Altbaskisches lied [Lelo! il lelo]
1
Lelo! il Lelo;
Lelo! il Lelo;
Leloa Zarac (Var. Igarat)
Il Leloa.
2
Romaco aronac (V. armaac)
Aleguin, eta
Vizcayac daroa (V. doroa)
Cansoa (V. zansoa)
3
Octaviano
Munduco Jauna
Lecobidy
Vizcaycoa.
4
Ichasotatic (V. ychasotati)
Eta leorrez
Ymini deuscu
Molsoa.
5
Leor celayac
Bereac dira
Mendi tantayac
leusoac.
6
Lecu yronean
gagozanean (V. gagozanian)
Nor berac (V. noc bera) sendo
Dau gogoa.
7
Bildurric guichi
Arma bardinas
Oramaya zu (V. su)
Guexoa (V. guixoa).
8
Soyac (V. soya) gogorrac
Badirituis
Narru bilosta (V. biloxa)
Surboa.
9
Bost urteco
Egun gabean
Gueldi bagaric
Bochoa (V. pochoa).
10
Gureco bat
Il badaguyan
Bost amarren
Galdua (V. galdoa).
11
Aec anys ta
Gu (V. guc) guichitaya
Azquen (V. asguin) indugu
Lalboa.
12
Gueure lurrean
Ta aen errian
Biroch ain baten
Zamoa.
13
Ecin gueyago.
(Lo demás falta porque está
roto el palel) (sic).
14
Tiber lecua
Gueldico zabal
Uchin tamayo
Grandoia.
15
Falta porque está roto el pa-
pel (sic).
16
Andi arichac (V. aristac)
Guesto (V. gueisto) syndoaz
Betigo (V. betico) naiaz
Nardoa (V. narraca).
Altabizcarraco cantua
1
Oihu bat aditua izan da
Escualdunen mendien artetic,
Eta etcheco jaunac, bere athearen aitcinean chutic,
Ideki tu beharrriac, eta erran du: ĢNor da hor? Cer nahi dautet?ģ
Eta chacurra, bere nausiaren oinetan lo zaguena,
Altchatu da, eta carrasiz Altabizcarren inguruac bethe ditu.
2
Ibaņetaren lephoan harabotz bat agertcen da,
Hurbiltcen da, arrhocac ezker eta escuin jotcen dituelaric;
Hori da urrundic heldu den armada baten burruma.
Mendien capetetaric guriec erepuesta eman diote;
Bere tuten seinua adiaraci dute,
Eta etcheco jaunac bere dardac chorrochten du.
3
Heldu dira! heldu dira! cer lantzazco sasia!
Nola cer nahi colorezco banderac heyen erdian agertcen diren!
Cer simistac atheratcen diren heyen armetaric!
Cembat dira? haurra, condatzac ongi!
Bat, biga, hirur, laur, bortz, sei, zazpi, zortzi, bederatzi, hamar, hameca, hamabi,
Hamahirur, hamalaur, hamabortz, hamasei, hamazazpi, hemezortzi, hemeretzi, hogoi.
4
Hogoi eta millaca oraino
Heyen condatcea demboraren galtcea liteke.
Hurbil ditzagun gure beso zailac, errhotic athera ditzagun arroca horiec,
Botha ditzagun mendiaren petharra behera,
Heyen buruen gaineraino;
Leher ditzagun, herioaz jo ditzagun.
5
Cer nahi zuten gure mendietaric norteco gizon horiec?
Certaco jin dira gure bakiaren nahastera?
Jaungoicoac mendiac eguin dituenean nahi izan du hec gizonec ez pasatcea.
Bainan arrhocac biribilcolica erortcen dira, tropac lehertcen dituzte.
Odola churrutan badoa, haragi puscac dardaran daude.
Oh! cembat hezur carrascathuac! cer odolezco itsasoa!
6
Escapa! escapa! indar eta zaldi dituzuenac.
Escapa hadi, Carlomano errege, hire luma beltzekin eta hire capa gorriarekin;
Hire iloba maitea, Errolan zangarra, hantchet hila dago.
Bere zangarthasuna beretaco eztu izan.
Eta orai, Escualdunac, utz ditzagun arrhoca horiec,
Jauts giten fite, igor ditzagun gure dardac escapatcen direnen contra.
7
Badoadi! badoadi! non da bada lantzazco sasi hura?
Non dira heyen erdian agerri ciren cer nahi colorezco bandera hec?
Ezta gehiago simistaric atheratcen heyen arma odolez hethetaric.
Cembat dira? Haurra, condatzac ongi!
Hogoi, hemeretzi, hemezortzi, hamazazpi, hamasei, hamabortz,
hamalaur, hamahirur,
Hamabi, hameca, hamar, bederatzi, zortzi, zazpi, sei, bortz,
laur, hirur, biga, bat.
8
Bat! ezta bihiric agertcen gehiago.
Akhabo da! Etcheco jauna, joaiten ahal cira zure chacurrarekin,
Zure emaztearen eta zure haurren besarcatcera,
Zure darden garbitcera eta altchatcera zure tutekin, eta gero heyen gainean etzatera eta logitera.
Gabaz, arrhanoac joanen dira haragi pusca lehurtu horien jatera,
Eta hezur horiec oro churituco dira eternitatean.
Fragment aus einem Kriegsliede, betreffend einen Kampf zwischen den Vizcayern und Navarresen im Jahre 1322. [Mila urte ygaro ta]
Mila urte ygaro ta
Ura vere videan;
Guipuzcoarrac sartu dira
Gazteluco echean,
Nafarroquin batu dira
Beotibaren pelean
Gaboneco cantia vizcaitar guztientzatm escaldun emacume batec ateria 1819.garren urtian Abandoco elexatian
Sarreria
Vizcaitar sendo
viotz andicuac,
iņos macurtu ezdiran
leial, ta senduac!
Izan zara bai beti
garbi, ta cintzuac;
ez zaitube mempetu;
fede bagacuac.
ZORCICUA.
1
Urte guztietaco
betico Lelua,
da atera biarra
Gabon Zortzicua.
Aimbeste cantau dogu
juan dan urtetan,
ce, ez daquit cer esan
gaberdi onetan.
Pozgarria.
Arin, arin Vizcaitarrac,
guazan guztioc Belena:
An jaio da gueure jauna.
Angueruben Erregia
baita bere Guizonena.
gure catia guztioc
urratzera datorrena.
2
Oraindiņo bere nic
gueratu nai ez dot,
Cerchubait asmau baga
gaur baldin albadot.
