bat egitera.

 


inprimatu