inprimatu
Abiyatu naiz asunto bati
Izenburua:
Abiyatu naiz asunto bati
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
763.zk.
Orrialdea:
15

 Abiyatu naiz asunto bati

 bertso berriyak jartzeko

 arro dabiltzan buru ariņak

 errespetuan sartzeko

 bastante bero prestatu nintzan

 bera andretzat artzeko

 beste gauzikan ez nuben bear

 nere burua galtzeko.

 

 Neskatxa ori nungotarra dan

 publikatzeko izenez

 libertaderik ez omen dago

 oraiņ esaten dutenez

 ezta berela aspertzekua

 nobiyoz edo gizonez

 gutxinez ogei mudatu ditu

 ni akordatzen naizenez

 pobriak gusto txarra degu ta

 aberatsikan izan ez.

 

 Aspaldi xamar galdetu ziran

 ia nobiyorik banuben

 ezkondutzeko pentsamenturik

 beņere izan al nuben

 urare faltan zenuala ta

 konprometitu nai nuben

 izketan ondo ikasiya da

 poliki artu ninduben

 biyotza faltso zebilkilarik

 mingaņez maite ninduben.

 

 Erantzun niyon lan ortarako

 oraindik nago gaztia

 gure artian gerta liteke

 endredo edo nastia

 etzait gustatzen eldu baņa len

 frutak probatzen astia

 alde batera obeko degu

 orlako gauzak uztia

 akaso fraile ni joango naiz ta

 billau zazu bestia.

 

 Ia benetan ari al nintzan

 galdeu ziran beala,

 sinistu zazu biotzetikan

 asko sentitzen deala

 nik aditzen det zintzua eta

 mutil prestua zeala

 mundu guziyak ba daki berriz

 ondo konpontzen geala

 gogo txarretik agindu niyon

 bastante pena nuala.

 

 Txit mudakorrak dirade zenbait

 gaurko eguneko personak

 endemas ere ori bezela

 beti kezketan daudenak

 arrotu gaitu orretarako

 iderik gabe geundenak

 naiz gero berak despeida eman

 agindu arte itz onak

 ez daki asko zer egingo dun

 au artzen duben gizonak.

 

 Langillia naiz kondutakoa

 gaizkirik egin gabia,

 beste tatxarik etzait arkitzen

 diru gutxiren jabia

 neskatxa orrek ba dizu berriz

 oso jeniyo garbia

 mutil gaztiak engaņatzeko

 ain dauka mingain trebia

 au artzen dubenak zer suertia

 uzten dubenak obia.

 

 Diru askorik ez duelarik

 tontorra goyan jartzen du

 kuidado gero lujua oyek

 oraindikan ez atzendu

 zerbait ondotxo sendi dubena

 aguro engaņatzen du

 lengo kukuak oker jo diyo

 ori ere berak esan du

 obe zenduke kaballero bat

 alkantzatu ba zendu.

 

 Lengo Paskua bigarrenian

 gogoratzen altzera dama

 merienda artu aitzeki eta

 nola joan ziņan nigana

 mutil gaztiak engaņatzeko

 zer desiua zeukana

 egun arretan zure kontura

 naiko jana ta enana

 itz batetikan bestera azer

 azkar mudatzen zerana.

 

 Pena aundirik ez digu eman

 neskatxa orren uztiak

 sujetatuta bizi biegu

 endemas ere gaztiak

 familirako kaltia dakar

 lujo aundiyan astiak

 bajuban ere asko darama

 mantendu eta jaztiak

 ezkondu beste gauzikan orrek

 ez du pentsatzen tristiak.

 

 Dudarik ez ta neskatxa orrek

 ondotxo irabazten du

 nundikan edo nola ez dakit

 lujo aundiya jazten du

 tamaņa orretan ezin liteke

 langillerikan mantendu

 monja joateko asmoan ez ta

 albaliteke ezkondu

 orain soldadu dabillenen bat

 adiskidea omen du.

 

 Ez da erraza ezagututzen

 dama orren buruzbidia,

 gezurrik ez naiz esaten ari

 artu zazute fedia

 len langilliak giņun nobiyo

 oran militaria

 kantinarentzat asteko nunbait

 izan bear du idia

 soldadu zarren sosak arentzat

 deskuidatutzen badia.

 

 Nerekin itzak pasa baņa len

 ba zuben beste majua

 engaņatuta iduki nuben

 urare gizarajua

 nik jolasian ematen diyot

 mutil on baten tajua

 beste tatxarik apenas duben

 interesetan bajua

 sayatu faltan aberats gabe

 apenas dagon gajua.

 

 Amar urteko asi omen zan

 mutil gaztiak miatzen

 izketan badu zerbaiten planta

 ez naiz batere fiyatzen

 ori orlako ollanda zanik

 nik ez nuen esperatzen

 mundu onetan asko bezela

 griņa gaiztuak tiratzen

 yayo xamarra dala diyote

 txiki erdiyak jiratzen.

 

 Zerbait disputa izan da gero

 ninduten entera azi

 au artu banu istillu txarra

 bear nubela ikusi

 nere etxian etzait gustatzen

 emakumia nagusi

 ondo merezi zenuelako

 zaitut eskarmenta azi

 orra amabost bertso berriyak

 nai ba dituzu ikasi.

 


inprimatu