inprimatu
Sendan eginiko gogoeta eroak
Izenburua:
Sendan eginiko gogoeta eroak
Sinadura:
Aresti, Gabriel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
V
Orrialdea:
194-195

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Sendan eginiko gogoeta eroak

 

Aresti, Gabriel

 

 Animalia ederra,

 gizon akabatua.

 Lurreko jabe laztana,

 zeruek maitatua.

 Jaungoiko poteretsuak,

 eskuz bedeinkatua.

 

 Ezkeunkan izenik ere,

 mendietatik zeihar.

 Erantzunik egunari,

 egiten dugu negar.

 Herririk herri genbiltzan,

 tristuraz eta makal.

 

 Gatazka hamorratua,

 burrukaldi hertsia.

 Buztina hilaren kontra,

 genbiltzan izakiak.

 Ilunpeko erreinutik,

 agertu zen bizia.

 

 Amak amoriotsuak,

 aitak bihotz-gogorrak.

 Gurasoek elkarrekin,

 bake ondoko gerrak.

 Alimentatzen dituzte,

 derrigorrean haurrak.

 

 Galileako lurrean,

 bizitzen ginen denok.

 Andreak eta gizonak,

 neskatxak eta haurrok.

 Morroiak eta mutilak,

 dira zerbitzurako.

 

 Gizona ihes egiteko,

 katigutasunetik.

 Erdi bitan partitzen da,

 guztiz engaņaturik.

 Gorputza eta arima,

 erratuz dabil beti.

 

 Ingude-mailu artean,

 hauzirik zaharrena.

 Eztira konforme izanen

 andrea ta gizona.

 Burnia trabailatzeko,

 behar da lan zekena.

 


inprimatu