inprimatu
Errepiketan
Izenburua:
Errepiketan
Sinadura:
Luis Mari Mujika
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Luis Mari

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
106-110

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Poemak

 

Iriarte, Jon

 

 -Bide ertzean datzan

 kirikino burugogorraren gorputz odoldua

 ikusiz

 atzeratzen da kelebetoa.

 

 Dirua ote daraman jakiteko

 eskuak poltsikora sartu

 eta

 (instintiboki edo)

 oinezean jarraitzen du.

 

 ***

 

 -Orbela eta putzuak hainkapean,

 tristezia eta bakardadea

 bakarrik udazkenean.

 Udazkenean bakarrik

 bakardadea eta tristezia,

 hainkapean putzuak eta orbela.

 

 ***

 

 -Etxaurreko putzuko uretan

 nabari haunat garbiki.

 Harri bat

 heldu zunan

 sakonera,

 abaildu ere

 irudi ederra.

 Ikaraka zebilen urak

 mamutzar bat egin nahiean,

 ikarak ugarituz

 putzuaren iluntasunak busti nindunan.

 Begiak jasoz ha zunan galera.

 Nun hago maitia?

 

 ***

 

 -Zu gaitz

 bihurtuko bazina

 zuhaitz,

 suz agur mina.

 


inprimatu