inprimatu
Errege bat Nafarroan
Izenburua:
Errege bat Nafarroan
Sinadura:
Argiņarena, Joxe Fermin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Argiņarena, Joxe Fermin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1187.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Errege bat Nafarroan

 

Arginarena, Joxe Fermin

 

 1

 

 Otsailaren zortzia

 aurtengo urtea

 zirkua Iruņean

 dago ikustea

 Espaņatikan dator

 jende ilustrea

 ez du bertsorik gabe

 merezi uztea

 

 2

 

 Atzeraka zebilen

 hau ta hau dela ta

 aktore printzipala

 oraindikan falta

 egin beharra zegon

 norbait geran planta

 Urralburuk hartu du

 lasaitu galanta

 

 3

 

 Frankorekin bezala

 orain hainbat urte

 autobusak doainik

 jarri dizkigute

 prezisoa zenikan

 behintzat ez dut uste

 Nafarroan hainbeste

 maite ba dituzte

 

 4

 

 Bazter nahastaile hoiek

 ez ditu atsegin

 kanpoan gelditzeko

 garbi du hitzegin

 Karlos gizarajoak

 hartu lezake min

 ta Gernikan bezala

 gertatu ez dadin

 

 5

 

 "Herriak hautatuak

 hemendikan alde"

 gero esango dute

 demokrazian gaude

 zer da errespetoa

 egiten dut galde

 herrian botoekin

 al zaude errege?

 

 6

 

 Lur zati aberats bat

 frantziak ez al du?

 euskara mugaturik

 erderak zapaldu

 bere eskubideak

 Espaņari saldu

 nafarron nortasuna

 holaxe da galdu

 

 7

 

 Gogoratzen burrukan

 hil diren lagunak

 ta zure kartzeletan

 preso dauzkagunak

 burrukara behartzen

 gaitu nortasunak

 izanda geralakoz

 nafar euskaldunak

 

 8

 

 Urrezko medailekin

 jan da edan tipoz

 konforme gelditzeko

 zure akolitoz

 herriaren protestak

 indarkeriz itoz

 adio Sofia ta

 adio Karlitos

 


inprimatu