Vizcajac emongo deust
bai materijala;
izan dalaco beti
sendo, ta leijala.
Arin, arin, etc.
3
Augusto Erromaco
Emperadoriac
nai cituban mempetu
Vizcaico gentiac;
baņa euren indarrac
ondo ezaguturic
igues eraguin eutsen
Vizcaico lurretic.
4
Alperric gura eban
Anibal andijac,
ecer ezetan euqui
Vizcaico mendijac:
Beste Gaztelu baga
gueure basuetan
coldarturic lotu zan
ta ondo benetan.
5
Bere gente arrotza
noc daique sinistu,
euscaldunac ebeela
aimbeste lotsatu?
Izanic escubete
Vizcaico gentia
bildurrez bete eben
Erroma guztia.
6
Zergatic derichazu
aimbeste neque lan
gure erri onetan
orduban artu zan?
Gordetearren sintzoro
Jesusen leguia,
gure Foru garbijac,
eta eusqueria.
7
Erroma izugarri
Fede bagacuac
nai euscuzan ecarri
Jangoico falsuac.
Ezarri buztarrija
gueure idunetan
sartuteco Vizcaija
Legue barrijetan.
8
Gure Aasaba onac
au ezaguturic,
iņos macurtu ez eben
iņori bururic.
Alcar ondo arturic
dinue, lenago
il senar ta emazte
azpiratu baņo.
9
Adanegandic ona
cinuen guc dogu
Jaungoico bat bacarra
beti ezagutu.
Ez dogu bada orain
bezteric autuco,
bera gaitic vizitza
guc dogu emongo.
10
Esan descube sarri
Igarla Santubac
bete biar dabeela
promes, ta aguindubac.
Guc icharoten dogu
Mesias justuba,
beti eguingo dogu
bere aguinduba.
11
Icharopen onegaz
Gure Gurasuac,
igaroten cituben
guzia-aldi osuac:
neque gogorren beian
baņa sendo beti
biar bazan vicitza
emon Jesus gaitic.
12
Cesar Agustoc eban
ondo ezagutu
Vizcaitarren asmua
eta eban antu,
baquia esquintia
bazter chiqui oni
beragaz izateco
adisquide beti.
13
Baquia zabaldu zan
bazter guztietan,
eta jaijo zan Jesus
laster era atan:
Belengo escapian
abereen artian.
Abenduco illaren
ogueta bostian.
14
Ce poza Vizcaitarrac
aguertu zanian
Izar argui eder au
Illumpe artian.
Ez ciran azquenengo
Belena elduten
Seinchubaren aurrian
dira auspaztuten.
15
Derichat naguala
ni orain entzuten
Vizcaitarrac orduban
cer eben esaten.
Jauna esango eben
ara emen gatoz gu
geure Jaun, ta jaubia
nai dogu ezagutu.
16
Emen gaucazuz bada
Vizcaitar leijalac
izan arren zu baga
ezer ez, ta argalac;
zure languntasunaz
goitu ditubenac
gente errutsu, azcor,
ta itzalsubenac.
17
Izan zaitez zu orain
gure aguintari,
ez dogu obeiduco
iņoz guc besteri.
Zara zu gure Jauna,
ta jaube bacarra,
ez gara macurtuco
zu gueugaz bazara.
18
Nun dogu Vizcaitarrac
orduco fedia?
Nun guere garbitasun
eta sinistia?
Orain argaldu dira
Alaco vijotzac
guizonac emeturic
dirudije motzac.
19
Lotsatu biar gueunque
gomutaz bacarric
ez daguala orain
alaco guizonic.
Viztu gure fedia
vijotzac sendotu
ta gauza guztietan
Jaincua billatu.
20
Baņa ondo bestera
da orain jazoten
Jai santu andi onec
dira igaroten.
Taberna zocuetan
jocuan sarturic,
eta duaz echera
ondo moscorturic.
21
Echian eldu eta
an bere ez baqueric,
emazte ta umiac
iguesi echetic.
Oraingo Gabonetan
auda icusten dana,
Onetara eldu da
gure itsumena.
22
Vizcaico ezaugarrija
len zan Lauburuba
orain esaten jaco
Curutze Santuba.
Izurten zan odola
au ez galtziarren
orain salduten dabe
sarri trago baten.
23
Gure vici moduba
balebe ikusico
Judegu, ta Heregiac,
cer leuque esango?
Dira, esango leuque,
Jesusen Semiac,
ala Gentiltzar gueisto
ta fede baguiac.
24
Caridadia dago
guztiz otzituric:
Ondamuba ugari
iņun ez baqueric.
Jesusen Escolia
ondo jacu aztu
bideric nasajena
nai dogu jarraitu.
25
Gure Asaba zarrac
viztu al baleitez,
semetzat ezagutu
naico ez guinduquez.
Lotsaz ez leuque naico
autu gu umetzat
ez badoguz jarraitzen
euren lengo oņatzac.
26
Ya bada Euscaldunac
esnatu gaitian,
gabizan beti zuzen
ta sendo Fedian.
Gueure vizi moduba
zuzendu bagaric
ez dogu icusico
iņoz gauza onic.
27
Alan eguin ezquero
Josec, ta Marijac,
izanic Jesusentzat
bitarteco andijac;
jarechico deuscubez
mesede ugarijac;
pozez beteco dira
Vizcaino errijac.
28
Gure Erregue onac
Ta emazte cintzuac
laztanduco ditube
Vizcaico auzuac.
Eurac izango dira
gueure Gurasuac
ta zainduco descubez
osoro Forubac.
Marquina, Xemein ta Echevarric irurac bat agur deutse eguiten constitucinoeco damiari. Zortzicua
1
Nos bait biar guenduzan
viotzac ascatu
Lengo illuntasunac
pozagas arguitu.
Catigarijo gogor
iru urtecua
Ez da seņale baga
alan istecua
2
Neure adisquide on
alcarri eutsijac
Igaro badituguz
garratz ta gacijac;
Alcarregaz igaro
daiguzan gozuac
Asi bada iminten
mai ta vasuac.
3
Ez izanic Marquiņan
voluntarijoric
Xemein ta Echevarrin
legue barricoric;
Orregaitic guztijoc
gaur umore onic
Gagoz ez dogulaco
chambelan ussaiņic.
4
Emen icusten dogu
ara, iruroc bat
Alan alcartuteric
nun ete, ta cembat?
Iruroguetaz lagun
merindadecuac
Abade, eta frayle,
Justicijacuac.
5
Banderola gorrija
darua Paiazoc
Ez dacuse urretic
lengo mutil baltzoc.
