inprimatu
Amatxo nerea
Izenburua:
Amatxo nerea
Sinadura:
Arrayozko Artzaņa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrayozko Artzaņa

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
148.zk.
Orrialdea:
53

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Amatxo nerea

 

Arrayozko artzaņa

 

 "Artxo txikiya negarrez dago, Ama

 emazu titia", bezela abesteko.

 

 Zorionik ez, kezketan dago,

 Negarrez Ama tristia;

 Ume gaixoa urrundu da ta,

 Iltzera doa Semia.

 Nabaitu naiyez bidian dauka

 Bere begia josia...

 Gero malkoen lauso beroaz

 Illundu zaio begia.

 

 Egaztitxoak maitatutzen du

 txit anitz bere kabia,

 Erle lankoiak bilatutzen du

 Goizian goizik loria:

 Itsas orratzak ipar aldea,

 Arrayak berriz urpia...

 Olaxen maite zuen Ama onek

 Semetxo maitagarria...

 

 Gurutze pian arras auldua

 Doa jaun kupigarria,

 Bera aizetik berriz negarrez

 Ama bat oso larria.

 Gurutziltzatzen ari dirade

 Gurutz gaņian Semia...

 Etzazutela berriz samindu

 Bere barrengo zauria...

 

 Ura oņaze neke larria

 Mendi aldera jotzian,

 Ura negarra Mariyarena

 Jesus erori zanian...

 Jaungoiko bera biluxi dute

 Mundu guztiaiņ aurrian...

 Ama, ez igo: geituko da ta

 Oņaza zure barnian.

 

 Ay! nork lezazke zure malkoak

 Bildu lilitxo zurian

 Oi! ba nezazke denak iduki

 Urrezko ontzi... batian

 Sendakai ori edatu Ama,

 Bekatarien gaņian:

 Eta tanto bat ixuri, arren!

 Nere biotzain barnian...

 

 Minberatua dauka biotza,

 Begia berriz bustia...

 Oņaze gogor samiņ-samiņez

 Gogoa dauka autsia...

 Indarrik gabe gelditu da ta

 Gurutz ondoan jarria...

 Bekatoriak, etzazutela

 Berritu bere zauria...

 


inprimatu