inprimatu
Lore-mendia
Izenburua:
Lore-mendia
Sinadura:
Aresti, Gabriel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
V
Orrialdea:
204-207

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Lore-mendia

 

Aresti, Gabriel

 

 Orain hemen nago, lore-mendi honetan.

 Nire gogoetak eginik, gailurretan

 armenda loratuen parea naiz orain,

 Orain eznago han, lurralde hotz haietan.

 Misterio guztiak ulerturik benetan,

 nire arima eztago mirari baten zain.

 

 Bidean hartu dut menturazko harnasa.

 Eztaukat lehengo dudetako mataza,

 askaturik baitago korapilotxo han.

 Hodei eta errainu guztiak ulerturik,

 sentitzen ezpaita inon sufrimenturik,

 galtzada legun batek honera ekarri nau.

 

 Arrosa politak, krabelina-liliak,

 orkideak eta gardeni-begoniak,

 baratz honetan daude mila lore eder.

 Nire sudurra da osorik liluratu.

 Etzait zentzu hori orain arte gustatu:

 Orain horrez gainera eztakit nik ezer.

 

 Usainetan dator nireganantz bizia.

 Landare-gogoak estaldurik guztia,

 arimako zizare guztiak hil dira.

 Intzentsu berrion arima zait usandu;

 uhin urrintsuok usteltasuna jan du:

 Ederki dit biziak ematen begira.

 

 Pausa-leku hori nuen atzo hautatu,

 gorputza ta arima egiteko mainatu,

 ezlezaten eduki orbantxo batere.

 Ungentuetatik harto nuen gantua,

 arrats freskoari bota nion zantzua:

 eznaiz egon inoiz bart bezain alegere.

 

 Baratz honetara atzo nintzen etorri.

 Kolore guztiak, beilegi, more, garri,

 lilietan zaizkigu agertzen hemendik.

 Eta baratzainak izena dauka Miren:.

 bere begietan lore guztiak ziren;

 dontzella da garbia, engaņu gaberik.

 

 Galtzada zelaitik nekaturik nentorren.

 Ahatzirik neunkan iratze berde horren

 hildoetan pairatu nuen pasioa.

 Odolezko izerdi gorria isuri nuen;

 paņolo batekin negar-tantak nituen

 legortu: Urte beteko arnegazioa...

 

 Amaitu zenean galtzada luze hori,

 zentzu gabe nintzen lur gainean erori,

 arrosadi bateko aihenaren kontra,

 Neskatila honen besartean esnatu

 nintzen, zidalako baltzeo bat kantatu,

 egungo oilaritean, txorien gisara.

 

 Miren eder hori zen nire baltsamoa:

 Esku legunekin ukiturik ahoa,

 zer den bake narea erakutsi zidan.

 Seinale bakan bat eginez sudurrean,

 oroitu zitzaidan hil zena gurutzean,

 predikatu zuena mundutik atean.

 

 Bere besartean baratz zoragarria:

 Ugatzak arrosaz, krabelinaz gerria;

 arreba nausi baten nengoen altzoan.

 Lore-mendia zen bere gorputz bikaina.

 Nire gorputzean sartu zen baratzaina:

 Eskerronez ninduen hornitu ariman.

 

 Zekiat nor haizen eta nundik hatorren,

 zekiat zer haizen, honera zerk hakarren:

 Nire laguntasuna eskeintzen drauat nik.

 Kontuz ibilteko diotsat anaiari,

 igunki nion ene maitaleari:

 Eztrauat edireten gainean kulparik.

 

 Hemen ere entzun duk, zabal, hire berria,

 hitzaz esan duten gauza tamalgarria;

 laborariak zeudek hi katigatu nai.

 Jarriko drauate lepoan uztarria,

 katea batekin lotuko zaik gerria:

 Eginen haute gero mandoaren anai.

 

 Hire aurrean duk zabaldu kaminoa;

 eztuk ogia jan, eztuk edan arnoa,

 bazekiat haizela egarri ta gose.

 Mila legoako kamino hau, luzea,

 ibili behar duk orain, ene maitea,

 arinki, galdu gabe denpora batere.

 

 Lore-mendi maitea

 milikatu nuen.

 Ezpainak hango

 arrosan jarri

 nituen.

 Ederkien

 ikasi nuen

 usain gozoak

 dastatzen.

 Lore-mendi maitea

 milikatu nuen.

 

 Baratz laztangarria

 harturik eskuan,

 nire hegalak

 hedaturikan

 airean,

 beste gabe

 paratu nintzen

 herrietara

 bidean;

 baratz laztangarria

 harturik eskuan.

 

 Arriskuen aurrean

 eznaiz bildurtia:

 Apaindu nuen

 hegaldatzeko

 gurdia;

 urrinetan

 nintzen orduan

 dupin-arteko

 hordia.

 Arriskuen aurrean

 eznaiz bildurtia.

 

 Solo artean landareak

 galdu zituen loreak.

 Aiher ziren bihotzetikan etsai etoiak, nireak.

 Leku haietan,

 ortu denetan,

 soilik zeuden laboreak.

 

 Ordu beteko letariak

 esan zizkidan gariak:

 Hoek dira landare motzek darabilzkiten sariak.

 Eztut esango

 direla hango

 umetxoak martiriak.

 

 Artadi luze legortuak

 zarratu dizkit portuak.

 Horrenbeste indarrik eztu egin sekula artoak.

 Neska-sorgina,

 oi-erregina,

 ernatu zuen ortuak.

 

 Benetan dela ausardia,

 benetan dela garbia,

 polit, galant eta, dotore, gorotz artean arbia:

 Bere arreba,

 bere izeba,

 izorra den ahardia.

 

 Egiazki da iraunkorra

 moztu gabeko ilarra.

 Badirudi hortz-agin gabe ema-galdu bat, zaharra.

 Neska pottola

 badabil nola

 aingeru bat zerutarra.

 

 Haundiegia hamorrua

 hartu zuena porrua.

 Nagel gorriz, orin beilegiz, zikindu zaio larrua.

 Orraztu ditu

 eta garbitu

 bere biloen kirrua.

 

 Konorte gabe dagoela

 bere ortuan kipula.

 Soinu gabe mutiko-dantzan entzun diogu txirula.

 Bart arratsean,

 bart iluntzean,

 agatu zuen kaiola.

 

 


inprimatu