inprimatu
Santomaseko peria Errenterian
Izenburua:
Santomaseko peria Errenterian
Sinadura:
Arkaitza
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arkaitza

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1227.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Santomaseko peria Errenterian

 

Arkaitza, tabernako Manuel

 

 1

 

 Urte buruan eman diogu

 guk ere bai arpegiya.

 Besten mailara iritxitzeko

 ez al genduen garaiya.

 Errenterian aurten lenengo

 Santomaseko periya.

 Besteak beste eta gainera

 txorizua ta ogiya.

 

 2

 

 Santo Tomasek Euskalerrian

 badu bere adoria,

 eta bertako herri askotan,

 azaltzen da dotoria.

 Hoitako bat sabel barruan

 hartu du Errenteria.

 Aurtengo urte bisistu honek

 eman du bere saria.

 

 3

 

 Esagera da eskailerak-e

 gorako ta berako.

 Esan bezala aurten beņepein

 emana digu gorako.

 Baserri eta kalea berdin

 zorionez betetzeko.

 Santu zar horrek ordua zendun

 gure artera sartzeko.

 

 4

 

 Santo Tomasek bere egunez

 adur berezia badu.

 Udazkenari utzi orduko,

 neguari behar heldu.

 Baserriaren erantzun onak

 peri bitartez azaldu.

 Errenteriko herri haundiak

 ondo merezi ez al du.

 

 5

 

 Baserritarra azaldu zazu

 dezun abilidadia.

 Askok aitortzen ez badu ere,

 beti zera-ta haundia.

 Egi honetaz oroi gaitezen

 ingurutako jendia,

 bedeinkatua behar luke izan

 botatzen dun izerdia.

 

 6

 

 Lur alde danak izaten ditu

 gizon bizkor ta azkarrak.

 Ta Euskadiko baserriak-e

 ez dauzka seme baldarrak.

 Jeiki burua bildurrik gabe

 berdin gazte eta zarrak.

 Jakin dezaten zenbatzeraten

 aurka dabiltzan bakarrak.

 

 7

 

 Uda berriko lorea eta,

 negu beltzeko izotza.

 Baserritarrak daki egiten

 bi gauza hoien ezkontza.

 Bitarte hortan dantzatzen ditu

 bere buru ta gorputza.

 Uztargintzan hori nahi dunik balitz,

 etorri bedi honuntza.

 

 8

 

 Nere eskeintzik bihozkorrena

 egin nahi nuke ezarri.

 Errenteriko egun haundi hau,

 ez bedi izan elbarri.

 Anai paria izan dadila

 berdin kale ta baserri.

 Peri laztan hau izan dezagun

 guztiontzako pozgarri.

 

 9

 

 Txerri haundi bat ekarri dute

 baserritarren gantikan.

 Santo Tomasen periak nunbait

 eztiyo egin onikan.

 Kutxiluakin zulatu dute

 lepoko zintzurretikan.

 Hartzen duenak harakintzarik

 ez du ordaindu berrikan.

 

 10

 

 Zozoketarako zerri gizen bat

 egina digute jarri.

 Bideko neke bildurgarriak

 hortxen jartzen du elbarri.

 Oinez inolaz ezin liteke

 periratu zenbat txerri.

 Hurrengorako badakizute

 helikoteron ekarri.

 

 11

 

 Gazte batzuen burutapenak

 pozak txoratzen naukate.

 Herri on baten etorkizunak

 buru muinetan dauzkate.

 Ta ontzat hartu eskatzen det nik

 nahiz herri eta alkate.

 Xenpelar baten herri zar honek

 merezi du ta hoinbeste.

 

 12

 

 Bertsolariak egin nahi luke

 bere hizketa apala.

 Egi batzuen sustrai garbitan

 inondik edo al bada.

 Herri haundi hau hor ikusten da

 edozer gauza ez dala.

 Mundu guztiak ikusi beza

 bestek haina bagerala.

 

 13

 

 Txoko honetan gauza haundi bat

 sortu egina digute.

 Mundua mundu izan denetik

 eztakigu zenbat urte.

 Nahiz kaletar ta berdin baserri

 denok hartzen degu parte.

 Eta jarraitu egin dezala

 mundua mundua dan arte.

 

 14

 

 Azken bikain bat eman deigun

 behintzat gaurko egunari.

 Txistorrez ase goizetik eta

 gero bazkai ta apari.

 Baserritarrak perira eta

 bertsolariak kantari.

 Danen artean eskatutzen det

 heldu deigun goiari.

 


inprimatu