inprimatu
Altazor
Izenburua:
Altazor
Sinadura:
Vicente Huidobro
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Tere Irastortza)
Egilea(k):
Irastortza, Tere
Huidobro, Vicente

Argitalpena:
Kandela.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
10.zk.
Orrialdea:
8-11

                                     Altazor

                                   II kantua

 

                                                               Vicente Huidobro

 

                                               euskaratzailea:  Tere Irastortza

 

         Vicente HUIDOBRO CRUCHAGA (1893-1948) poeta txiletarra, Santiagon jaio

 zen baina berak bere "Prefacio"an zioenez "Jesukristoren heriotz egunean,

 hogeita hamairu urtetan jaio" omen zen.

         Pierre Reverdyrekin "kreazionismo"a sortu zuen, azken joera poetikoen

 aintzinako: dadaismo, surrealismo, ultraismoa... Hala ere "poetes maudits"en

 artean kokatu nahi zuen bere burua eta ez abanguardisten artean.

         Gaztelaniaz eta frantsesez, poesia nahiz prosa idatzi ohi zuen.

         Agertzen den itzulpena Altazorpoemaren II. kantuada. Urteetan zehar

 Altazorosoaren irakurketa argi baten saioak egin badira ere, oraindik ere ezin

 esan lortu denik, eta denek bere garrantzia onartzen badute ere ez da errez

 zergaitik esatea, izan ere zati arrazoinaleenetan ere adierazten dena ez bait

 da borobiltzen.

         II. Kantua, lehenengoaren jarraipen zehatz bezala agertzen ez bada ere,

 bere merituagatik eta bere "bakartasun"agatik osotasunean ezer galtzen ez

 duelako orrialde hauetara erakartzeak pena merezi zuela uste izan dugu, eta

 argitarapen orijinala eskura ahal baduzu irakurketak poz handia emango

 dizulakoan gaude. Bestalde, interesgarri iruditu zaigu hizkuntza batek dituen

 mugak eta poesi itzulpen batek dituen zailtasunen erakusgarri.

 

 Emakume mundua zure begiek mueblatua dago

 Zerua altuago egiten da zure presentzian

 Lurra luzatzen da larrosarik larrosa

 Eta aidea luzatzen da usorik uso

 

 Joatean izar bat uzten duzu zure lekuan

 Iragaiten den itsasontziak bezala uzten dituzu erortzerat zure argiak

 Suge fidel eta malenkoniatsu bat bezala

 Nere kantu sorgindua jarraitzen zaizun bitartean

 Eta zuk burua bueltatzen duzu astroren baten atzean

 

 Zer liskar jaregiten da ostondoan?

 Argi-lantza horiek planeta artean

 Harmadura gupidagaitzen islada

 Zer izar odolisurlek enbazo egiten du bidean?

 Non zaude gauzale triste

 Amets-basoan egurasten zaren

 Infinito emale

 

 Honazu itsaso bakarti artean galdua

 gauean txori batengandik erortzen den luma gisa bakarrik

 Honazu hotz-dorre batean

 Zure ezpain itsastarren oroitzapenak babestua

 Zure gogaldi eta adatsen oroitzapenak

 Argitsu eta aske mendiko ibaiak bezala

 Joango al zinateke itsu izaitera Jainkoak eman eskudun

 Berriz itauntzen dizut

 

 Zure bekainen arkua zabaldua zure begien armetarako

 Erasoan hegadun garaile zihurra lore arrotasunarekin

 Nire izenean mintzo zaizkizu harri kolpatuak

 Nire izenean mintzo zaizkizu zeru gabeko txorien bagak

 Nire izenean mintzo zaizkizu haize gabeko paisaiaren koloreak

 Zure memorian lokartua

 Nire izenean mintzo zaizu artalde uzkurra

 Nire izenan mintzo zaizu latsa desestalia

 Abenturari loturiko belar oraindik biziak

 Argi eta hodeiertzeko odol abentura

 Emendatzen den loreak baino babes gutxiagodun

 haize apur bat badabil

 

 Lautadak zure lurrin hauskorpean galtzen dira

 galtzen da mundua zure ibilkera ikuskor azpian

 Dena bait da artifizio zu agertzean

 Zure argi arriskutsuarekin

 Armonia xalo neke ta ahazte bagea

 barrurantz arrodatzen den malko osagai

 Bildurrearroz eta isiltasunez eraikia

 Denbora zalantzerazten duzu

 Eta infinitu instintudun zerua

 Zugandik urrun dena da hilkor

 Hilzoria gauek apaldu lurrera jaurtikitzen duzu

 Zure baitan pentsatuak bakarrik du eternitate zapore

 

 Hona hemen iragaiten den zure izarra

 Zure itomen urrunen asnasekarekin

 Zure keinu eta zure ibilkerarekin

 Gau lekuez bereizten gaituen

 Agurtzen zaituen ostondo magnetikoarekin

 

 Hala ere oharterazten dizut izar berari josiak garela

 Zuhaitz gisara astindutako errainu erraldoi berak

 Batetik bestera

 Luzatutako musika berak josiak garela

 Gaitezen zeru puskata hori

 Abentura misteriotsua iragaiten duen zeru mutur hori

 Amets petaloetan lehertzen den planetaren abentura

 

 Alferrik ahaleginen zinateke nire ahotsetik ihesegiten

 Eta nire laudorioen harresiak saltatzen

 izar berak josiak gara

 Eztarrian erritual sakratua duen

 Ilargien erresiñolari lotua zaude

 Zer axola zaizkit gauaren zeinuak

 Eta nire bularrean dezaketen erroa eta oihartzun funerarioa

               argitzen duten enblemak

 Eta nire begietara kaosean zehar norabide gabe datozen irla horiek

 Zer axola zait lorezko beldur hori hutsartean

 Zer axola zait ezeraren izena

 Desertu amaiezinezkoaren izena

 Edo ordezkatzen duten borondate edo ardurarena

 Eta desertu horretan izar bakoitza oasis desio

 Edo zantzu eta heriotz banderak diren

 Nire nirea den eguratsa dut zure arnasean

 Zure begiradaren segurantza sinistezinezkoa bere konstelazio isilpekoarekin

 Bere berezko hizkuntza haziarekin

 Zure kopeta argitsua Jainkoaren eraztun bat bezala

 Ezer baino tinkoago zeruko floran

 Aztoratzen den unibertsoaren zirimolorik gabe

 Zaldi bat bere errainuagatik zeruan bezala

 Berriz itauntzen dizut

 Joango al zinateke itsu izaitera Jainkoak eman eskudun?

