inprimatu
Eleiz berria
Izenburua:
Eleiz berria
Sinadura:
Arrayoz'ko ikasle bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrayoz'ko ikasle bat

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1930
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
454.zk.
Orrialdea:
3

Eleiz berria

 

Arrayoz'ko ikasle bat

 

 Argitaratutzeko

 gaur bi berri berri,

 erritarrek didate

 agindu gaur neri;

 pozez beterik, bada

 nai nituzte yarri,

 eskatuaz laguntza

 lenik Jesus Zuri.

 

 Ikusteaz Eleiza

 dagola akiturik,

 "Erri" guztia dago

 gaur ¡pozez beterik!;

 iya pozaren pozez

 dago txoraturik,

 dagitela biotzak

 pil, pil, pil baraetik.

 

 Ikusiaz Eleiz bat

 berria "Errian",

 ¡pozaren pozaz dauzkat

 malkoak begian!;

 urte au baño oberik

 erritar artean,

 ez det iñoiz nabaitu

 nere bizitzean.

 

 Nai ba'dezu ikusi,

 entzule maitia,

 "Arrayozko" eriko

 Eleiza berria;

 zugaitz artean dago

 ederki jarria,

 oso polita zaigu,

 naiz ez dan andia.

 

 Yartzen zaizkigunean

 negarrez begiak,

 larriturik biotzak

 naigabez betiak;

 gure negar asmin da

 nagabe guztiak,

 ditu "Poza" itzultzen

 Eleiza berriak.

 

 Gurutz eder bat dauka

 aintziñan jarria,

 leyo batean berriz

 "Birjiña Maria";

 ¡O gure Ama maite,

 Zeruko bidia,

 oraiñ arte bezela

 gorde gure erria!

 

 Oroitu zaitez "Ama"

 gutzaz gau ta egun,

  beartasun danetan

 egiguzu lagun;

 ¡ainbeste etsai gaizto

 dirade ezagun,

 oyek gure erritik

 bota urrun, urrun.

 

 Zure "Bandera" azpian,

 ¡Birjiña Maria!

 gorde izazu beti

 Arrayoz'ko erria;

 Zu zera izan beti

 gure "Ama" maitia,

 Zuk diguzu erakusten

 Zerura bidia.

 

 Ama maite Maria

 gatoz zure aurrera,

 gatoz gure biotzak

 Zuri eskeintzera;

 gaurtik aurrera ere

 Zuereak gu gera,

 t'il t'ondorean danok

 eraman Zerura.

 

 Oraiñ nere bertsoa

 bukatzera nua,

 eskatuaz Yaunari

 betiko Zerua;

 auxen da ¡erritarrak!

 nere "deseyua",

 jartzea gure animan

 "Beretzat" "Tronua".

 


inprimatu