inprimatu
Poeta poetaren truke
Izenburua:
Poeta poetaren truke
Sinadura:
ARGIAko lagunak
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
ARGIAko lagunak

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1068.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Poeta poetaren truke

 

Argiako lagunak

 

 Bertsoak jarri ditzadan bada

 gertaera txit handia

 honek poztu du herria eta

 euskaltzale den sendia

 euskarak eta literaturak

 batu du gazte jendia

 poeta batek askatu baitu

 Joseba Sarrionandia.

 

 Preso dagonak beti badauka

 ihesaren esperantza

 edozeini ta edozerri're

 hartzen dio horren antza

 antzerkigintza eta nausika

 gertaeraren ardatza

 ai zer zorion euskal kulturak

 topatzea Mikel Antza.

 

 Sarrik bajutik esango zion

 «Aizak hor zegok gakoa»

 Imanol kantuz ariko duk ta

 «sono»a beharrezkoa

 bafleaz anplifikatu dute

 elkarri esandakoa

 eta bi gizonez bete dute

 hutsik ekarritakoa.

 

 «Sirenak hausten gure ametsa»

 ta hautsi dute sirena

 Joze Inaxio Pikabeakin

 Portu baitute birena

 ez da izango Euskal Herrian

 honekin poztu ez dena

 tristatu gaitun gauza bakarra

 gure Josu Landarena.

 

 Poesiaren erdian gabiltz

 eta euskaldun poeta

 bat gartzelatu dute gorrotoz

 amorraturik daude-ta

 hi askatzeko leudeken bide

 guzti hoien urraketa

 da gure asmo eta helburu

 harturik behar den beta.

 

 Egin ohi dukan lana hemen

 egiten ez duk erreza

 Urtekariak, Eginek, Susak,

 ta Argiak hire eza

 hor egongo haizen bitartean

 ez zaik faltako babesa

 literatura egin nahi baduk

 irakurri euskal prentsa.

 


inprimatu