inprimatu
Ama baten sentimentua
Izenburua:
Ama baten sentimentua
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
464

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama baten sentimentua

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Laster mutilltzen da larrosa bat,

 Zotz bat bereala ausi,

 Kristal bat brintzan golpeaz errez,

 Argi bat putzaz itzali:

 Modu berean baten aiñ laster

 Biotza jatan erdi bi,

 Uste bagako barri samin bat

 Jatalako eldu neuroni.

 

 Egazti batek maitetuten dau

 Chit asko bere abia.

 Lañoak legez baita lurrunak

 Laztandu oi dabe goya:

 Ichas orratzak ipar aldea,

 Arriak bere ertegia,

 Alanche maite nik bere neban

 Seme bat maitegarria.

 

 Zorioneko edo charreko,

 Gerra bat emen sortu zan,

 ¡Zeinbat, ama on semea bagarik

 Gaizki ipiñi ginduzan!

 Garaitza zala kanpaiak joaz

 Jolasa ugari bazan

 Baña ez dakit biamonean

 Zelan minez ill ez nintzan.

 

 Armadatzar bat musika joten

 Sartuten jaku errian,

 Ni bizi nintzan eche aurretik

 ¡Biba gu! oska bajoian,

 Soldadu batek diño penaurik

 »Jose ill jaku goisian,

 »Beraren ama gaisoa ustez

 »Bizi da orche echian.»

 

 Chimistik ez dau iñoiz aiñ errez

 Zugatz igarrik urratu,

 Zeinda berba areek nire biotza

 Eben guztia zatitu;

 Ez eguzkiak inoz aiñ laster

 Edur tantarik bere urtu,

 Zelan barri al nire begiok

 Malko zituzan biurtu.

 

 Seme bat euki bera soldadu

 Eroan eusten gerrara,

 Orduan etzan beste nausirik

 Agintari zan indarra;

 Eta gaur barriz zartzarorako

 Dot semearen bearra,

 Baña niria kendu eustanak

 Ez deust gozotzen negarra.

 

 Euskal-errian esaera au

 Anchiñakoa daukagu,

 Arriak egin pekatu eta

 Bildotsak bear pagatu,

 Esakune au asman ebanak

 Ez eban ezer erratu,

 Ama gaso au egia orren

 Una emen bat-testigu.

 


inprimatu