inprimatu
Iratze ederra
Izenburua:
Iratze ederra
Sinadura:
Aresti, Gabriel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
V
Orrialdea:
199-203

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Iratze ederra

 

Aresti, Gabriel

 

 Estrata hertsiak ekarri nau honera.

 Liluragarria etzen nire egoera

 zezen azkarrak zeuden iratze ederrean.

 Bidean eznuen eguzkirik ikusi;

 nire esku zikinok eznituen ikuzi

 iheri igaro nuen hibai gardenean.

 

 Nire odol beroa zerura igon zenean

 ugari zitzaidan geratu bularrean:

 Burutik oinetara zitaldu ninduen.

 Arima nendukan elurraren parea;

 iheri baino leen nire gorputz tristea

 zimaurtegia bezain zikina zegoen.

 

 Ardien artean agertu zen artzaina;

 zaldiaren zelan zetorren behor-zaina,

 esaten zidatela: Etoia, doilorra:

 Hil duzu gizon bat, eta haren odola

 oraindik daukazu esku bietan. Nola

 pagatuko diozu orain zure zorra?

 

 Zerri-zainek ere irain egin zidaten;

 unaiak zebiltzan arneguak esaten:

 Nundik etorri zara, haragi-jalea?

 Madarikatua izan zaitez betiko!

 Halako lehoirik inun ezta ikusiko.

 Dezagun hil oraintxe odol-edalea!

 

 Gizonen eskuak eztu hartzen jainkorik:

 lurraren gainean egintza ezinagorik

 gure pentsamentuan ezta bururatu.

 Iraen artean gantzu batekin nintzen

 ezkutatu laster, eta arratseko ihintzen

 freskura politean nintzen desgorpuztu.

 

 Eskuan gaņibet, akuilu ta haizkora,

 biltzeko asmoekin zetorzkidan albora,

 baina etzuten aurkitu gorputz hila baizik.

 Nire arima berriz, lorez lore kantari,

 barre egiten zion jentatze gaiztoari,

 ezpaitzuten gorputza kausitu bizirik.

 

 Demonio batek sartu dio buruan,

 mintzatzen geratu ziren nire inguruan,

 harnasa bat bezala, infernuko gatza.

 Dagoen lekuan utzi dezagun, eta

 hemendik eskapa gaitezen, pozoin eta

 maldizio hoiekin ezkaitezen kutsa.

 

 Erori zen gaua abereen gainean,

 izotza berekin ekarririk soinean:

 Espiritu guztien bildurgarria zen.

 Nire arima ere animalietatik

 sartu zen, biluzik ez egoteagatik;

 gauerdiko jeleri ihes egin zien.

 

 Bildots mantsoari egin nion bisita.

 Hartu nuen gero ardi galant polita.

 Ahuntzaren esnea nuen pozoatu.

 Hutsitu nituen aharien adarrak.

 Ebaki nizkion akerrari bizarrak.

 Abeltxeak nituen osorik larritu.

 

 Behorra zegoen, zaldiaren parean.

 ahalke gaberik, astoaren aurrean,

 ema-galdu bat balitz, laket lizunetan.

 Buztanetik nion tiratu zaldiari;

 irain itsusi bat niotsan mandoari:

 Sakon sartu nintzaien aaide-kontuetan.

 

 Heldu nintzen gero zerrien gorputzera,

 eta kendu nion apoari makera;

 haragi sendoalak argaldu nizkien.

 Buzkantza, lupua, odoleste gozoa,

 urdaiazpikoa, urdaia, solomoa,

 zizarearen gisan, guztia jan nien.

 

 Katuari nion jan-arazi zimaurra;

 bisigu-zalea bihurtu zen zakurra:

 Adiskidetu ziren amodio onarekin.

 Oiloek zioten oilarrari kolpatu;

 oila-lokak ere arraultzetan pikatu.

 Ahateek hegoira zuten ihes egin.

 

 Gau luze bateko bidaje latzgarriak

 barkatu zizkidan nire kulpa guztiak,

 lixiba berri batez garbitu bainintzen.

 Nire babesetik atera nintzenean,

 egun berri hartan, hiltamu latz batean,

 animali guztiak akabatu ziren.

 

 Laster sentitu nuen

 egunaren hotza.

 Nire ahoan

 zapore siku

 mingotsa.

 Iratz artean

 bilatu nuen

 arinki nire

 gorputza.

 Laster sentitu nuen

 egunaren hotza.

 

 Eztut igarten nola

 nagoen bizirik.

 Aurrerantzean

 eztut izango

 lotsarik,

 ezpailegoke

 nire arima

 gau hontan bezain

 biluzik.

 Eztut igarten nola

 nagoen bizirik.

 

 Bildur haundiagorik

 eztut erakutsi.

 Nire gorputzaz

 nintzen poliki

 ni jantzi;

 eztut eginen

 nire arima

 ezergatikan

 erantzi.

 Bildur haundiagorik

 eztut erakutsi.

 

 Eta gizonek zerdukaten

 bidegabeok zer ziren;

 gizonen begi zorrotzean sekula ere ezpaitzen

 hangoa bezain

 heriotz ezain

 itsusirik presentatzen.

 

 Gurekin dabil deabrua,

 sutan baitoa zerua.

 Arima gaizto etoi batek irauli digu dornua.

 Ezin geiago,

 egun baitago

 lur gainean infernua.

 

 Deabruentzat bakarrik da

 heriotze bat, polita:

 Bilo guztiak tiratuka sustrai beretik kenduta,

 lepotik hartu,

 ahoan sartu

 urregorrizko taketa.

 

 Deabru beltza hil dezagvn!

 Egon gaitezen fededun!,-

 zioten, eta haren esanak entzuten ziren edonun.

 -Gizon ortutsa;

 haren gorputza,

 arin erre dezaiogun!

 

 Handik joan ziren iratzera,

 nire gorputza hartzera.

 Kantu ederrak ezpainetik, otoitz luzcak zerura,

 poliki zoan

 bide gaiztoan

 gizaldea ni hiltzera.

 

 Hara allegatu zirenean

 bildurtu ziren benetan.

 Nire gorputza etzegoen paratu nuen lekuan;

 espantu latza,

 izu garratza,

 zedukaten ezpainetan.

 

 Ni banindoan kantaturik

 galtzada legun batetik.

 Zer egin nuen eznenkien, eztut jakin nai ezer nik:

 Nire gauzetan,

 azioetan,

 eztago zuzenbiderik.

 


inprimatu