Eguzkia
Baez, Josu
Naņarri atzetik,
harro eta jaun,
dotore,
apain,
indartsu,
egunsenti zoragarri.
Egun bat gehiago,
zure egun bat,
beti bezala,
iraunkor,
nagusi,
zure hesparrua argitzen.
Zeru oskarbi,
eguzki nagusi,
hodeiak,
etsaiak izanarren,
tentte eta sendo.
Eguzki eta ifar haize,
osasun emale,
gizaki sendotasun,
lur aberats,
jaki gozo.
Eguzki eta laino,
tartean txinpartak,
luzatuaz,
agertuaz,
barrutiaren nagusia.
Lehio zirriztutatik,
gizonari egunon.
Begi erdi ertsiak,
norbait ba al da?
zure agurra.
Egunon jainko eguzki,
egunon,
abere,
ume,
denon ezaugarri.
Egunon jaun eguzki,
egunon,
han,
hemen,
non ez ageri?
Egunon,
erakusle,
egunargi eta
ilunaren,
nabarmentzaile.
Egunon,
epaikari,
egun eta ilun arteko,
borroka eta auziaren,
erabakitzaile.
Naņarri haitzak
neretzat,
beste eskualde,
besterentzat,
baina bakarra denontzat.
Ortze osoa,
goi oroa,
behea,
lurra,
elikatzen dituzuna.
Izartegiko bat,
zein dagokigu?
Zu!
Eguzki!
eguzki neurtzailea.
Neurri zehatza,
zure inguruan,
gabiltzanoi,
ondo eta aske,
zaintzen gaituzuna.
Zure inguruko gizartea,
zure alboko natura.
Eguzki mantenatzailea.
|