inprimatu
Poemak
Izenburua:
Poemak
Sinadura:
Anna Ajmátova
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Laura Mintegi)
Egilea(k):
Mintegi, Laura
Akhmatova, Anna

Argitalpena:
Ttu-ttuá.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
0,5/0,6.zk.
Orrialdea:
56-59

Poemak

 

Anna Ajmátova

 

euskaratzailea: Laura Mintegi

 

         Anna Ajmátova, Anna Gorenko-en izenordea, 1889eko ekainaren 24an jaio

 zen Fontana Handian, Odesatik hurbil, Itsaso Beltzaren itsasertzean. Oraindik

 urtebete ez zuela bere gurasoek Tsárskoe-Selo-ra eraman zuten, San Petersburgo-

 ren inguruetan.

         Hamaika urterekin bere lehen poema idatzi zuen, «Ahotsa» izenekoa. Bere

 gurasoak dibortziatu ondoren Krimeara eta Kiev-era joan zen, non Zuzenbidea

 ikasi zuen. Handik berriro San Petersburgo-ra abiatu zen, eta bertan Literatura

 eta Historia ikasketak burutu zituen.

         Modigliani-ren lagun mina zela eta, penak eta sensibilitatea konpartitu

 zituzten; baina ezkondu, Nicolas Gumiliev-ekin ezkondu zen, 1910an. Honekin,

 Silvia Plath-ek ezagutu zuen fenomeno bera sentitu zuen: senarrak, emaztearen

 ahalmenaz zelati, kanpo laguntasuna bai, haina barneko bakardadea eskaini zion.

 Hauxe da, hain zuzen, matxismoaren era zibilizatu eta sofistikatuena. Gumiliev,

 beranduago, 1921an, arazo politikoak zirela eta, fusilatu egingo zuten.

         Senarraren gogoz kontra 1912an bere lehen poema liburua argitaratu

 zuen, eta urte berean bere seme bakarra jaio zen, Leon.

         1918an dibortziatu egin zen, eta berriro ezkondu, oraingoan V.K.

 Shileiko-rekin. Hiru urtez iraun zuten.

         Bigarren dibortzioaren ondoren, N.N. Punin-ekin ezkondu zen. 1935an

 Punin preso eraman zuten, eta bere semea Leon-ek ere, hamabost urte eman zuen

 Siberian, herbesteraturik.

         Anna Ajmátova, urtetan kritikatua eta zapaldua izan ondoren, 1965eko

 ekainaren Sean Oxford-eko Unibertsitatearen Honoris Causa titulua jaso zuen.

 Urtebete lehenago Idazle Sobietarren Elkartearen lehendakari izendatu zuten,

 eta aldi berean, Idazle Europearren Elkarteak Etna-Taormina sari literarioa

 eskaini zion.

         Handik apurtxura, 1966eko maiatzaren 5ean, 77 urte zitueiarik, TASS

 ajentziak bere heriotza iragarri zuen.

 

 Sarrera pisa.

         Iejov-en urte ikaragarrietan, Leningradoko gartzeleen aurrean, hilerak

 egiten hamazazpi hilabete eman nuen. Egun batetan norbaitek errekonozitu

 ninduen. Orduan, atzean zegoen emakume ezpain-urdindunak, nire izena inoiz

 entzun ez zuela, guztiok geundeneko zoraduratik irtenda, belarrira zera esan

 zidan —han zurrumurruka baino ez zen egiten—: «Eta zuk ameskaitz hau deskriba

 dezakezu?». Nik baietz erantzun nion. Orduan, beste garai batetan bere aurpegia

 izan zen hartatik irribarrea hedatu zen.

 

 Ez, ez nengoen zeru arrotzapean,

 ezta hego arrotzek babestua ere.

 Ni orduan nire herriarekin nengoen,

 nire herria zegoeneko tokian, ezbeharrean.

 

 Ezbehar honen aurrean mendiak konkortu egiten dira,

 hibai handiak ibiltzeari uzten dio.

 Baina gartzeletako morroiloak sendarrak dira,

 eta heuren atzean presondegiaren leizak daude

 eta heriotz antsia.

 Haize hotza dabil batzurentzat,

 besteentzat ilunabarra ezartzen da...

 Ezer ez dakigu, denak berberak bait gara,

 eta ia ez ditugu giltzen kirrinka madarikatua entzuten

 eta soldaduen pasaera gorra.

 Gaualdietarako bezalaxe jaiki gara,

 hiri zakartua zeharkatuz

 hildakoak baino bizigabeago sentitzeko.

 Eguzkia baxu dago oso, Neva inoiz baino lainotsuago.

 Esperantzak baina, beti urrun kantatzen du...

 Epaia... Deblauki malkoak ageri dira;

 guztiengandik aldendua

 bihotzetik bizia atera bailitzaioen,

 zakar batek lurretik bota izan bailuen.

 Baina bera ba dabil... kordokari... bakarrik...

 Non dira adiskideak, bi urte infernutarretan zehar,

 azarean aurkituak?

 Ze nolako ikuspenak emango dizkie ekaitz siberiarrak,

 ze irudikeria ilargiaren zirkuluak?

 Neuk ere agurra bidaltzen dizuet.

 

 Garai hartan bakarrik hildakoek egiten zuten

 barre, atsedena aurkitu zutelako kontentu.

 Alperrikako gerrikoa legez, Leningrado

 bere espetxeetatik dingilizka zetzan.

 Pairamenduz ero,

 zigortu erregimenak abiatzen ziren,

 lokomotoreak agur kantu laburra

 abesten zieten artean.

 Heriotz izarrak gure gainean zeuden,

 eta Errusia inuxentea bota odolduen pean

 atestatu autoen pean

 okertu egiten zen.

 

 Ez, ez nai ni, inor da sufritu egiten duena.

 Ezin nezake nik honela sufritu. Iraganeko guztia

 hiloihal beltzak estal dezan,

 eta argiak eraman ditzaten...

 Gaua da.

 

 Niregana etorri eta begira.

 Etorri. Bizirik nago eta min ematen dit.

 Esku haiek inork ez ditu berotzen,

 ezpain haiek «nahikoa da!»esaten zuten.

 Gauero leihora hurbiltzen dut

 nire aulkia. Bidea ikusten ohi dut.

 O! zu zeu da salatzen dudana,

 nire azken harritasunagatik!

 Bizitza honetan ezeri ez diot beldur,

 barne arnasestuen artean zurbilduz.

 Gaua soilik zait ikaragarri

 zure begiak ametsetan agertzen zaizkidanean.

 

 Uregorria hedoiltzen da, altzairua usteltzen da,

 harrigorria gainbeheratzen da. Heriotzarako

 dena prest dago.

 Lur gaineko tinkoena —tristura

 eta sekula hiltzen ez dena— berba bikaina da.

 

 


inprimatu