inprimatu
Gezurra eta egia
Izenburua:
Gezurra eta egia
Sinadura:
Argibide
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Argibide

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
813.zk.
Orrialdea:
4

Gezurra eta egia

 

Argibide

 

 1

 

 Oraiko denboretan, andere Egia,

 Eri baten itxuran, ilhunik begia...

 Huna nundik heldu den hunen gaitz guzia:

 Gezurrak irabazi dioke auzia.

 

 2

 

 Sasoin gaixtoa eta guziz aro txarra,

 Kanpoan utzi dute andere xaharra.

 Hotzak aurdik dezake laster hil-gogorra,

 Ez badu hatzemaiten nunbeiko leihorra.

 

 3

 

 Bet-betan emazte bat hor agertzen zaio!

 Itxuraz eder, bainan gezurra dario.

 Aberatsa omen da, berak hala dio.

 Ageriko da sarri zer duken balio...

 

 4

 

 «Egun on, anderea», du hunek erraiten,

 «Bakarrik, lekhu huntan, zer duzu egiten?»

 Hark garbiki egia dio ihardesten:

 «Hormatua nagola ez duzu ikusten?

 

 5

 

 «Galdegiten diotet hor doazineri,

 Othoi eman dezaten atherbe bat niri!

 Kasurik eman gabe ene galdeari,

 Lotzen dire ikharan oro ihesari.

 

 6

 

 - Zorigaitzez, derasa bertzeak faltsurik,

 Zure hitzaren nehork ez gutiziarik!

 Ni baino, lehenago sorthu zarelarik!

 Ni bezala munduan etzaude jarririk...

 

 7

 

 «Oro, izitzen tutzu, nehor ezin mintza.

 Philda txar horiekin zertako zabiltza?

 Etzare, ez, abila... Hun aazken hitza:

 Dezagun elgarrekin mundua zerbitza!

 

 8

 

 «Zato enekin, biak ibiliko gare.

 Ene kaparen pean berotuko zare,

 Orotan ikhusiak bi ahizpen pare,

 Ez duzu deus galduko enkin zuk ere.»

 

 9

 

 Hola, gure artean, gezurra mintzatu.

 Bere solas ederrez gaitu enganatu.

 Gezurraren gainean bada zen kondatu.

 Azkenekotz behar du mundua hondatu!

 

 10

 

 Egia dugun maitha bethi bihotz onez,

 Zerurat baiterama bide xuxenenez.

 Gezurrak ifernurat: orhoit hango penez!

 Han gezurraren gatik sufritzen dutenez!


inprimatu