 

 Zure ahots hori dut babes guztiz

 Zure baitarik bihotz taupadez ateratzen den ahots hori

 Eternitatea jausten den ahots horietan

 Eta esfera fosforeszente pusketetan apurtzen da

 Zer zitekeen bizia jaio ez bazina?

 Hotzez hiltzen ari den mantu gabeko kometa

 

 Liburu ahantzi batetan malko bat bezala kausitu zintudan

 Zeure izen sentikorrarekin lehendik ene bularrean

 Hegan doazen uso hotsez eginik zure izena

 Zure baitan dakarzu bizi gorenagoen oroimena

 Nonbait topatu Jainko batena

 Eta zure barrenean zeu zinela oroitzen duzu

 Aspaldiko txoria poetaren giltzan

 

 Amets murgildu batetan amets

 Lotzen den adatsak eguna dagi

 Askatzean adatsak gaua dagi

 Bizia oroitezean begiztatzen da

 Zure begiak bakarrik bizi dira munduan

 Itomen gabeko planeta sistima bakarra

               Goietan ankuratzen den azal bare

 Sare eta estratagema guztietaz landa

 Argi berartekotuaren indarrean

 Zure atzean beldur da bizia

 Gauza ororen sakontasuna bait zara

 Iragaiten zarenean mundua errege gisako bihurtzen da

 Malkoak zerutik jausten entzuten dira

 Eta arima lokartuan ezabatzen duzu

 Bizi izatearen garratza

 Bizkarretan arin egiten da ludia

 Nire poza haizearen boza zure adatsetan entzutea da

 (Hots hori urrutidanik dazagut)

 Txalupak kulunkatzean eta ibaiak zuhaitz enborrak errekatzean

 Hargizko lanpara zara ekaitzean

 Ileak haizez ipurdi

 Zure adatsak zeinetara bait doa eguzkia bere ametsik onenen bila

 Nire poza munduko ganbaran zuri bakartadean so egitea da

 Logureturiko printzesa baten eskua bezala

 Usain piano bat gogoraerazten duten zure begiekin

 Paroxismo edari bat

 Usain emateari uzten ari zaion lore bat

 Zure begiek bakartatea hipnotizatzen dute

 Hondamendiaren ondoren jiraka darraien gurpila bezala

 

 Nire poza dantzuzunean zuri begiratzea da

 Ur zolaruntz doan argi izpi hori

 Eta liluraturik geratzen zara luzez

 Itsasoaren baetik iragandako hainbeste izar

 Ez du deusek orduan halako zirrarik

 Ez haize eskez ontzi-tantai batek

 Ez infinitoa ukituz aeroplanu itsu batek

 Ez zintziri baten gainean lo datzan uso demakratuak

 Ez ba hego zigilatudun ostadarrak ere

 Bertso baten parabola baino ederrago

 Arimarik arimara gau zubi batetan luzaturiko parabola

 

 Begiak ipintzen ditudan leku guztietan jaioa

 Burua altxaturik

 Eta adats guztia lau haizeetara

 Mendiko muxal baten irrintzia baino ederrago zara

 Bere arima osoari ihes egiten uzten dion itsasontzi baten sirena baino

 Lainotartean nor bizirik atera dabilen faroa baino

 Udan haizeak zeharkatutako enara baino ederrago zara

 Itsas hotsa zara udan

 Txunditasunez jositako kale jendetsu baten hotsa zara

 

 Zure begietan dago ene loria

 Zure begien apainkeri eta barru dizdiraz

 Zure begiradaren iskinarik sentiberenean eseririk nago

 Betile mugikaitzen isiltasun estatikoaren azpian

 Zure begien zolatik aztikeri bat irteten ari da

 Eta ozeano haize batek kizkurtzen ditu zure begininiak

 

 Ez zaio ezer parekatzen zure presentziak uzten duen hazi kondairari

 Bizitzera ekarriko duen izar hilaren bila dabilen ahots horri

 Zure bozak inperio bat dagi ortzunean

 Eta zure baitan aidean eguzkiak esekitzeko asmoz bezala jeikitzen den esku hori

 Eta infinitoan munduak idazten dituen begiratzen hori

 Eta eternitatean xuxurla entzuteko gurtzen den buru hori

 Eta bide lotuen jai den oin hori

 Eta eterraren pindarrak oratzera datozen betazal horiek

 Eta zure ezpainen branka puzten duen musu hori

 Eta irrifarre hori zure biziaren aurrean zutohial bat bezala

 Eta zure bularreko mariak zuzentzen dituen sekretu hori

 Zure ditien gerizpean lokarturik

 

 Hilko bazina

 Izarrak bere lanpara biztuagatik ere

 Bidea galduko luteke

 Zer Litzateke unibertsoa?

 

 HUIDOBRO. «II Canto» in Altazor.Temblor de Cielo. Cátedra. Madrid. 1981. 85-91

 or.

 

 


inprimatu