inprimatu
Belia eta axeria
Izenburua:
Belia eta axeria
Sinadura:
Archu, J.B. (Artxü, Arxu ?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Archu, J.B.

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
-2
Orrialdea:
720

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Belia eta axeria

 

Archu, J.B.

 

 Zuhain baten kukulan jarririk,

 Bele jauna zagon gazna bat moskoan.

 Axeri jauna usainaz deirurik,

 Gelditu zen Zuhainaren ondoan.

 Hitz hoiek diotzu hegaltariari:

 "Egun hon, agur, gure jaun Beliari!

 Zoin polit, zoin eder den!

 Egiazki zure botzak zaiaren

 Balin badu iduria

 Bortutan diren ihizi ederrenen

 Zu zira erregia!"

 

 Beliak hitz hoeitzaz hanturik,

 Bere botz ederra erakutsi nahi du;

 Mosko handi bat zabalturik,

 Gazna lurrerat uzten du.

 Axeriak gazna atzamanik,

 Beliari erran zuen ordian:

 "Jakin zak, jauna, lausengaria,

 Hari beha denaren kostuz mundian,

 Betidanik izan dela jankidia.

 Ene lezioneak, arauz, balio dik,

 Gazna bat segurki".

 

 Beliak, beranzki,

 Bere tontokeriaz ahalketurik

 Zin egin umen zuen

 Geiago etzutela atzamanen.

 


inprimatu