inprimatu
Poesia
Izenburua:
Poesia
Sinadura:
Tere Irastortza
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irastortza, Tere

Argitalpena:
Kandela.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
31-32

                                                                 Tere Irastorza

 

 Jakin behar huke

 egunean bitan behintzat

 hiltzen naizela.

 :

 haizea,

 ilargiari eskegirik,

 nere leiho eta gau bakarretatik sartzen

 ez denean

 eta hik

 nere gorputza askatzen,

 biharra urrats giharretan itsasten zaigunean,

 amaitu gabeko arratsetan,

 behintzat;

 gero,

 gainera,

 hire izerdi garrak

 nire hotzetan gorderik...

 klisketan itzaltzean;

 eta atzoko zaporezko

 musu zilipurdikariak

 iratzar aurreko

 despertadorearen tinbre trumoizkoa

 belarrietan trankatzean

 ere bai,

 batzutan.

 

 Haizea eta txoria

 herritik,

 oxala ni zugandik;

 oxala haize orraziak

 banekar zure ilen espaloietatik;

 oxala ilargi erreinua

 balebil, zure, nere begi

 puntetan;

 oxala,

 maitea.

 Zure bakartatea nire ondoan eseririk

 sentitzean,

 oroimen,

 formula majikoz

 gure bakartateak jostean,

 denboraren zirrietatik, zerra hortzak,

 zeharkatuko ez balira,

 gure musuak

 infinitoaren katebegi

 balira,

 gugan.

 

 Bular estuak hozkatzeko

 txakurrak;

 eta sokak

 oin uhinak lotzeko.

 

 ezpain barruan txingurriz mihia lotzeko

 zigarroa

 eta mundua

 begiak kristalezko orratz izozteko.

 

 baina gizonik ez,

 metrailaz

 sabela

 sarkofagotzeko.

 

 


inprimatu