inprimatu
Ama Birjiña Arantzazu-koari kanta
Izenburua:
Ama Birjiña Arantzazu-koari kanta
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
274-276

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ama Birjiña Aranzazu-koari kanta

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Zoazte urruti gaur neregandik

 Munduko gauzen arretak,

 Zerukoetan nai duelako

 Gozatu nire biotzak;

 Eta kantatu Birjiña bati

 Gloria eta alabantzak,

 ¿Baña nun ditit orretarako

 Egoki datozen itzak?

 

 Billa dezagun nere begiak

 Kanta berri onen gaya,

 Alabatzeko mendi zale dan.

 Birjiña miragarria;

 Baña ez dakust besterik emen

 Arkaitza eta mendia,

 Oyek bearko digute eman

 Itzaldi onen sustraya.

 

 Ez da mendirik, aiñ gichi aitzik,

 Doai onen bat gaberik,

 Euskal-errian guztiak daude

 Ondasun aundiz beterik;

 Batzuek menast ugariakin

 Barrundik aberasturik,

 Eta besteak milla iturriz

 Gaisoak osatu nairik.

 

 Mundu guztiak egi andi au

 Ezaguturik chit dauka,

 Argatik, dator jendea onuntz

 Osasun billa pillaka;

 Bedeinkatua izan dedilla

 Mendia nola arkaitza,

 Nun osasunak gaitz zitalari

 Kendutzen dion garaitza.

 

 Bedeinkatua berriro diot

 Orrelakose mendia,

 Ta milla bidar alabatua

 Baldin ango iturria;

 Gaiso mueta guztientzako

 Balitza osagarria,

 Gizon guztiak edan dezaion

 Ur aiñ-estimagarria.

 

 Zergatik danok geran argi

 Animaz edo gorputzez,

 Bietan sano edo sendorik

 Ez-da billatzen, ez, errez;

 Eder galantak izanagaitik

 Gizonak asko azalez,

 Beren biotzak, ¿zenbat alditan

 Egon oi dira naigabez?

 

 Naigabez daukat nik anima ta

 Larri barrundik gorputza,

 Orregatikan iturri artan

 Osatu nai det biotza;

 Maria dala maiz aditu det

 Larri ta estuen poza,

 Gure bizitza, gozotasun ta

 Baita gañera esperantza.

 

 Berbera dala Elizak dio

 Ur bizien iturria,

 Nundik irtetzen ez dan besterik

 Zorion eta grazia,

 Au edateko nere animak

 Daukalako egarria,

 Billa dezadan iturri ori

 Beragan daukan mendia.

 

 ¡O! mendi santu goyan dezuna

 Ur bizien iturria,

 Igoko dizut gallurreraño

 Naiz da nik bota izerdia,

 Asetu arte nere animan

 Dedan egarri andia,

 Zein dan gaur bada bisitatzea

 Arantzazu-ko Maria.

 

 Atozte, korri, nerekin nasi

 Gaiztoak eta zuzenak,

 Atozte gaiso, atozte eri,

 Elbarri eta errenak,

 Atozte ichu, gorputz gelditu,

 Eta beartsu den denak,

 Baita atozte, demonioak

 Barruan dituzutenak.

 

 Arantza baten gañean orra,

 Guretzat laguntzallea,

 Pekatarien igesleku ta

 Gaisoen osatzallea;

 Gorudtz gelditu ta errenentzat

 Berau da ibillpidea,

 Demonio aiñ amorratuen

 Izu ta ayenatzallea.

 

 Jaungoikoaren urrengo dauka

 Alako alizatea,

 Zeruan eta lurrean da au

 Gauza guztien jabea;

 Mesede danak egiteko du

 Gizonai eskubidea,

 Jaunak berberak zuen eginta

 Grazia danez betea.

 

 Graziaz sortu, graziaz jayo

 Graziaz bizi erazi,

 Graziaz ill ta, graziaz piztu,

 Eta zerura eraiki,

 Jaungoiko baten grazia duna

 Au da zuena irabazi,

 Beraren Ama izateraño

 Bakarrik zuen merezi.

 

 Jesukristoren ¡O Ama diña!

 Bertute danen lorea,

 Oien egarriz bizi danentzat

 Iturri agor gabea;

 Ona baña gaur izan naizan bat

 Ur lizunduen zalea,

 Begira zazu, nola gaisotu

 Dedan anima nerea.

 

 Aurrera baña Ama nai ditut

 Edan ur garbi biziak,

 Zeintzuek diran Zu, guregana

 Isurtzen zauden graziak;

 Beste gauzarik ¿zer egingo du

 Zu bezelako iturriak?

 Zorion du ta sendatu baño

 Gaiso ta pekatariak?

 

 Gaiso guztien ¡o osasuna!

 Etzinik zure oñetan,

 Otsez naukazu nagoelako

 Gaizki sentidu danetan;

 Laguntzeko zu Ama bezela

 Guri ditugun premietan,

 Badakit ondo ziñala irten

 Arantz arbola orretan.

 

 Orche zakustaz Paradisuko

 Arrosa eder gorria,

 Zure usaia beziñ gozoa

 Ez da sekulan eztia

 Dirudizu bai, arantz arteko

 Lirio zuri zuria,

 Mendi arte ta'ibarretako

 Lore bat miragarria.

 

 Zu zera Feniz eremu edo

 Bakarlekuen zalea,

 Erreka bizi baten ondoko

 Uso beltzupe gabea;

 Irten ziñana iragarteko

 Euskaldun danai pakea,

 Zu zeralako gure erriko

 Oztarku pakegillea.

 

 Pakea bada gorde zaiguzu

 Euskaldun erriko onra;

 Baña pake bat jaungoikozkoa

 Kristau guztientzat ona;

 Zorioneko izan gaitean

 Erbeste onetan ala,

 Eta zeruan zu alabatzen

 Arantza gaiñeko Ama.

 


inprimatu