Ez da cetan gueijago
munduban escatu
Baldin berau Alferez
aguertu bajacu.
6
Lelengo Te Deuna
ostian mecia,
Soņu egoquijacaz
izan da guztia:
San Martingo Ermita
ondo entzunian
Maiatzaren ogueta
zazpi garrenian.
7
Egun alegria zan
san Martin muruban
Milla ta zortzireun
ogueta iruban.
Cucubac berac bere
aurtengo soņuban
Cerbait biarco zana
esan guraeban.
8
Chupin ta escopeta
ondo garvitubac
Guztijoc dira emen
-ondo ornidubac.
Euren trumoe latzac
gaituz gaur poztuten
Viycaytarren garaitzac
deuscuz gogoratzen.
9
Bolandera argui ta
gora beracuac
Izarren irudira
polvora asmuac,
Marquiņan eguin dira
ez da au chanchia
Guztijoc daquigula
fabrica echia.
10
Vivolin guitarra ta
flauta gozatsubac
Egozan cerchubaita
erdi garraztubac.
Aspaldijan ez dogu
izan umoreric
Ta alan egon dira
luzaro gueldiric.
11
Damaren irudijan
constitucinua
Ecarri izan dogu
zori gaistocua.
Aituten emoteco
gure pozquerija
Betico amaitzeco
gurari vicija.
12
Guztija da garbija
olganza onetan
Gauza charric ez dala
ezetan nastetan.
Alan beti biar da
servillén artijan
Nai dogulaco izan
jaunaren leguijan.
13
Jana eta edana
guztija ugari.
Baņa cembat al eban
bacochac igarri.
Ez da albo alboca
iņorchu icusi
Celan olgau biar dan
ara nun icasi.
14
Payazo guissaijua,
ez asco edanaz,
Ezpada neure ustez
berde asco janaz,
Cerchubait galdu jacun
eubarte orduco
Baņa atsseen eban
botaric mandaco.
15
Orregaitic payazoc
gure damiari
Bota eutsan versua
chito arrigarri.
Ah! cital galducua
euc dona aguiri
Celacua al azan
erdi sorguiņori.
16
Leen igaruac nequez,
orain cantetia,
Orduban garratz zana
orain olguetia.
Sarri eguin guenduban
baruba nai ta ez
Jan ecin guendubala
sabeleco miņez.
17
Baita ibilli gara
bein barriz iguesi
Armaric ez gueuncanoc
mendi eta sassi.
Batian batera ta
bestian bestera,
Nos bait gazapotuta
celan oi zan era.
18
Etorten ciranian
peseta bicuac,
Baita volante eta
voluntarijuac,
Gure camisachubac
jantziric soņian
Gu otzac igaroten
mendijen gaņian.
19
Aurten liņo acija
biar da ugari
Bota erruqui baga
guijaurric lurrari,
Bai ta goruba bere
eraguin azarri
Ezpada biar dogu
laster barregarri.
20
Oquela samurra ta
ardaua ugari
Ez oi ciran lapurrac
gabian egarri.
Asmau ala guztija
peseta bagaric
Ollo eta capoiac
artzeia dugaric.
21
Chapalangarra bere
mutilchu samurra
Astuac mutiltzeco
ez chito macurra.
Bein eldu bazan bere
dogu ezaguna.
Trisquilladoria zan
bere Aita jauna.
22
Iriarte, Soroa,
bijac ce mutillac!
Esanic dirianoc
guiņala servillac;
Odonel Irugarren
guizonchu biguna
Ondo chupau euscuben
mamin eta una.
23
Castaņon comandante
Neronen lagunac
Eracutsi euscuzan
larrijac egunac.
Preso eruan euscun
gueure Marques jauna
Bai ta vicarijua
doctore entzuna.
24
Torrijos generalac
bere seņalia
Preso eruatia
neure Alcatia
Artzaņac salatziaz
issilchuric bera
Aguertu izan euscun
celan euscun gura.
25
Cartucho cartuchera
erropa barrijac
Emen artzeen cituben
mutilchu zurijac.
Cembat onaco gauza
issil ta aguiri?
Baltzac etozanian
emon iguesari.
26
Amaica bidar entzun
guenduban tragala
Zalaco gure errija
ciņuen servilla.
Cembat bidar cemaijac
erre ta iltia?
Edo bai euren bando
armac artutia.
27
Baņa alper alperric
cemaijac guztijac
Bardin euren peseta
sarri esquinijac.
Gurasuen leguia
ez dan batec saldu
Lenago zar ta gazte
vicitzia galdu.
28
Nun ete dira orain
comandante jaunac
Guztijoc eguiteco
pocic escu munac.
Damuz ecin guinaindez
curen billa asi
Beti dabiltzalaco
servillen iguesi.
29
Sabelac estututa,
espanac sicuric,
Dabiltz layronac orain
buruz beraturic.
Poltsaac urritu eta
ez adisquideric,
Iņoc artu nai ezta
ezetan lotsaric.
30
Chapalangarrac dauca
orain fortunia
Astacuac mutiltzen
ciatz jaquitia.
Pastoriac ardijac
ez ditu faltaco,
Baltzac badira bere,
uda gueneco.
31
Damachu apainduba
beste cortejuac
Provechu on eguinic
lengo urtecuac,
Baru eguin daijela
pazcua ostian
Asqueneco costia
laster jo artian.
32
Zuc bere biardozu
atseguin sarija
Izan zarialaco
eurac iminija.
Cer emongo al jatsun
bazcari ostian
Erabaguiten dogu
guztien artian.
33
Ondo beguiratuta
ara sentencija
Ao batezcua da
au arrigarrija!
Tatarras erabilli
azquenian erre
Guztijoc eguiteco
algara ta barre.
34
Onen ostian dogu
gaur limonadia
Beguira izan ez dedin
belaunicaria.
Otzac eraguin leijo,
asco sentitzaca,
Atsuac euquiteco
barrez issiltzaca.
35
Otz ascoren ondoren
ardao garbija
Brinduac botateco
chito egoquija.
Bacochac artuten dan
escura basua
Ao batez esateco
urrengo versua.
36
Vici bedi Fernando
bai ta Amalia
Aņenac eruan dan
liberal damia.
Vici bedi Eguia
Fernando Zabala
Diputaciņo barri
prestu eta ala.
37
Orduban dirianoc
escubac emonic
Agur eguin guenduban
gueldi ta zutunic.
Adisquide leijalac
orain bijar arte
Beti biarco dogu
lagun eta maite.
