inprimatu
Kaixo, enbajadore jauna
Izenburua:
Kaixo, enbajadore jauna
Sinadura:
Arenaza, Andoni
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arenaza, Andoni

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1051.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kaixo, enbajadore jauna

 

Arenaza, Andoni

 

 Jada iluntzean ronda eginda

 etxera lasai paseatzen

 sartzean telebista erdalduna

 berri ilunak ematen

 Arjelinoentzat zen harakinak

 gaur Euskadi du zigortzen

 gure lau anai Afrikaratzen

 beste hiru Españarentzat.

 

 Mundu zikinak digu erakusten

 ez dagoela justiziarik

 Herri bezala ez gara ezer

 ez badago estadurik.

 Paper batetan haiek daukate

 zuzenbidea jarririk:

 hemen España hortxe Frantzia

 ez dago Euskal Herririk.

 

 Bai kuriosoa dela mundua

 hitz egitean biolentziaz

 estadu batek hil dezake eta

 sagutxu bat misileaz

 baina agian sagutxu hori

 defendatzen da amorruaz:

 terrorismoa jada aipaturik

 oroi dezagun Matalas.

 

 Menderik mende borroka honek

 ezagutzen du atzerria,

 hilkutxa ere lurreko hotzean,

 ehundaka presondegia,

 errefuxiatu, preso guztiak

 orain dana da tristezia

 baina egun baten, goizalde baten

 irtengo zaigu pozaldia.

 

 Españan diote eta Frantzian

 zaretela terroristak

 "behintzat historian ikasle txarrak

 edo nahiez ahaztuta

 Cuban ere bai orain dela asko

 Fideltxo zen terrorista

 gauza berea herenegun arte

 Ortega den Sandinista.

 

 Baina munduko gauza guztiak

 kriston aldakorrak diren

 Daniel eta Fidel agertu ziren

 orain ez asko Madrilen

 eta korrika eta presaka

 han Felipito agertu zen

 «Kaixo, zer moduz? Ongi etorri

 zuek ikustean naiz pozten?».

 

 Kontuz Felipe, zu ere Fraga

 eta ikasi historia

 ze beharbada lau urte barru

 hau esango du egunkariak:

 «Bihar goizean Puerta del Solen

 jarrita lehenego harria

 obrak hasita egongo dira

 Eusko Enbajada berrian».

 

 Eta amaitzeko, aupa Argia!

 jarrai zaitezte bide hontan

 nire buruan argi baitago

 eta Euskadiko kaleetan.

 Gure Herria independiente

 izango den egunean

 euskara kemen jaun eta jabe

 Ipar nahiz Hego aldean.

 


inprimatu