inprimatu
Arbuioaren bitartez
Izenburua:
Arbuioaren bitartez
Sinadura:
Aresti, Gabriel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
V
Orrialdea:
217-218

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Arbuioaren bitartez

 

Aresti, Gabriel

 

 Ukitzen nauten eskuek

 naramate gorantza.

 Behera erortzeko

 eztaukat esperantza;

 horixe gertatu

 zitzaidan herrirantza

 nindoanean, antza.

 Eztute ezagutu

 neronen mendekantza.

 Eztut estimatuko

 beren adiskidantza,

 arima pisua baitut,

 ta noa beherantza.

 

 Nire etsaien eskuak

 usain zikinok dira,

 eskeintzen didatenak

 orain munduko jira;

 eta joan behar dut

 Eldorado berrira:

 Egiazko Palmira

 horretan diamante,

 opaloak balira,

 harri preziatuak

 ederrenak baitira,

 eznintzake itzuliko

 inoiz lore-mendira.

 

 Urregorrizko etxean

 badago edertasuna,

 baina berunezkoan

 tristura bat, astuna,

 edozein gizoni

 demona behaztuna.

 Han da nire fortuna,

 egunero galtzen

 nauen mingostasuna.

 Hori da egunotan

 galazitzen diguna

 elkarrekin egotea.

 Hau da garraztasuna!

 


inprimatu