inprimatu
Inazio garbi dago...
Izenburua:
Inazio garbi dago...
Sinadura:
Luis Mari Mujika
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Luis Mari

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/6
Orrialdea:
73

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bideko leloa

 

Mujika, Luis Mari

 

 Belenera, Belenera,

 Maria ta Jose gera.

 

 Bihotzak poztura eta

 ezpain gorriak kantu,

 aldaparen orraziaz

 astotxoa nekatu,

 hilargi hitsa gazta bailitz

 muino gainean altu

 (aih, Joxepe, aih, Maria,

 jaiorik al da Jesus?),

 limoiaren mami latza

 azukre on gertatu,

 Joxepe-k -«goazen, goazen arin

 Euskal Herritik zalu,

 euskaldunak bakearen

 ondasuna baitu ahaztu»,

 Maria-k -«ez Joxepe, ez Joxepe,

 etzazu horren kontu,

 Euskal Herrian jadanik

 fusilek dute damu»,

 zoko batean fusila

 herdoilduraz hondatu,

 sugearen mihia bihur

 haurtxoaren jostailu,

 aingeruek eta artzaiek

 Euskal Herrian kantu...!

 

 Belenera, Belenera,

 Maria ta Jose gera.

 


inprimatu