inprimatu
Paul Eluard: poesia, maitasuna
Izenburua:
Paul Eluard: poesia, maitasuna
Sinadura:
Paul Eluard
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Imanol Goienaga)
Egilea(k):
Eluard, Paul
Goienaga, Imanol

Argitalpena:
Ttu-ttuá.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
0,1.zk.
Orrialdea:
7-8

Paul Eluard: poesia, maitasuna

 

Paul Eluard

 

euskaratzailea: Imanol Goienaga

 

         Eugéne Grindel Eluard, izenez Paul Eluard, —Saint-Denis, Seine, 1895,

 Chrenton-le-Pont, Seine, 1952— 1908an Parisera bizi izatera joana, urte batzu

 geroxeago gaixotasun baten erruz ikasketei utzi eta Osategi batetan aldikada

 batez egotera behartua izan zen, lehenengo gerla mundialaren garaian bere

 lehenengo poema liburua argitaratu zuen («Le devoir et L'inquiétude», 1977),

 non bere uste pakezaleak azaltzen bait zituen. Gerla bukatuta, Pariseko poesia

 abarguandisten giroan murgiltzen hasi zen, dadaismoarekin bat zen geroxeago

 mogimendu surrealistaren sorkuntzan parte hartuko zuen, non pertsonairik

 garrantzitsuenetarikoa bait da. Urte hauetan egin zuen poesiak Frantziar

 surrealismoaren expresibitatearen punturik gorena suposatzen duelarik. Garai

 honetakoak dira itzulitako poemak «L'amour, La poesie» liburukoak 1929an.

         1930ean mogimenduak sofritutako krisi politikoak oso eragin handia izan

 zuen honegan, momentu honetatik beste poesia mota egiten hasiko da, «Poesia

 militantea» leritzokeen poesia, baina maitasun experientziaren kantore izateari

 uzti gabe, hala ere bere gaien zerrenda zabalagoa izango da. Germaniar

 okupazioan Alderdi Komunistaren partaide bilakatzen delarik (1942)

 Erresistentziaren poetarik garrantzitsuena izango da, gerla osteko, bere

 poesiagintza lirismo sakonaren ildo berberetik darrai: Maitasuna eta gizaki-

 elkartasuna gai nagusiak izanik. Hona hemen Paul Eluard-en zenbait poema.

 

                             I

 Ozenki

 Altxatu zen maitasun arina

 Hain arraindi diztiratsuz

 Non bere sotoan buruak

 dena esatearen beldur izan zen

 

 Ozenki

 Estali zuten odolaren erroinek

 beste jaiotza batzuren memoria

 Gero argitan ixuriak

 Musuen etorkizun haustua

 

 Injustitzi ezina izaki bakar bat existitzen da

 Maitasunak maitasuna aukeratzen du mustupilaz aldatu gabe.

 

                             IV

 Hodeientzat esan dizut

 Itsasoko zuhaitzarentzat esan dizut

 Uhin bakoitzarentzat osto arteko txorientzat

 Zarataren ugarrientzat

 Esku familiarrentzat

 Aurpegi edo paisaia bihurtu begiradarentzat

 Eta logaleak ortzea bere kolorezkoa bihurtzen dionari

 Edana izan gau osoarentzat

 Bideetako burdin sareentzat

 Leiho irekiarentzat bekoki ezestali batentzat

 Zure pentsantenduentzat esan dizut zure hitzentzat

 Fereka guztiak konfidantza guztiak superbizitzen dira

 

                             XIII

 Zure irriaren atzean ixilpean maiteminduta

 Maitasun hitzak biluzten ditu

 Zute ditiak eta sama

 Zure eldaka eta betazalak

 Fereka guztiak erideiten dituzte

 Begietako musuek

 Zure estatura osoz erakuts zaitzaten

 

                             XIV

 Ametsak harrapatu egin du atza

 Eta zure begien kolorea

 

                             XV

 Nire gain makurtzen da

 Bihotz ezjakintsua

 Maite dudan ikusteko

 Fidatzen da ahazten du

 Bere betazalen hodeipean

 Haren burua loak hartzen du nire eskutan

 Non gara

 Beti banaezinak

 Bizidun biziak

 Bizidun bizi izaten

 Eta nire burua haren ametsetan bueltakatzen da

 

                             XVII

 Fereka bakar batez

 Zure argitasun osoz diztirarazten zaitut

 

                             XXI

 Gure begiek elkarri trukalzen diote euren argia

 Euren argia eta ixiltasuna

 Berrezagutu ez arte

 ausentzia gainbizi arte

 

                             XXVIII

 Gorria maitemindua

 Zure atsegina banakatzeko

 Oinazez tindatzen dut nire burua

 

 Ni bizi izan naiz zuk begiak ixten dituzu

 Nire baitan hesten zara

 Onar ezazu beraz bizi izatea

 

 Errepikatzen den oro da ulertezina

 Zu ispilu batetan sortzen zara

 Nire behinolako irudiaren aintzinean

 

                             XXV

 Zugandik aldendu nintzen

 Baina maitasunak beti ere lagundu ninduen

 Eta hesoak luzatu nizkionean

 Oinazea mingotsagoa bihurtu zen

 Basamortu idor oso bat

 Nire baitatik aldentzeagatik

 

                             XXIX

 Beharrezkoa litzateke mustupil bakat batek

 Munduko izen oroz erantzutea

 

 


inprimatu