inprimatu
Aita zar baten esperantza ederra
Izenburua:
Aita zar baten esperantza ederra
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
Orrialdea:
242-2444

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Aita zar baten esperantza ederra

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 ¿Zelan bada gizona sarri dot ikusten

 Arrisku andietan errez dala sartzen?

 Ordu une danetan bizi nekatuten,

 Lorik egin bagarik gabak iragoten,

 Burua ausiten, bizia laburtzen,

 Osasuna galtzen,

 ¿Ez badeutsa pozen bat zerbaitek emoten?

 

 Alan itandu leiket ez danak zolia,

 ¿Zer da orren pozgarri zu bertsolaria?

 Nik erantzungo deutsat ¡o adiskidia!

 Esperantza bat oso dudarik bagia,

 Aberats andia, ezerdun chikia,

 Bardin ezeukia,

 Poztuteko munduko bizidun guztia.

 

 Bestetan ¿zelan dakust nik nekazaria

 Egunera baño len oetik jagia?

 Soluetan lanean goisetik asia,

 Itzaiña idiakaz arturik burdia,

 Naiz eguraldia, izan otzegia,

 Zein beroegia,

 ¿Ezpalea esperantzan poza ipiñia?

 

 ¡Zenbat jakitun andi zoro diran jarri!

 Diralako egunez ta gabaz ibilli,

 Atseden emon baga iñoz gorputzari,

 Ta bai eriotzea sarri buruari,

 Eginik ekarri, zergaitik larregi,

 Ziran ikaslari,

 Pozturik gloriaren esperantzeari.

 

 ¡O! ta zenbat gerrari ziran azartuak,

 Burruketan sarturik aiñ amorratuak,

 Beingo baten istera etsayak goituak,

 Izan arren sarritan eurak menpetuak,

 Edo lotsatuak, iges bialduak,

 Baña sendotuak,

 Esperantzak jarten dauz barriro gaisuak.

 

 Ichasgizonak bere ditugu ikusten,

 Arrisku andietan uretan ibilten,

 Ta onen onenean sarri ondatuten,

 Ontzi ta ontzizaiñak bertanche galduten,

 Batzuek urteten, besteak itoten,

 Diranak salbauten,

 ¿Ez dira esperantzaz ostera joaten?

 

 Azkenek ¿zer egin lei datzanak geisorik?

 Osatu leiteala ez euki usterik?

 Ez neuke sinistuko aiñ gauza okerrik,

 Ta bai osagarriak gogo onaz arturik,

 Jaunak lagundurik, ikusteko onik,

 Len legez oraindik,

 Esperantzeak dauka geisoa pozturik.

 

 Errukarritzat ez dot iñoz ezeukia,

 Aiñ gichi aberats bat lurrera jausia,

 Gerrari menpetu ta jakitun chikia,

 Ez ta luzaro oian bagoan erria,

 Orren azkarria, nik dot erechia,

 Dala mingarria,

 Esperantza bagako errukigarria.

 

 ¡O! neure biotzeko esperantza ona!

 Zuri begira pozik ni euki nozuna!

 Ez egizu ez arren beti alan baña,

 Poz onetan bakarrik ni bizi nadilla,

 Ezpada bestera, obeto aurrera,

 Esperantz ederra,

 Sartu nagizu laster atsegin betera.

 

 Egiaz ni geisorik ez naz inoz izan,

 Baña beti arlote bai mundu onetan,

 Semecho bat joanik dot Ameriketan,

 Jakinik nago zelan aberastua dan,

 Pozez nago alan, a datorren eran,

 Urrengoko udan,

 Aberats biziteko ni bere esperantzan.

 


inprimatu