inprimatu
Basarri eder polit polit bat
Izenburua:
Basarri eder polit polit bat
Sinadura:
Argi zale
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Argi zale

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
735.zk.
Orrialdea:
7

Bertso berrika

 

Argi zale

 

 Basarri eder polit polit bat

 Aurrez aurre det ikusten

 Orpo sendo dun mats eder batek

 Dubena aurretik apaintzen

 Mats mardul oni adar luziak

 Aurrera zaizka zabaltzen

 Osto tartetik zintzili zaizka

 Mordo bikaņak azaltzen.

 

 Atari onduan ikusten ditut

 Lau belar meta, bi gurdi,

 Ollo asko ta lau kolkarekin

 Larogei txito txit guri;

 Aran da udare, muxika ta intxaur

 Sagarra berriz ugari,

 Ate onduan guztiyak zaintzen

 Txakur gorri bat da ageri.

 

 Oso ederki daude zintzilik

 Sotoko ormatik tresna asko

 Itaya, atxur, sardia, soka

 Belaungai, sega ta ortz biko;

 Lurrian berriz otaska trabes,

 Saskiak ere bai pranko,

 Iru sortaka arto tontordun,

 Belar sorta bat geyago.

 

 Aurreko aldetik ate zabal bat,

 Balkoi aundi bat zar-zarra,

 Lau leyo dauzka sayets batetik

 Beste aldian bi leyo txiki,

 Ate bat oso medarra,

 Zuri zuriyak lau alderdiyak,

 Tellatu gorri zakarra.

 

 Etxe aurreko arto soruan

 Tontor kentzen artuari

 Abesten pozez, benetan alai,

 Da gizon guri bat ari

 Ta etxe aurreko balkoi azpiyan

 Andretxo bat da eseri

 Emateko asmuan titi gozua

 Besuan daukan aurrari.

 

 Zerbaiten otsa nabaitu eta

 Begiratu det atzera

 Ikusirik lau bei, bi idi ta asto bat

 Nola datozen etxera

 Oyen atzetik mutil koskor bat

 Aingeru baten antzera

 Abesten dator akullubarekin

 Baserritarren tankera.

 

 Iritxi dira atarira ta

 Ez da sartu etxian

 Nunbait egarririk egon gaxuak

 Ta urik ez majaderan

 Andik aurrera jarraitu dute

 Errekara zuzenian

 Antxen atseden aundiyarekin

 Ijarak asi nayian.

 

 Etxiak urbill dauzka sagasti

 Ta arizti bikain bikaņa

 Ta pixka bat goraxiago

 Naiko ugari gaztaņa

 Azpiko aldian errekatxo bat

 Ertzetan ura nat aņa,

 Errekatxu ortan sulla betetzen

 Neska gazte ta liraņa.

 


inprimatu