Constitucinoeco damiaren asmuac zortzicuan
1
Alperric dau sagarrac
colore gorrija
Ustelduric badauca
barruco acija.
Laster aguertuco da
bere malicija.
Adi bada euscaldunac
ta argui beguija.
2
Engaņubac ez oi dau
plazu ain luceric,
Ascozaz guichiago
iņos asquen onic;
Alan jazoten jacu
gure egunetan,
Esango dodan leguez
zortzico onetan.
3
Politica izena
daben damachuba
Cadiztic aguertuzan
chito apainduba.
Berba labanac eta
barrez arpeguija,
Barruba euqui arren
ez chito garbija.
4
Liburubat escuban
urrez estalduba
Liberalchu zaldunen
dau erregaluba
Libertade barribat
bardintasunagaz,
Nor gozatuco ez da
liburu onegaz?
5
Francijan igartu zan
arbola ederrac
Eraguin bai eutsezan
ascori negarrac.
Ara bada vizturic
Espaņa barruban
Liberaleen vitartez
liburu dontsuban.
6
Erregue bera bere
guztijen mendian,
Eracutsiten jacu
gaur bere leguian.
Guztijoc aguintari,
guztijoc nagusi,
Baņa alan ete dan,
beguira icusi.
7
Esquintsari ederrac
espaņol maitiac
Eguin deuscuz ugari
damachu gaztiac,
Baņa liberalentzat
dituz ondasunac,
Libertade aguintza
nagusitasunac.
8
Eurac dira bacarric
Espaņan juezac
Alperric bai icusi
gentien nai ezac.
Tragau biarco dala
euren aguinduba
Dogu layron arruen
lelo ta soņuba.
9
Abade guichi eta
euren guisacuac
Arrozturic betico
leengo leguecuac.
Doctrinachu eureenac
nai ez ditubenac
Izan arren Volterren
ta nai Rusorrenac.
10
Agur beti betico
monja ta frayliac
Malcuac bota arren
gente ta pobriac.
Misinoe barrijac
bere leguietan,
Ifini izan ditu
erri andijetan.
11
Quinta ta milicijac
lantzian ta sarri.
Ez deuscu euscaldunoi
lan charra ezarri.
Agur gure forubac
agur noblecia.
Coldarturic balego
emengo gentia.
12
Pechu escabidiac
egunero leguez
Iņoren izerdijaz
aspertu eziņez,
Pantete ta registro
cembat beste asmo?
Ez eutsan Barrabasi
goguac emongo.
13
Orra libertadia
dirubac quenduric,
Ez guenduban izango
lapurren bildurric.
Damachu apaindubac
eucan bai trampia!
Ez da guichi jaquina
enemigadia.
14
Baņa damachu arro
ta bere layronac
Napoleontar malmutz
ondo ezagunac,
Leenago ler eguingo
dozube guztijoc
Guri ezarri baņo
zuben bustarrijoc.
15
Euscaldun garbi sendo
prestu ta nobliac
Gorde gura ditubez
Asabeen leguiac.
Mutillac orretaco
armetara dira.
Zarrac bere nai leuque
gaztiac balira.
16
Jangoicuac nai eta
aguintari onac
Euscaldunac ditube
chitoco entzunac.
Eguia zarra dogu
guztijeen buruba.
Quesada urrengua
guztiz jaquintsuba.
17
D. Fernando Zabala
brigadier jaunac
Irabaciric daucaz
gure esquer onac.
Gorostidi laguna
chitoco firmia,
Francho guztiz sendua
baita Barrutia.
18
Catalan ta Naparrac
baita Arabarrac
Ditugu zorijonez
beti gueure tarrac.
Beste provincijetan
gure bando asco,
Egunic egunera
dozuz icusico.
19
Alperric Guipuzcuan
peseta bicuac,
Bilbon barriz volante
voluntarijuac,
Camisa utsian duaz
iguesi gaisuac,
Urten arren echeti
chitoco majuac.
20
Armaac lepotic bota
ortozic iguesi,
Ez cenduzan lenguan
Muguijan icusi?
Mutill urten barrijac
baditubez goitzen,
Cer da icustecua
badira oituten?
21
Ay liberal tristiac!
eguin dau zubenac,
Laster dozuz icusi
betico asquenac.
Layronac lutuz dagoz,
damia gueisoric,
Ez dago osatzeco
iņun medicuric.
22
Prestau eguizu laster
bere enterruba
Eguin bere daijala
gaur testamentuba.
Zuzen zuzen juatzu
zubei herencija,
Guzur embusterijeen
poltsa ugarija.
23
Baņa beragaz naste
lurpetu biozu
Ta au benetan dana
sinistu eguizu.
Guc eguingo deutsuguz
onrra alegriac,
Ijui eta chalo
pozezco barriac.
24
Agur bada betico
liberal arruac,
Agur lairon ta dama
agonijacuac.
Cadiztic urten eta
viurtu bertara,
Zuben azur usteloc
an obitutera.
Ama doncelliari zortzicua
1
Oraindic vici zala
munduban Marija,
Ceruben erreguiņa
eguijaz garbija,
Espaņan artu eban
bere jartoquija
Jesusen ama zanac
oh, cer mirarija!
2
Pillar baten ganian,
erri jaquinian,
Edertasunen ama
aguertu zanian,
Ainguerubac beguira
dacustaz zurturic,
Cerubac eurac bere
guztiz arrituric.
3
Espaņa doatsuba
ceren jaube zara?
Beguira nai dabenac
edocein aldera.
Ez entzun ta ez icusi
iņos da oraindic.
Ez dau gura aldendu
Marijac zugandic.
4
Aguindu izan deutsu
bere amparuba,
Zaitubalaco dino
erri maitatuba.
Oh, Israel ederra!
benetan garbija
Zuretzat izan dozu
bay templu bicija.
5
Espaņolen viotzac
pozez zoraturic
Doncella ta amari
dagoz esquiniric.
Bere amparupian
ez dauqué bildurric,
Guztijac dira sendo
iņor ez coldarric.
6
Espaņolen icenic
ez jaque emoten
Bandera oquerretan
diranei sartuten.
Oneec igues eguiņic
amaren mendetic,
Quendu bitez betico
beguijen aurretic.
7
Luciferrec bai deutsu
guri embidija
Icusiric patrona
Espaņan Marija,
Bere discipulubac
dauque egarrija,
Ecin dabe iruntsi
gure poz vicija.
8
Luciferrec nai eban
Espaņa beretu
Patroe ta nagusi
betico gelditu,
Orretaraco bada
bere esquinijac
Eguin deuscubez sarri
liberal barrijac.
