inprimatu
Gezurra eta egia
Izenburua:
Gezurra eta egia
Sinadura:
Argibide
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Argibide

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1128.zk.
Orrialdea:
2

Gezurra eta egia

 

Argibide

 

 1

 

 Oraiko dembore'an, andere egia

 Eri baten itchuran, ilhunik begia.

 Huna nondik heldu den (berriz) hunen gaitz guzia:

 Gezurrak irabazi dioke hauzia.

 

 2

 

 Sasoin gaichtoa, eta guziz aro tcharra,

 Kampoan utzi dute andere chaharra.

 Hotzak aurdik dezake (berriz) laster hil gogorra,

 Ez badu hatzemaiten nombeiko leihorra,

 

 3

 

 Bet-betan emazte bat hor agertzen zaio!

 ltchuraz eder, bainan gezurra dario.

 Aberatsa omen da (berriz) berak hala dio.

 Ageriko da sarri zer duken balio.

 

 4

 

 Egun on, anderea, du hunek erraiten.

 Bakharrik, lekhu huntan, zer duzu egiten?

 Hark garbiki egia (berriz) dio ihardesten:

 Hormatua nagola ez duzu ikhusten!

 

 5

 

 Galdegiten diotet hor dohazineri:

 Othoi, eman dezaten atherbe bat niri.

 Kasurik egin gabe (berriz) ene galdeari,

 Lotzen dire ikharan oro ihesari.

 

 6

 

 Zorigaitzez! derasa bertzeak faltsorik,

 Zure hitzaren nehork ez gutiziarik.

 Ni baino lehenago (berriz) sorthu zarelarik.

 Ni bezala munduan etzaude jarririk.

 

 7

 

 Oro izitzen tutzu, nehor ezin mintza.

 Philda tchar horiekin zertako zahiltza?

 Etzare ez abila. (herriz) Huna azken hitza:

 Dezagun elgarrekin mundua zerbitza.

 

 8

 

 Zato enekin, biak ibiliko gare.

 Ene kaparen pian berotuko zare.

 Orotan ikhusiak (berriz) bi ahizpen pare,

 Ez duzu deus galduko enekin zuk ere.

 

 9

 

 Hola, gure artean, gezurra mintzatu,

 Bere solas ederrez gaitu enganatu.

 Gezurraren gainean (berriz) bada zer kondatu

 Azkenekotz behar du mundua hondatu!

 

 10

 

 Egia dugun maitha bethi bihotz onez,

 Zerurat baiterama bide chuchenenez.

 Gezurrak ifernurat; (berriz) orhoit hango penez,

 Han gezurraren gatik sofritzen dutenez!

 


inprimatu