inprimatu
Zer garen guk eztakigu inoiz ezta jakingo
Izenburua:
Zer garen guk eztakigu inoiz ezta jakingo
Sinadura:
Aresti, Gabriel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
777.zk.
Orrialdea:
[94]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zer garen guk eztakigu inoiz ezta jakingo

 

Aresti, Gabriel

 

 Zer garen guk eztakigu inoiz ezta jakingo.

 Anketan oinak ditugu lurretik ibilteko.

 Besoetan esku finak gauzak erabilteko.

 

 Gizonak eztu pausurik / Hil eztadin artean.

 Hil bere iloba maitea / Egin du amandreak.

 Ezta eguzkirik agertu / egun odei artean.

 

 Modu asko daude hemen / odolak edateko

 Ezpainarekin edo-ta / ezpata bitarteko;

 Bidea bilatu dute / guri gaztigatzeko.

 

 ......................................

 

 Lamiak errekaldean / urrezko orrazia

 Madarikatu izan bedi / zerorren askazia

 Ematen ezpadirazu / amaren artazia.

 


inprimatu