Esukal mutilak gaude
Aresti, Gabriel
1
Euskal mutilak gaude
herriaren alde
bihotzean odola
arimaren pare.
2
Irrintzi bat entzun da
mendi tontorrean
etorkizuna dator
kolore gorrian.
Pertsu hauekin ezkertiar eta abertzale eta orai emanen
ditudanekin sinesgabe.
4
Lur honetan
ehortziko naute.
Elizan aterik
ez dute zabalduko.
Kanpaiek ez dute
otoitzera deituko.
Apaizek ez dute ene
ofiziokorik kantatuko.
|