Gezurra eta egia
Argibide
1
Oraiko demboretan, andere egia
Eri baten itchuran, ilhunik begia.
Huna nondik heldu den (barriz) hunen gaitz guzia:
Gezurrak irabazi dioke hauzia.
2
Sasoin gaichtoa, eta guziz aro tcharra,
Kampoan utzi dute andere chaharra.
Hotzak aurdik dezake (berriz) laster hil gogorra,
Ez badu hatzemaiten nombeiko leihorra.
3
Bet-betan emazte bat hor agertzen zaio!
Itchuraz eder, bainan gezurra dario.
Aberatsa omen da (berriz) berak hala dio.
Ageriko da sarri zer duken balio.
4
Egun on, anderea, du hunek erraiten.
Bakharrik, lekhu huntan, zer duzu egiten?
Hark garbiki egia (berriz) dio ihardesten
Hornatua nagola ez duzu ikhusten!
5
Galdegiten diotet hor dohazineri:
Othoi, eman dezaten atherbe bat niri.
Kasurik egin gabe (berriz) ene galdeari,
Lotzen dire ikharan oro ihesari.
6
Zorigaitzez! derasa bertzeak faltsorik,
Zure hitzaren nehork ez gutiziarik.
Ni baino lehenago (berriz) sorthu zarelarik,
Ni bezala munduan etzaude jarririk.
7
Oro izitzen tutzu, nehor ezin mintza.
Philda tchar horiekin zertako zabiltza?
Etzare ez abila. (berriz) Huna azken hitza:
Dezagun elgarrekin mundua zerbitza.
8
Zato enekin, biak ibiliko gare.
Ene kaparen pean berotuho zare.
Orotan ikhusiak (berriz) bi ahizpen pare,
Ez duzu deus galduko enekin zuk ere.
9
Hola, gure artean, gezurra mintzatu,
Bere solas ederrez gaitu enganatu.
Gezurraren gainean (berriz) bada zer kondatu.
Azkenekotz behar du mundua handatu!
10
Egin dugun maitha bethi bihotz onez,
Zerurat baiterama bide chuchenenez,
Gezurrak ifernurat; (berriz) orhoit hango penez,
Han gezurraren gatik sofritzen dutenez!