inprimatu
Eiztarien bizitzaz
Izenburua:
Eiztarien bizitzaz
Sinadura:
Argiñ
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Argiñ

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
207.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eiztarien bizitzaz

 

Argiñ

 

 -1-

 

 Eiztarien bizitzaz

 nai det zerbait mintza,

 berez oso ona da

 eiztarigintza.

 Mendian sendotzen da

 gizonan bizitza

 baña beste aldetik

 daukan zorigaitza;

 eizian jai goiza

 askoren pezkiza

 izaten da eiza

 utzirik eliza,

 kristauen antzik gabe

 asko dabiltza.

 

 -2-

 

 Eizetak daukana da

 gastua ugari,

 lenengo zenbat diru

 eskupetari?

 gañera munizio

 ta lizentziari

 ta ia zenbat jaten

 dauzken zekurreri;

 begira daneri

 gañera eizari

 nai dionak segi

 utzi ber lanari,

 mixeria ekarriz

 pamiliari.

 

 -3-

 

 Griña diperenteak

 dira eiztaritan,

 batzuk usotan nai ta

 bestek erbitan.

 Askotxok ollagorra

 dute amets guzitan

 jo ta ausi dabiltzala

 esandako eiz oitan;

 aste eta jaitan

 baso ta menditan

 ain neke aunditan

 amaika alditan,

 ta utsikan etxea

 irutik bitan.

 

 -4-

 

 Uso-zale diranak

 usotan atsegin,

 orain eiztari ointzat

 nai det itzegin;

 egoaizea astean

 goiz an dira mendin

 txaboletan gordeta

 usoen guardin;

 beiratuz aldin bein

 ta usorik baldin

 bada, tiro egin

 baten bat il dedin,

 baña geientsunetan

 danak utsegin.

 

 -5-

 

 Erbitan ere askok

 gaur daukan apana

 gizon pilla bildurik

 alkarrengana.

 Gañera gutxiñeko

 beste zakur bana

 noizik bein arrapatu

 ta ordun erbi-jana;

 bai merke eztana

 juaz gastu dana

 ta galdu dan lana

 bueltik eztaukana.

 eiz au da markesentzat

 utzi ber dana.

 

 -6-

 

 Ollagorretan ere

 askotxo zoratzen

 mendi ta baso dabiltz

 oik arrapatzen.

 eunean bi bakoitzak

 naiko lan botatzen

 ala izandare asi

 kontuk ateratzen;

 oik errez da salzen

 baña egon pentsatzen

 geio ezpadu ekartzen

 ori ari da galtzen,

 bikin eizek o gastuik

 eztu osatzen.

 

 -7-

 

 Beste eiztari batzuk

 gure alderdian

 ba-dira dabiltzanak

 or pikardian.

 Ollo ta konejuak

 nola baserrian

 maiz ibilitzen diran

 libre atarian;

 ortxe, egun sentian

 ta siesta garaian

 eiztari talaian

 zakuratu naian...

 len esandako oitatik

 eiz aitzekian.

 

 -8-

 

 Batzuk garbi egonarren

 litxarreritikan,

 eztago eiztariak

 pamatzerikan.

 Bera baserritarra

 sarri izanikan,

 or dabill besten soro

 ta zelaitatikan;

 erdi erditikan

 danen gañetikan

 bestenagatikan

 eztio inportikan,

 nork esan ori ondo

 egin dunikan?

 

 -9-

 

 Eiztaritan ba-dago

 gaizkirako griña,

 danentzat ezpadare

 neurri berdiña.

 Nik gauzak jarri ditut

 al danik garbiña

 ta egi oik ukatzeko

 ezta iñor diña;

 Kristo'ren dotriña

 danentzat berdiña

 eta dan ark piña

 artuko du miña,

 norberak nai eztana

 bestei egiña.

 

 -10-

 

 O, eiztari maiteok

 nere azken agurrez

 gauz baten eske nator

 biotz xamurrez.

 Zer akats dauzkatzuten

 agertu det aurrez

 kontseju bat daneri

 nagola bidurrez;

 kristau batek berez

 bizi ber du pedez

 ni eske, mesedez,

 nai ez izan errez,

 eizean segi baña

 jainkoan legez!

 


inprimatu