inprimatu
Lur honetan
Izenburua:
Lur honetan
Sinadura:
Aresti, Gabriel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
242.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lur honetan

 

Aresti, G.

 

 Lur honetan

 ehortziko naute.

 Elizan aterik

 ez dute zabalduko.

 Kanpaiek ez dute

 otoitzera deituko.

 Apaizek ez dute nire

 ofiziorik kantatuko.

 Eta

 lapurren artetik

 nire hilotza

 ateratzen dutanean,

 bazter ilun batera,

 bazter aparte batera,

 eramanen naute

 gauerdian;

 bertan,

 isilik

 manaiatuko dirade,

 eskuztatuko dirade,

 haitzurrak,

 lurrean

 hilobi sakon bat

 ebaki arte.

 Jaurtikiko naute

 han barrenean,

 zakur bat banintz bezala

 hondakin triste hau.

 Ez dute gainean

 hilarririk landuko;

 gurutze triste batekin

 ez dute markatuko

 betirako

 natzan

 lekua.

 Baina hala eta guztiz ere

 lur honetan

 ehortziko naute.

 Ohoro hau ez didate ukatuko.

 Gizonek.

 


inprimatu