inprimatu
Nire gorputza
Izenburua:
Nire gorputza
Sinadura:
Aresti, Gabriel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
9

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nire gorputza

 

Aresti, G.

 

 Nire gorputza dago eortzirik lurpean.

 Emen baiņo isilago bizirik, nik, mutu,

 Eskari gutxiago egin dizut lurrean.

 Orain obian nago. Agortu didazu

 

 Irribarrez biotza, eta zure soiņean

 Artu duzu ilitza; ta etzara damutu.

 Kanpo-santuan otza daukat nire barnean,

 Bekokian izotza imini baituzu.

 

 Nire neska lerdena: Eztaukat zer-egiņik.

 Eman zenidan pena eztut gal-erazi nik:

 Nire errai sakonena odol-gabetu da.

 

 Zure maitea datza katabutan aatinik;

 Jan dut ezti garratza, baina ez ogi zikinik.

 Emaidazu, neskatxa, garbia dan ura!

 


inprimatu