inprimatu
Galtzadan eginiko gogoeta eroak
Izenburua:
Galtzadan eginiko gogoeta eroak
Sinadura:
Aresti, Gabriel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
V
Orrialdea:
203-204

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Galtzadan eginiko gogoetak eroak

 

Aresti, Gabriel

 

 Zer garen guk eztakigu,

 inoiz ezta jakingo.

 Anketan oinak ditugu,

 lurretik ibilteko.

 Besoetan esku finak,

 gauzak erabilteko.

 

 Gizonak eztu pausurik,

 hil eztadin artean.

 Hil bere iloba maitea,

 egin da amandreak.

 Ezta eguzkirik agertu,

 egun hodei-artean.

 

 Modu asko daude hemen,

 odolak edateko.

 Ezpainarekin edo-ta,

 ezpata bitarteko.

 Bidea bilatu dute,

 guri gaztigatzeko.

 

 Hibai ondoko landetan,

 belar gizena dago.

 Haurrok dugu gogorako,

 askozaz nahiago.

 Borobiltasun emea,

 zorroztasuna baino.

 

 Neskatxa garbiak dira,

 hemendik desagertu.

 Ezta dontzelleziarik,

 inundik ere urratu.

 Zerren alu-lore gabe,

 neskak diraden sortu.

 

 Erdaldunen ingudean,

 probatu zen indarra.

 Harriarekin entramak,

 galduko ditu zerrak.

 Atzo deserritu dugu,

 esposa bat izorra.

 

 Lamiak errekaldean,

 urrezko orrazia.

 Maradikatu izan bedi,

 zerorren askazia.

 Ematen ezpadidazu

 amaren artasia.

 


inprimatu