Katu-ama amoritsua (Katu-lekua. Bat)
Aresti
Ama emea emaro dabil
bere umearen gibelean,
musuka nairik bere mihinak
katutxuaren buztanean.
Emeki don bere inguruan
urrats geldian, mutu, isilik;
bere amorio bigun tristeak
irteten dio sudurretik.
Maitasun utsa, gurari gabe,
ostentzen zaio erpepean,
bere oiņarekin min egin gabe
laztan egiten dionean.
Gero darama bazter batera
aoarekin goraturik,
ta badirudi eztagoela
iņun semetxo ederragorik.
Eztu ezertan ere pentsatzen:
zintzilik dago bera airean;
lau ankak eta buztan luzea
bildutzen ditu zilborrean.
Belar-artean alimentua,
titi goxoa, ezti, epelik,
ematen dio; amatasuna
ezta bentzutzen ezergatik.
Gura guztiak malkoz beterik
katu-amaren musturrean
bat egin dira, bakartadea
kontsolatzeko ederrean.