inprimatu
Estratan eginiko gogoeta eroak
Izenburua:
Estratan eginiko gogoeta eroak
Sinadura:
Aresti, Gabriel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
V
Orrialdea:
198-199

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Estratan eginiko gogoeta eroak

 

Aresti, Gabriel

 

 Goiko basoan elurra,

 zuria da ta motza.

 Errekaldean zimaurra,

 zikina bainan ona.

 Gizona zutik munduan,

 sugerik zakarrena.

 

 Harrotasunez beterik,

 ezkenkien zer egin.

 Animaliak tragatu,

 halare gizonak hil.

 Izenez aldatzen gara,

 haizeaz putziturik.

 

 Mutantzak begiratzeko,

 ezta asmatu denpora.

 Zerren uraren erditik,

 agertu zen buztina.

 Haizearen deseotik,

 agertu ziren urak.

 

 Gure soldaduek gerran.

 soinean harmadura.

 Eskallera luzetatik,

 igonik gaztelura.

 Eskuetan ezpata bat.

 hiltzeko zaldun hura.

 

 Dontzellarik ezta aurkitzen,

 gizonen joranetan.

 Oitura zaharra izan zen.

 leen artaxuriketan.

 Nobioak elkarrekin,

 egoteko gauetan.

 

 Babilonian katigu.

 baikeunden euskaldunak.

 Idiak uztarri-pean,

 ziren gure pareak.

 Hantxe genbiltzen gu nola,

 astoak zama-pean.

 

 Lurpeko eremuetan,

 sorginen biltzarrea.

 Zeru-gaineko aireetan,

 jainkoen hasarrea.

 Itsasoko hareatzan,

 deabruen barrea.

 


inprimatu