inprimatu
Deskantsuaren bitartez
Izenburua:
Deskantsuaren bitartez
Sinadura:
Aresti, Gabriel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
V
Orrialdea:
213

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Deskantsuaren bitartez

 

Aresti, Gabriel

 

 Etxean bezala gaude

 orain arrokartean.

 Adiskideak gara

 egintza bakoitzean

 Joane eta Miren,

 altzipresen artean

 usteldu garenean.

 Nola diren luze

 altzipresak gauean

 Hilotz ustelek elkar

 maitatzen dutenean,

 ezta diferentziarik

 hezurrutsen artean

 

 Mila gezur esan zigun

 atzo gure maisuak

 gizon hilak ezkara

 gizon eskolatuak:

 ikusten ditugu

 beraren liburuak,

 nola abere mutuak

 Ikusten dituen

 goizaldean zemak,

 noragino diraden

 jaditsiko primuak,

 edo artean hildoak

 goldeak markatuak.

 

 Gure maisua izan da

 esperantza gaiztoa.

 Aspalditik da hori

 gure amonatxoa;

 guztiz eztia da

 beti bere ahoa;

 baina gizagajoa

 oso makal dago,

 herbalkeriak joa.

 Amonarik eztaukat;

 horregatik otsoa

 hurbildu zitzaidan niri.

 makurturik lepoa.

 

 


inprimatu