inprimatu
Malda goran eginiko gogoeta eroak
Izenburua:
Malda goran eginiko gogoeta eroak
Sinadura:
Aresti, Gabriel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
V
Orrialdea:
232-234

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Malda goran eginiko gogoeta eroak

 

Aresti, Gabriel

 

 Zimiorik zaluienak,

 utzi ditu zuhatzak.

 Hibaiondoko haretan,

 markaturik behatzak.

 Arrokartean gizonak,

 ematen ditu urratsak.

 

 Orduan heldu zitzaien,

 jaunaren aingerua.

 Jan zazu amaren ugatza,

 eta edan zazu ura.

 Han da biderik onena,

 iraungitzeko gula.

 

 Negu beltzeko gauetan,

 ezta agertzen izarrik.

 Porru gizenak iruntsi,

 litzake edozein zerrik.

 Horregatikan morroiak,

 geratzen dira itzarrik.

 

 Mundu guztiko lurretan,

 gizona da nagusi.

 Hura baino gauza bortitz,

 ido sendoagorik.

 Hegoitik iparraldera,

 eztu lurrak ikusi.

 

 Legeak debekatu du,

 herrian geratzea.

 Atzerritarren eskuan,

 dirudi jungudeak.

 Haur txikiaren odola.

 edan duen sugea.

 

 Kartagoko errautsetan,

 etzen aurkitzen urik.

 Hango amen ditietan,

 esnea baitzen urri.

 Haur txikiak hil ziraden,

 gosez eta egarriz.

 

 Hori da lege berria,

 Josepen ezpainetan.

 Ta bere diru guztia,

 doako limosnetan.

 Ezta babarik egosten,

 hemengo dupinetan.

 

 Gauza guztien gainetik,

 Jaungoikoa maitatu.

 Zure burua bezala,

 lagun hurkoa amatu.

 Orraziaren hortzekin,

 zorririk ez zapaldu.

 

 Eremuko arroketan,

 armiarmak kantari.

 Hare-arteko ziloan,

 eztago denborarik.

 Mendietako errekan,

 urak daude gaur gazi.

 

 Bide honetako amaian,

 eztago mugarririk.

 Etxe erdi-erori hau,

 munduan den guztirik.

 Atzena da aurrerantzean,

 eztigo ezer bizirik.

 

 Argizagiak astiro,

 dabiltza izartegian.

 Eguzkirik eztenean,

 iluminatzen dira.

 Gauza misteriotsuak,

 gizunaren begian.

 

 Antzinatikan gizona,

 arranoaren alde.

 Gizonak bitinak hiltzen,

 eta arranoak jaten.

 Entzun ditugun pronuak,

 izan dira debalde.

 


inprimatu