inprimatu
Neskatxa polita
Izenburua:
Neskatxa polita
Sinadura:
Aresti, Gabriel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
5.zk.
Orrialdea:
12

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Neskatxa polita

 

Aresti, G.

 

 Neskatxa polita, andregai nirea,

 txit asarraturik nago zurekin;

 zure biotzean daukazu area:

 nik ezer berarik eztizut egin.

 

 Zergaitik

 igesika zoaz

 nigandik?

 

 Entzuten didazu, gizaja, memela?

 Eztaukat dudarik nire andregaia

 bein eta betiko izango zarela,

 aldentzen dainean beste galaia.

 

 Zergaitik.

 igesika zoaz

 nigandik?

 


inprimatu