9
Uste ebeen guztijac
tontuac billatu,
Azpijan artu eta
betico sacatu,
Eleissa eta campo
guztijan aguindu.
Ez ebeen orregaitic
ain guichi escatu.
10
Arrotasunac ez dau
iņun neurriric,
Ez da aguindu naijac
ezetan mugaric;
Agaitic liberalac
guztija guraric
Dacuzcuz gaur iguesi
Espaņa ichiric.
11
Alperric liberalac
Lucifer nagusi
Laster dira chambelan
barriro icusi.
Noraco ete diran
itaunen alcarri
Dabiltz aspaldichuban
jaquen lez igarri.
12
Luciferrec bai dituz
lecubac zabalac
Villatu ez daijezan
Espaņol servillac.
Bildur nas ete diran
beragaz sartuco
Zulo izugarrijan
secula betico.
13
Espaņolen viotzac
izanic nobliac
Ez deutsez iņos opa
alaco caltiac.
Arerijuei bere
daquije parcatzen,
Eurac gaitic amari
ondo erregutzen.
14
Orregaitic biar dau
Espaņac garbitu
Ataraco juezac
erreinubac ditu.
Euren escuban dago
zuzen justicija
Guc bata bestiari
parcatu guztija.
15
Juez jaunac daquije
traydore palsuac
Eraso ditubela
ascoren malcuac,
Aleguiņez dabela
erregue zematu
Eleissaco fedia
gu ganic aldendu.
16
Euren jaquiturijac
ez dau ez estali
Celan liberalchubac
jacuzan ibilli.
Gauzaric santubenei
burla eguitia
Izan dala ascoren
oraingo modia.
17
Garizuma santuban
dantza zoruetan,
Ez dira pazcuetan
eldu compesetan.
Guisa onetan dua
emparau guztija,
Gueijago esateco
biar da astija.
18
Lagun zaquiguz beti
virgina Marija
Esquer emoten dozu
Espaņa juztija. (sic)
Zu ganic artu dogu
orain victorija
Gura deutsugu emon
aldogun glorija.
19
Baņa oraindic bere
gatortzuz gu esque
Catigu dogulaco
Fernando erregue.
Gure viotzac dabe
chito bera maite,
Beragaz bada arren
erruquitu zaite.
20
Len bere an egon zan
cautibo francijan,
Baņa zure mesedez
ondo etorri zan.
Espata ta coroia
egun garratzetan
Ichi izan eutsuzan
zeure escubetan.
21
Alan gorde ceuntzazan
etorri artian
Atochaco Eleissa
ondo entzunian.
Biurreran esquini
eutsun erreinuba,
Zaucazalaco beti
amatzat artuba.
22
Alperric liberalac
guzurrac ugari
Bere contra ditube
Espaņan ezarri;
Gure amodijua
otzitu guraric
Ibili jacuzana
ez dago dudaric.
23
Josefa Amalia
bere Esposia
Erreguiņa garbi ta
virtuten loria.
Nai baguez gueisoturic
catigarijuan
Dago gau ta egunaz
Malco erijuan.
24
Espaņan icusiric
gaur escandalubac,
Emoten ditubenac
liberal galdubac
Viotz humildubagaz
deutsu escatuten,
Iņoc eguija dana
ez dau ucatuten.
25
Gure amodijua
ain dauque vicija,
Senar eta emazte
euren egarrija.
Gugaz vici guria
amaren mendian
Zauritzen ditubana
bijen viotzian.
26
Escubide guztien
jaubia izanic,
Eguizu bada ama
negarrac entzunic,
Alcartu gaitezala
Erregue Jaunacaz,
Ta vici zure naijan
viotz garbijacaz.
Chanson erotique, [Guacin, lagun, guacin biyoc]
1
Guacin, lagun, guacin biyoc,
guacin Attissanerat.
Usso churi bat yalguiten da
Attisaneco plaįarat.
Ussogno hura nahi nuque
bildu sarietarat.
2
Hegalac ditu arinac, eta
beguy ere ernea,
eta bera, heyequila,
izpiritus bethea.
Beldur niquec ez den erretch
harren atzemaitea.
3
Attisaneco plaįan baduc
ihistari abilic.
Bat edo biya yarreīqui ciascoc
usso harri ondotic,
bainan ecin idoqui ciotac
batere lumaric.
4
Chaflacha beįain arina baninx
yoaiteco airean,
ussogno hura harrapa niro
airean edo lurrean,
edo bertcela sar nindaque
harren ussoteguian.
5
Maihatzean įoin den eder
yulufraya churia!
ceimbat aldiz erran ceraundan
ussogno harrec egina
gabaz ungui cerratzen cela
harren ussoteguia.
Chanson bachique, [Oī cer egyin othe įaut niri]
1
Oī cer eguin othe įaut niri,
bidian ibilcen ahomtci; (sic)
ez dut paussuric eguiten,
non ez nicen erortcen.
Triste du hainitz bihotza,
indaįue arno hutza.
2
Ene arreba Juana
badantįut arreba yauna,
ni hilcen nicenean,
ez eguin nigarrican,
ez ekhar dolurican,
emaįu flascua burdian,
edateco piyaya hantan (sic).
3
Libera me cantatutan
ez busti hissopa urian,
arnuan busti įaįu
* segur da nahico dudala
hilcean bician béįala.
* hilic ungui trempa įaįu.
Chanson bachique, [Aztezquenean yoanen guira]
1
Aztezquenean yoanen guira
otzoaren ihicirat,
otzoa ez bada, acheria
harturic yinen guira.
2
Acheria balin baduc,
behar dugu larrutu.
Larruyen ere balio du, eta
dugun errepicatu.
3
Cembat lagun hambat hordi,
hambat acheri dugu.
Beīrac ezcurat hartu eta
othoī conda guitzatįu.
Lamentation d'un vieillard, [Gaste nincenean]
Gaste nincenean
hogoi urthetan, ardura nindabilan
nescatiletan,
eta orai aldis ostatuetan,
diru guti molsan.
Behar orduetan
eman neįaįu
dirutan edo indarretan.
La recontre du creáncier et du débiteur, [Agur, Alciroīn, guiįon galanta]
Agur, Alciroīn, guiįon galanta,
bici cireya oraiņo!
ĢBai, eta ere bici gogo,
harcecoac bildu arteraiņoģ.
Ala yincoa, emagu couraye,
ez įaude hilic oraiņo.
Le rossignol, [Tchori erresiņoula]
1
Tchori erresiņoula
Udan da khantari;
Ceren ordian beitu
Campouan janhari;
Neguian ezt'agheri,
Balinban ezta eri:
Udan jin baledi,
Kounsola nainte ni.
