inprimatu
Kaminoan eginiko gogoeta eroak
Izenburua:
Kaminoan eginiko gogoeta eroak
Sinadura:
Aresti, Gabriel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
V
Orrialdea:
207-208

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Kaminoan eginiko gogoeta eroak

 

Aresti, Gabriel

 

 Demonioen artean,

 politena Belial.

 Begi politak ditugu,

 galantak, aurpegian.

 Mundua konprenitzeko,

 ezkara animaliak.

 

 Gauza haundiak egiten,

 ditugu lur gainean.

 Eztago pizti batere,

 inungo lurraldean.

 Pentsatuko eztuena,

 ezkarena erregeak.

 

 Gizona atinik lurrean,

 komunari begira.

 Satza jateko gogoak,

 molde askotako dira.

 Gorotzak eta gernuak,

 eman dute begira.

 

 Josepe arotza zen beti,

 gizon guztiz prestua.

 Senideek ta hauzoek,

 franko estimatua.

 Bere egitate denetan,

 egoten zen zentzua.

 

 Ema-galduak dabiltza,

 lixibatan sartuta.

 Esklaba haren gorputza,

 merkatuan salduta.

 Eta bere arima aratza,

 zerurako galduta.

 

 Zerutik bart erori zen,

 harri bat borobila.

 Zeruen urdintasuna,

 harriz dago egina.

 Jainkoen usteltasuna,

 dugu ostrailikia.

 

 Gorbeia baino gorago,

 askozaz goragoa.

 Arginek egin digute,

 harmore bat haltua.

 Izena jarri diote,

 apaizek itsasoa.

 


inprimatu