inprimatu
Nikaraguari omenaldia
Izenburua:
Nikaraguari omenaldia
Sinadura:
Amaia Lasa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lasa Alegria, Amaia

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
53-54

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Zezen larrua [LI-LIV]

 

Espriu, S.

 

 LI

 

 Bidez ibiliak gara eta gaur babespentzen

 arbolaren baretasun hazian,

 arratseko haize zakarraren kontra.

 Lehorra maitatu dugu

 eta gure etxe berri amestua

 libertatearen orubean eraikia.

 Ez lore seguru bat, baina bai hartu dugu

 lore seguruaren esperatza, eta daramagu

 erromeriazko hauts honen zehar

 Orain hitzak uzten ditugu

 eta isiltasunera iritsiak sentitzen gara,

 urrutiko harrapaladaren hotsez.

 

 LII

 

 Isilaren barnea

 zarataz inguraturik,

 zezen larru zabala

 guziok zanpatua.

 Behatz gazteak

 hautsetik jasotzen dutenean,

 haizeikaraz altura

 atsedenean

 maite genuenok

 zarpail odoldua,

 zerbitu genituenok

 dolu egunez.

 

 Jarraigo urrutia

 orain hurbil da.

 Aurretik zetorren

 zaldi anblaria.

 Zaldun espaingabea

 gure izenei barrez.

 Hitz hotza

 beldurrik gabe entzunaz,

 zeren esperantzan

 salbatzen dugu azken bihotza

 gauza bakoitzetik biluztua,

 gizonetik, gorrotoa

 errotzen den putzutik,

 oinaze handi guzia

 itoarazten duen gaitz zaharra

 barkamenaren uretan.

 

 LIII

 

 Gure esperantza apalean

 sari soilez iristen denean

 gauaz beheruntza jarraigoa

 liberaturik, jadanik ez dugu

 anblariaren pausorik ez nagusitasunik.

 

 Zeren kopuru handia

 hitzetan ikasia eta ordenatua

 isilean galtzen da poliki-poliki,

 orain idatzi nahi dugu

 zure izena soil-soilik.

 

 LIV

 

 Guk nahi dugu

 soil-soilik,

 itxaropen

 apalez,

 arrosaren

 betidaniko betetasun osoa,

 loretasun gorena

 betikotasunean.

 Gaueko etxeak, banan bana,

 itxitzen diren artean,

 eta iluna sartuz

 egunsentiaren

 iturrietaruntz,

 gure begiek ikasten dute

 itsuaren

 behatz oharkorretatik,

 begiratzen eta jakiten,

 konprenituaraziz

 maitasun astitsuz.

 

 Horrela ibili ditugu

 ibaiak eta mendiak,

 goiordeka lehor eta hiriak,

 eta bere gizonen amets bakoitzean

 lokartuaz,

 Haizeaz egon gara

 zelai eta basoetan,

 hosto eta iturrien zurrumurruetan,

 eta idatziaz goaz

 etzanik larru honetan,

 bihotz ezkutu eta hilezkorrean,

 poliki-poliki

 Sepharad-en izena.

 


inprimatu