2
Tchori erresiņoula
Ororen gehien;
Bestec beno hobequi
Harc beitu kantatcen:
Harec du inganatcen,
Mundia bai troumpatcen;
Ber'eztut ikhousten,
Bai botįa entzuten.
3
Botz aren entįun nahiz,
Erraturic nago,
Ni ari uillant, eta
Oura urrunago.
Jarraiqui ninkirio
Bicia gal artino;
Aspaldi andian,
Desir hori nian.
4
Tchoria goņen eiger
Khantuz oihenian:
Nihaurec entįun diįut
Igaran gaiyan.
Eia gouacen, maitia,
Bibiac ikhoustera;
Enguten baduįu
Charmaturen įutu.
5
Amac utzi nindizun
Bedats azkenian,
Gherosti nabilazu
Hegalez airian.
Gaiak aurthiki nindizun
Sassiņo batetara;
Han zuzun tchedera,
Oi, ene malhurra!
6
Bortiac churi dira
Elhur dienian,
Sassiac ere ulhun
Osto dienian:
Ala ni malerusa!
Ceren han sarthu nintįan?
Jouan banintz aitcina
Escapatcen nintįan.
7
Tchoria įaud'ichilic,
Ez eguin nigarric;
Cer profeitu dukeįu
Hol'afligituric?
Nic eramanen įutut,
Tchedera lachaturic,
Ohico bortutic,
Ororen gaņetic.
Entretien d'amour, [Urac harria higatzen]
1
Urac harria higatzen
Urriac silarra du doratzen
Ni maitearen ganat joaiten
Neure penac ari erraiten
Certarainocoan dudan sofritzen,
Guero harec baina consolatzen.
2
Ene maitia, orai nic
Nahi nuque jakin zure ganic
Zeren zerabiltzan orrela tristaturic?
Zure so estiac oro galduric,
Ala baduzun beldurgunderic,
Maitatzen dudan zutaz bertceric?
3
Balin banago tristeric,
Eznagozu arrazoin gaberic
Lurrian zartu nauzu biciric!
Beraz zerc eguinen deraut placeric,
Galduz gueroztican bistatic.
Maite bat zoinac ez baitu pareric.
4
Arrosac eder ostua,
Lurraren barnian du errua,
Usaina gocho izana gatic,
Mudatzen da gaichoa:
Yendiac zer nahi errana gatic
Nic zuretzat dudan amodioa .
Bertso berriac aurten jarriak proba baten gaņian chit berregarriac
1
Cantatu gura ditut sembat berso berri
Aditsen emateco probalariari
Dirua jocatu da publicuan garbi
Baita depositatu Presidentiari.
2
Muniquetaco landan probau da jocatu
Ogueta amarna ducat eben presentatu
Don Juan de Zugadi euren Tesoreru
Yrabasten dabenac arseco seguru.
3
Sembat proba ta joco dirades jocatu
Yņoc onelangoric estu esagutu
Yrebasten dan gausa edoceņec artu
Galdu dabenac guero atcera escatu.
4
Personac claro biarleuque jocatu
Es cembatec becela achaquia artu
Gentiac euqui eban aimbat erreparu
Argaitic esan eben hac irabasidu.
5
Jose de Undagoitia Ybarruricua
Postura eguiņarren damutu bagacua
Genero gustietan creditu onecua
Probabat eguin eban Yrabastecua.
6
Beascoechea asizan aurrena eguiten
Undagoitia guero arena estaltsen
Guizon asco ciraden probaori icusten
Publico dan gausabat nor dun ucatsen [sic]
7
Placiac eman eban onradamentian
Postura guelditseco Undagoitiagan
Beascoecheac guero damu artu eban
Zugadi jaunen contra disputia eman.
8
Sentencia galduric guero pensatu dau
Undagoitia gana demanda giraudau
Guernican justiciac orduan asmaudau
Jocua nulo dala ŋau noc icusi dau?
9
Legueren batsuc diras berriac etorri
Mejorac emoteco galdudabenari
Nungo Juezac leique ametidu ori
Bestela preguntatu Abogaduari.
10
Errico Justiciac licencia emanic
Posturia austeco ezdago iņon Juezic
Gobernadore Jaunac leique au bacarric
Da ez Guernicaco Juezac leguia ausibarie.
11
Juzgatuteco gausa berriz autortuten
Beste onelaco bat seņec du icusten
Diru irabatsia atcera ematen
Nor abiatuco da gauzori eguiten.
12
Galdu ebenac nora egozan beguira
Acabatu zanian probaren gira
Pasatu eta guero eman arpeqguira
Aditsen emangodet Vizcayric erdira.
13
Guizona izan bacina buru onecua
Etsendun escatuco postura galdua
Ascoc artu biardau ceure egempluba
Baņa ori izanda traicios artua.
14
Guraneuque guizonac jocuan jocatu
Galduaren dirua atcera jiratu
Beascoechea orrela nun icasidozu
Honoriac galseco bera asco desu.
15
Don Juan de Zugadi Alcatesat artu
Bere obedencian guenduan jocatu
Parte bioc orduban guinien contentu
Baita gueure diruac berari largatu.
16
Jose de Beascoechea Ybarruricua
Jose de Undagoitien contra jocatua
Gente ascoren vistan pruebia galdua
Atcera escatcendau derecho baguia.
17
Yrabasi badosu gustia oso quendu
Norberen gausa iņoc estu gara galdu
Bestela Juesari sasu preguntatu
Papelac artu eta Borgosera sartu.
18
Probetan aimbat diru dirades jocatu
Alteracio bague galdua pagatu
Yņoc ser esanican esin leique artu
Eguin esquetisco proba acabatu.
19
Sarri eguiten diras errietan probac
Parte biac jarriric defensore onac
Gaņera Alcateta presente daosanac
Mejorac jasoteco gueiago direnac.
20
Batetic iru eta bestetican Zaspi
Testiganza ematen ciradela asi
Trampiaquin esinley asco irabasi.
Galdu nai estabena espeiteque asi.
21
Jose de Beascoechea presente euqui
Galduaren dirua es izan erruqui
Publico san postura bertan erabagui
Diruac emateco Undagoitiari.
22
Gentiac jocatcendu aimbeste partidu
Basuec irabasita bestiac galdu
Oin artian onela diras gobernatu
Ez galdutacorican iņori escatu.
23
Jose de Beascoechea zu sera probari
Ciur irabacitsat etecinan asi
Orrembeste meritu estosu mereci
Yndar gueiago daucanas ezaiteque asi.
