inprimatu
Eskailera bitxidunaren erosta
Izenburua:
Eskailera bitxidunaren erosta
Sinadura:
Rihaku
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Jon Iñaki Lasa)
Egilea(k):
Lasa, J. Iñaki

Rihaku

Argitalpena:
Kandela.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
10.zk.
Orrialdea:
24

                         Eskailera bitxidunaren erosta

 

                                                                         Rihaku

 

                                                 euskaratzailea:  J. Iñaki Lasa

 

 Maila bitxiztatuak ia xuri ihintzagaiti,

 hain da berandu ezen gasazko galtzerdiak urasten dizkidan

 kristalezko gortinaren pean

 eta ilargia nabaitzen dut udazken gardenaren gaindi.

 

 OHARRA:

 Eskailera bitxiduna, beraz palazioa. Erosta, beraz badago zertaz arrenkura.

 Gasazko galtzerdiak, beraz gorteko dama bat eta ez neskamea arrenkuratzen dena.

 Udazken gardena, beraz «el»ek ez dauka aitzakirik eguraldia dela eta. «Ella»

 ere goiz heldu da, zeren ihintzak ez duen mailak zuritu soilik, baizik eta bere

 galtzerdiak urastu ere.

         Poema, bereziki apreziatua da zeren «ella»k ez bait du desteina zuzenik

 esaten.

 

 OHARRA:Mori eta Ariga japoniarren laguntzarekin, Ernest Fenollosak egindako Li

 Po-ren obraren itzulpenean oinarriturik, Ezra Pound-ek ingeleserazko orijinala

 idatzi zuen. Ricardo Silva Santestebanek gaztelenerazko bertsinoa eman zuen

 handik eta hura aprobetxatuz oraingo hau nik.

 

 


inprimatu