inprimatu
Etxe eder leyo bage onetan
Izenburua:
Etxe eder leyo bage onetan
Sinadura:
Araquistain
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Araquistain

Argitalpena:
Euskalerriaren alde.
Urtea:
1921
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
Orrialdea:
372-374

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Etxe eder leyo bage onetan

 

Araquistain

 

 Etxe eder leyo bage onetan,

 Ez naiz sartu zaspi urte aubetan,

 Eta zortzigarrenian

 Neretzat zorigaitzian

 Aita Beltran'en iltzian.

 

 Ama-andria neria nizaz

 Bi erdi egin zanian,

 Milla ollo il eta

 Ezkaratzian

 Zaspi zezen korritu ere

 Enparantzian

 Ni ere banenguen

 Lumatxo artian

 Eta nere Ama-andria

 Urre gortiña artian.

 

 Gero Bidania gustian

 Bat zan erorik eta zororik

 Aita-jauna neriak aura

 Senartzat eman dit

 Baña ez nuke trukatuko

 Obiagoagatik.

 

 Aita-jauna neriak

 Niri eman zidan

 Imiñan dotia

 Ama-andriak ere ixillik

 Bere partia.

 

 Lenen gabian

 Begiak biotzak luen mendian

 Baita berriz ere bigarrenian:

 Irugarrena igaro baño len

 Ondo poztu ziñan Alos-torria

 Eldu zalako neregan semia.

 

 Alos-torria ¡Bai Alos-torria!

 Alos-torreko eskallera luzia

 Alos-torrian nenguanian

 Goruetan

 Bela beltzak kua kua

 Leyuetan.

 Andik jaiki eta

 Urre gozuaz jo nuan,

 Baña andik laster

 Berri gaiztuak jo ninduan.

 

 Zaldunak esan zion ¡ixil, ixil!,

 Ama dolorkumia,

 Ez dela ori zure

 Esateria.

 

 Ixil, ixil zaldun odol

 Txarreko gastia,

 ¡Ala ere gutxiago zan

 Zure eginpidia!

 

 Aizpa ederrak or daude

 Ederrik eta galantik,

 Atz ederrak erastunez

 Beterik,

 En daukatela mantubetan

 Zolorik;

 Ala ere gutxiago

 Begietan negarrik.

 

 Ama-andriari ere bai

 Poza dario,

 Nere biotzari bakarrik

 Mindura jariyo.

 

 Aita-jauna neria

 Gaztelan zanian,

 Ixil askorik jayo zan

 Alos-torrian semia;

 Eta ala-ere ixilagorik

 Dago bakian

 Azitzen Zarauz aldian,

 Gure jatorriaren loitukerian.

 

 ¡Ai! au mindura beltza,

 ¡Ai! ¡nere lotsa!

 ¡Alabak negarra ta

 Aitak lur otza!

 ¿Zeñek loitu zaitu zu,

 Alos-torria?

 ¡Ai, nere Aita maite,

 Aita maitia!

 ¡Iltzia ondo egin dezu

 Aita-jaun maitia!

 


inprimatu