24
Sembat diru aldezu atcera escatsen
Yrabatsi esquero Zaiatu cobratsen
Ycusi etedozu sorrembat parcatsen
Eguindan probarequin etsara portatsen.
25
Jose de Beascoechea au da despedida
Se trampa eguin dozun orain aguirida
Leguietan tramposuac gueiago badira
Urrengo probabaten aguertuco dira.
San Ignacio Loiolacoari gozuac
Deiez dago Ondarrua
Auaz, eta gogotic
San Ignacio Cerutic
Iguzu zeure escuba.
1
Loiolati zuc dozu
Aitaren Jatorrija,
Amaren Idalguija
Ondarruan daucazu:
Alan Quiputz, ta Vizcaijac
Zauqueez erdibituric:
San Ignacio Cerutic
Iguzu zeure escuba.
2
Licuaco Jaureguija
Dago zaartuta emen
Ta cein ezaguna len;
Orain baņa jausija.
Ai! imini-albaguengui
Loiola bat eguinic:
San Ignacio Cerutic
Iguzu zure escuba.
3
Aguertu nai badozu
Dozun escu andija,
Zure Asaben errija
Doez bete biar dozu.
Au gagoz escatuten
Verbia zolituric.
San Ignacio Cerutic
Iguzu zeure escuba.
4
Ez andi, ez chiquiric
Arquitu da munduban
Euren biar orduban
Lagundu ez dozunic:
Ichico-ete dozu bada
Zeure Errija bacarric?
San Ignacio Cerutic
Iguzu zeure escuba.
5
Gueure biar estubac
Gacaz gu gaur Zugana
Baaquizu ondo dana
Billeetia Santubac.
Guc esquetan doguna.
Emoiguzu bertatic.
San Ignacio Cerutic
Iguzu zeure escuba.
6
Asco da len munduban
Zuc eguin cendubana
Gatoz bada Zugana
Zagozala Ceruban
Etziņan orra juan
Egoteco alperric.
San Ignacio Cerutic
Iguzu zeure escuba.
7
Len ta guero bat zara
Onguiņa zu bai beti,
Ez uca arren guri
Amarena bazara,
Iņoc bere ez dauca.
Guc beste escuvideric.
San Ignacio Cerutic
Iguzu ceure escuba.
8
Liorrez, ta Ichasoz
Ceimbat on eguin dozu?
Cerbait ichi badozu
Izan da gure alperrez.
Gura dozun guztia
Daucazu zuc eguiņic;
San Ignacio Cerutic
Iguzu zeure escuba.
9
Icusico-ez guenduban
Francesen Esetsian
Garaubat gueure errijan
Euqui baguendu orduban
Zuc leguez Pamplonan
Coldartuten ez danic.
San Ignacio Cerutic
Iguzu zeure escuba.
10
Erri dana erreric,
Len leguez zure echia
Jausi baga Onria,
Subac bota bagaric;
Ezda ez mirari au
Euquiteco azturic.
San Ignacio Cerutic
Iguzu zeure escuba.
11
Cembiltzala Ichasuan
Jagui jatzun Trujuba
Ceruraņo Olatuba
Ta zu bisuts barruban
Baņa-echatzun icusi
Icararen apurric.
San Ignacio Cerutic
Iguzu zeure escuba.
12
Zu artu etzenduzan
Oncija ondaturic
Ta Gentia itoric
Beinguan gueratu zan;
Baņa zugaz juazanac
Iza ezeben calteric.
San Ignacio Cerutic
Iguzu zeure escuba.
13
Bein baņo sarrijago
Arquituten gara gu
Ichasuan larri-estu.
Noc lagundu eztago,
Ai gomutau baguiņa
Zugaz ordu atatic.
San Ignacio Cerutic
Iguzu zeure escuba.
14
Ez guenquian guc ez len
Ciniana gueuria
Zure Amaren Echia
Gueuncala bertan emen
Ez gara ez vicico
Au eruncian azturic.
San Ignacio Cerutic
Iguzu zeure escuba.
15
Izanic zu beti
Ain anima zalia
Ondarruaco Gentia
Quendu ez eizu gogoti.
Egon gaitian guero
Ceruban alcarturic.
San Ignacio Cerutic
Iguzu zeure escuba.
Ay niri cer eguin ote zat!
1
Ay niri cer eguin ote zat!
oņas ibiltsen astu sat
buruba jaso ezin det
lurrera idoro ecin det
triste du viotsa gustis
edan desadan ea verriz.
2
Ay au erari gozua
Serutic getchitacua
au emen icusiric
nago ni choraturic
viotsa daucat tristeric
edan desadan ea berriz.
3
Ardo picaro gaistoa
ic galdu didac buruba
edandet chit gogotic
ardo cendo onetatic
jaquin vanuben lenago
edango nuben guejago.
4
Noe guizon adituba
cerorren pensamentuba
izanzan chit andija
paratsia mastija
zu cera ardoren autore
o zorijoneco Noe.
5
Erra zayogun Jaunari
demala indar cepari
libradesala arritic
aise legor gorritic
esca sayogun verari
demala ardo ona eta ugari.
6
Medicu Barbero gustijac
erremedijo andijac
dituste vestientsat
baņa beti eurentsat
erremedijoric onena
ardoric aldanic zarrena.
Etche arratoya eta soro arratoya
Soro arratoi batez
Eche arratoya
Icusi zuen lodi,
Guicen, eta joya.
Adisquidea dio,
Bertatic esaten,
Zure mardultasunac
Guztiz nau arritcen;
Nombait ongui onada
Daucazun biciya,
Eguia esateco,
Dizut embidiya,
Nere bici modua
Jaquin nai badezu,
Erantzuten dio are,
Zurea esazu.
Ni, dio Sorocoac,
Zelaiz zelai nabill,
Ale bat edo beste
Ote dezadan bill.
Ascotan biurtcen naiz
Zulora lerturic,
Alecho bat bacarra
Bildu gabetaric.
Orduan jaten ditut
Belarren sustrayac,
Eta izaten ditut
Sabel errabiyac;
Nere bici modua
Orra adisquidea,
Orain jaquin beardet
Nic ere zurea.
Arrazoya daucazu,
Dio eranzuten
Eta asitcen zayo
Onela esaten.
Zure bisaietzetan
Det ongui icusi
Asi eta betean
Ez cerala bici;
Arguia aguirida
Batetic bestera,
Negu onetan zoaz
Goseac iltcera.
Eroen contua da
Nequez bicitcea;
Onela ari dala
Sabela -betetcen,
Caturen miauac
Dirade aditcen.
Aditu becin laster,
Eta salto biau,
Echeco arratoya
Sartcen da cabian.
Ura icusi eta,
Guero sorocoa
Lasterca ondotica
Argana dijoa.
Nai baņo nequezago
Sartuzan chulotic,
Ceren sabela ceucan
Lucaincaz beteric.
Icusten du laguna
Icaraz betea
Neque andiarequin
Artcen asnasea.
Cerda, esaten dio,
Cerda beldur ori?
Cer guertatcen zaic mutill?
Esan zadac niri.
Asnas eciņ arturic,
Dio eranzuten
Catuaren miauac
Ez dituc aditcen?
Badituc lau echean,
Lauac eiztariyac,
Oiec jancizquidatec
Nere bost anayac.
Beguira zuc nola nic
Daucadan buztana,
Erdiya larrutua,
Beste erdiya jana.
Doi doya egun batez
Nian igues eguiņ,
Contentu guelditu nac
Onen besterequin.
Gueroztic galtcen diat
Osoro burua,
Aditcen dedanean
Catuen miaua.
Au enzun zuenean,
Dio sorocoac,
Zurrena neque gabe
Tripa betetcea.
Sinistatu nazazu,
Nic, adisquidea,
Oraindica ez daquit
Cer dan necatcea.
Bizquitartean nago
Beti uguituric,
Jan baņo jan naiago,
Eta ecin janic.
Atoz icusdezazun
Nola nic echea
Goitic bera daucadan
Janariz betea.
An daucatzit cincillic
Gazta Flandescoac
Odolquiac, lucaincac,
Eta chorizoac.
Bacarric nago, eta
Nai neque laguna,
Igarotceco pocez
Jostatcen eguna.
Ozta soro arratoyac
Zuen au aditu
Berealache cion
Atcetic jarraitu.
Echera cirenean
Elcarren ondotic,
Sartu ciran despensan
Catuen chulotic.
Sorocoac ozta du
Goratcen burua
Uste du icusitcen
Duela cerua.
Cer da au! dio ojuca,
Au bai dala mauca!
Onelaco fortuna
Munduan norc dauca?
Pocez eroturica,
Trast, salto batean,
Igo, eta jartcen da
Lucainquen gaņean.
Jan, eta jan ari da,
Ecin uguturic,
Ez du iņorc icusi
Alaco jaleric.
Maiz badira icara
Gaur bezalacoac,
Oa mutill naibadec
Deabru echera,
Naiago diat nic joan
Sustrayac jatera.
Gabaz irtenic joan zan,
Esanaz bidean,
Peligrotica libre
Arquitu zanean;
Obediat nic ascoz
Pobreza paquean
Ez aberastasuna
Icaren artean.
Eguzqui zoragarri
1
Eguzqui zoragarri
diamante fina
maiatzeco larrosa
edo clabelina
besteren alabari
orrelaco mina
aitaren acioa
esta ongui eguina
eguizu cere partetic
arren aleguina.
2
Aitaren licencia
logratzen espada
iqual juangonaiz
Ameriqetara
bitartean su ongui
nai zinduzqee para
urteac dituzuneco
etorri onera
orduan fuerzas ere
ezconduco guera.
Esta diamanteric
1
Esta diamanteric
ez urre gorriric
alegrancia baņo
munduan oberic
ezin egon nezaqe
zurequin isilic
puscabat danzatu ta
cantatu bagueric.
2
Begui ederra dezu
gucis aleguere
ezin egon nezaqe
ceu ecusi gabe
viotza det barrean
baita anima ere
bici ceran artea
zuretaco dade.
3
Ceure amoriozco
begui ederroquin
beguiratu eidazu
gogo onarequin
ezin astu nezaqe
beinere zureqin
zu portazen bacera
onela nereqin.
4
Zure gorpuz ederrac
enamoraturic
nago melancoliac
alperric galduric
estet ecusi ynun
zu becelacoric
argatican naucazu
ala ichuturic.
5
Jardin eder batean
daden lora ederrac
ala irurizenzait
ceure begui beltzac.
escu ederra dezu
igual biatzac
esdago zulacoric
munduan nerezat.
6
Gorputzeco tallean
ezdezu quejaric
ez arpeguian ere
batere mancharic
pauso polita dezu
ezdaqit besteric
esdizut nic billatzen
batere tacharic.
7
Jauci eguiten cera
gucisco ederqi
nere beguia ezda
aldazen zugandi
ezin munduonetan
bizi nezaque ni
escoa emon gabe
bert edo urruti.
8
Zure amagandican
jaio ziņanean
ederra jaio cinan
bai zorionean
munduco prenda eder
gucien artean
ezin billa lesaqe
zure presencian.
9
Orra amaica berso
nic tintaz paratu
enamoratu bati
cer zaion gertatu
alaco andre ederra
zuen escojitu
baldin bere gustuac
cumplitu balitu.
Iru damacho Donostiaco
1
Iru damacho Donostiaco
Errenterian dendari
iosten ere badaqite baņo
ardua edaten obegi.
Estribillo:
Ta crisquitin crosqetin
larrosa clabelin
ardua edaten obeqi.
2
Iru damacho Donostiaco
irurac gona gorriac
sartzen dirade tabernan eta
irtetzen dira ordiac, etc.
3
Donostiaco nescachachuac
calera nai dutenian
ama estago piperric eta
banua salto batean, etc.
4
Iru damacho Donostiacoc
eguin oidute apostu
norc ardo gueiago eran eta
cein guchiago moscortu, etc.
5
Donostiaco iru nescachac
zaraguiaren onduan
echera bear dutenic
esdaducate gogoan, etc.
6
Donostiarrac ecarri dute
Guetariatic agerra
campantorrian paratu dute
aita santua dutela, etc.
7
Donostiaco cale nausico
erdi erdico echean
nescacha batec moscorra ceucan
camisa utz utzean, etc.
8
Donostiaco molle gaņean
egun sentisentian
lastan ederbat eman ciraten
bular biaren erdian.
Estribillo:
Da gitarra cajolin
atabal dambolin
docella maja zureqin.
Guizon bat ardobague
1
Guizon bat ardobague
dago erdi illa
barbar dabiltza tripac
ardoaren villa
baņo edan ezquero
ardo ona ta ongui
guizonic cascarrenac
balioditu vi.
2
Londresen ta Parisen
Erroman ta Goan
arduaren usaia
daucate gogoan
arduac quenzen digu
viozeco miņa
berriz erateco
emandit sotiņa